Image
Image

ORDIZIAN JOKATUKO DA HURRENGO OLINPIADA

Ekintza honekin jarriko da martxan ‘Goazen Ordizia!’ ikasturtea

Ordiziak ‘Goazen’ olinpiada ospatuko du datorren ostegunean, irailaren 28an. Plazan Nagusian izango da, 10:30tan hasita eguerdira arte. Goazen Ordizia! ekimenak antolatu du hirugarren ikasturteari hasiera eman eta Europako Kirol Astearekin bat eginda. Gune eta kirol desberdinak antolatuko dira eta sorpresaren bat edo beste ere izango da.

Goazen Ordizia! 2015ean jaio zen, ostegunero ospatzen da iraila eta ekaina bitartean. Herritarrak elkarrekin kalera irten eta, udalerrian bertan, ibilbide desberdinak egitea da ideia. Ariketa fisikoa eta lagunartea uztartzen dira. Bi urteotan ordiziar askok hartu dute parte. Boluntarioen lana ere nabarmentzekoa da, beti ere prest laguntza behar dutenen ondoan egoteko.

Gune olinpikoa Plaza Nagusian prestatuko da nahi duen orok hainbat jolasetan parte hartzeko

OSTEGUNEAN ZUHAIZTI ZENTROAK IKASTURTEA AURKEZTU ETA ATEAK IREKIKO DITU

Aukera aparta da herritarrek ekintzen berri izan eta instalakuntzak barnetik ezagutzeko      

Hurrengo ostegunean,  irailaren 28a, 18:00etan Zuhaiztiko aretoan, zuzendaritza batzordeak AKTIBA ZAITEZ! Programa aurkeztuko du (2017-2018 ikasturterako programa), eta aldi berean, nahi duenak aukera aparta izango du Zuhaiztiko instalakuntza guztiak barnetik ezagutzeko.

Zuhaizti zentroa parte hartzeko eta elkartzeko Udal baliabidea da, eta Zuhaizti jubilatu eta pentsiodunen elkarteak kudeatzen du, Ordiziako Udalarekin elkarlanean. 

Ordizian parte hartzeko eta elkartzeko beste gune bat eskaintzea da bere funtzio nagusia. Parte hartze aktiboaren bitartez osasuna, ongizatea eta autonomia sendotzea bultzatzu nahi du eta horrez gain, Ordiziako bizitzan jubilatuen eta penstinisten parte hartze aktiboa eta berritzailea ere bultzatzen du.

AKTIBA ZAITEZ!  Jarrera pertsonala da. Norberak aurkituko du ala beste pertsonekin batera sortuko ditu parte-hartze aukera aproposak, beraien  egungoko interesei egokituak.

Zuhaiztiko eskeintza aukera aparta da. Gonbidatuta daude herritar guztiak.

Hemen programak:

AKTIBATU ZAITEZ 2017-8 eus (pdf)
2017 iraila eta urria ~ septiembre y octubre (pdf)


 

GIZARTE ZERBITZUETAKO UDAL PLAN ESTRATEGIKORAKO PROPOSAMEN TEKNIKOA AURKEZTU DA

Sistema berri eta eguneratua ezartzea da helburua

Gizarte Zerbitzuetako Udal Plan Estrategikoaren testuinguruan Ordiziako Udalak egiten ari den lanaren emaitzak aurkeztu dira aste honetan.

Lan hau burutu duten SIISeko (Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa) teknikariak, Madalen Saizarbitoriak, proposamen teknikoa aurkeztu zuen eta proposamena egiteko erabili den metodologiari buruzko informazioa eman zuen ikuspuntu kuantitatibo nahiz kualitatibotik eta orain arte egindako lanetik atera dituzten ondorioak ere azaldu dira.  

Udal gizarte zerbitzuetako misioaren,  bisioaren eta balioen errepaso bat egin zuen eta proposatzen dituzten lau jarduketa ardatzak eta horietako bakoitzak jasotzen dituen lau helburu nagusiak azaldu zituen.

ADIKZIOEN PREBENTZIORAKO PLANA ABIAN JARTZERA DOA SANTA ANA JAIEKIN BATERA

‘Botilzar’ eta ‘testing’ programak eta 25etik 26rako gauan aparteko osasun asistentzia emango dira

Hastear dauden Santa Ana jaiekin batera jarriko da abian Ordiziako 2016-2021eko Adikzioen Prebentziorako I Plana. Jai egun hauetarako programa zehaztu dute Iñaki Dubreuilek, Gizarte Zerbitzu, Osasun, Kooperazio eta Aniztasun arloetako zinegotziak; Lierni Irastorza udal teknikariak eta Unai Perez eta Maixabel Usabiaga,AI Laket! eta DYA elkarteetako ordezkariek, hurrenez urren.

Dubreuilek gogoratu du  adikzioen prebentzio komuna pertsona guztien ardura dela. Segurtasun honetatik eta beharrezkoa den gizarte-eragile guztien parte hartzearekin prestatu da aurkeztu berri den aipaturiko Adikzio plana. Honen baitan prestatu da datozen urteen egin beharko diren ekimenak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image