Image
Image

EKIMENA II: KURTSO AMAIERA

Parte hartu duen %60ak lana lortu du eta bi pertsonek euren marka sortu dute

EKIMENA proiektuak bere bigarren ibilbidea amaitu zuen aurreko ostiralean. Dorreako egoitzan egin zuen bukaerako ekitaldia. Sei hilabete eta erdiko lanaren  ondoren, talde osoari esker aurrera egin da eta bere fruituak eman ditu.Lan ikuspuntutik, izaera kolaboratiboa eta solidarioa izan du. Parte hartu duten pertsonek esperientziak, sentsazioak, informazioa eta erabakiak partekatu dituzte, elkarri eraginez.

Ekimenaren metodologia elkarlanean oinarritu da. Konpetentzien garapena, lan bilakera aktiboa, sorkuntza, enpresekin eta sektore profesionalekin kontaktatzea, adimen emozionalaren garapena, lanbide-orientazioa, ekintzailetza eta formazioa landu dira kurtsoan zehar. Eskaintzak bilatu dira, enpresekin harremanetan jarri eta bisitatu dira eta lan elkarrizketak egin dira. Emaitza onak lortu dira kasu batzuetan, lanaren helburua eskuratuz. Tailer ezberdinak burutu dira zeharkako konpetentziak hobetzeko eta garatzeko, enplegagarritasuna haundituz eta hobetuz.

ALARGUNEN PENTSIOEN DEBATEA ZUHAIZTIRA ERE IRITSI DA

Maite Bilbao Ordiziara etorriko da astelehenean egoerari buruzko datuak emateko

Emakume alargunen euskal eta estatuko federazioen lehendakaria den Maite Bilbao Ordizian egongo da astelehenean, martxoaren 5ean, Berdintasuneko udal arloak eta Zuhaizti zentroak gonbidatuta. Emakume elargunek bizi duten egoerari buruz arko da, honako izenburua izango duen hitzaldian: “Aitortutako miseria: alarguntzaren pentsioak”. Saioa interesatu guztiei zuzenduta dago eta 18:00etan hasiko da Zuhaiztin bertan.

Sare sozialen bidez herritar pentsiodunek pentsioen igoera miserablearen aurka hasitako mugimenduarekin bat egin dute emakume alargunek, euren pentsioak areagotzeagatik borroka eginez hamarkadak eramaten duten emakume alargunek. Emakumeek parterik  okerrena eramaten dutela jakina delako, bere bizitzetako une ahulenean, heldutasunean alegia, beraien pentsioak infinituki baxuagoak dira.

DESFIBRILADORE SAREA OSATU DU ORDIZIAK

Erabileran trebatzeko ikastaroa eman da aste honetan

Ordiziako Udalak lau desfibriladore erosi ditu Udaltzaingorako, Zuhaizti zentro sozialerako, Barrena kultur etxerako eta Babes Zibila boluntario taldearentzat. Majori eta Altamira kirol guneetan zeudenei gehitzen zaizkie. Erabileran trebatzeko ikastaroa eman dute Osakidetzako medikuek, doan Udaletxerako, Babes Zibilako boluntarioei, Zuhaizti elkarteko arduradunei, Udaltzainei, kiroldegiko langileei, kirol taldeei eta turismo bulegoko eta kultur etxeko langileei, astearte eta asteazken honetan.

Ekimena EAJ-PNV eta PSE-EE (PSOE)-ko ordezkariek osatzen duten udal gobernuaren akordioaren baitan gauzatu da. Honen helburua da udal eraikinak gailu hauekin hornitzea, bizitzak salba ditzakete eta. Erosketak 7.356 euroko kostua izan du.

Desfribiladoreak boltaje altuko deskargak ematen ditu bihotzaren erritmoa berreskuratzeko arritmia kasuetan eta gertatuz gero, bizirauteko aukera gehiago dago. Erabilera erraza eta segurua da eta osasungintzan adituak ez direnak erabili dezakete ezagupen minimo bat izanda. Beraz, larrialdi bat bideratzeko beharrezkoa da egoera antzematen jakitera, ahalik eta azkarren artatzea eta, desfibriladorea izanez gero, gailua erabiltzeko gai izatea. Horregatik antolatu da aipaturiko ikastaroa.

Hala, esan daiteke aste honetatik Ordizia prestatuagoa dagoela ezusteko kardiako bati aurre egiteko, larrialdiko zerbitzu medikuak gerturatzen diren bitartean.

75.000 EUROKO LAGUNTZA EMAN DITU ORDIZIAK GOBERNUZ KANPOKO ZAZPI ERAKUNDEEN PROIEKTUAK BABESTEKO

Beste behin, Ordiziako Udalak herrialde desberdinetan garapeneko proiektuak gauzatzeko laguntzak eman ditu. Horretara bideratutako dirua kopurua 75.000 euro da. Honi beste partida txiki bat gehituko zaio larrialdietarako izendatuta. Udal aurrekontuaren %1 da, Ordizian aspaldidanik hitzartuta dagoenari jarraituz.

Astelehen honetan udaletxean ospatutako ekitaldian honako erakunde, proiektu eta laguntzak eman zaizkie gonbidatuta etorri diren erakunde horietako ordezkariei:

-1- MEDICUS MUNDI. ‘Sanand eskualdeko landa emakumeen ahalduntzea, beren eskubideak,

osasuna eta gizarte hobekuntza parte hartzea bermatuz.’

Diru-laguntza: 11.498,30 euro.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image