Image
Image

TXAKUR KAKA GABE, ASKOZ HOBE

Txakurra2Hurrengo asteetan hitzaldi informatiboak eskainiko dira

Udalak jarri berri dituen informazio txartelak eragiten hasi dira herritarrengan. Udaletxean jaso diren iritzien arabera, azken hiru asteotan nabarmen igo da txakurren kakak jasotzeko konpromisoa. Kale bazterrak eta parkeetako belardiak garbiago dauda, salbuespenak salbuespen.

LARUNBATEAN ORDIZIA KOLORE (HERRITARREN TOPAKETA)

thn imagenes22331a 150 0 False Otsailaren 2an, 16:00retatik 18:00etara, ospatuko dute bilera Delikatuzen 

Jatorri ezberdinetako ordiziarren artean elkar ezagutzeko elkargunera gonbidatuta zaude. Beste kultura eta pertsona batzuk ezagutzeko aukera zabaltzen zaigu. Irekia da, hau da, interesa duen orok parte har dezake. Urrian, bilguneak dinamizatzeko bi tailer egingo dira eta ondoren, gaiarekin erlazionatutako beste programetan parte hartu ahalko da. ANIMATU!

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

TXAKUR KAKAK DENON ARDURA

Seinalea txakurrak igotzekoAuzoz auzoko antolamenduan txakurren gorotzen arazoa askotan aipatu zen, batez ere, Joseba Rezolako lorategietan eta Buztuntzako pasealeku inguruan

Ordizian txakur asko erroldatuta dagoela kontuan hartuta, beharrezkoa ikusten dugu ingurune garbi eta atsegin bat mantentze aldera hainbat aholku gogora ekartzea. 

Batetik, txakurrak lotuta joan behar dira toki publikoetan. Horrela, animaliak gustuko ez dituzten pertsonak gogaitzea eta txakurrak errepidea gurutzatzean edota lurreko edozer janda min hartzeko arriskua saihestuko dugu.

GAIXOTASUN MENTALA DUTEN PERTSONEN SENITARTEKOENTZAKO IKASTAROA

agifeslogo1AGIFESek, Gipuzkoako Famili eta Eri Psikikoen Elkarteak, gaixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzako ikastaroa antolatu du

Ikastaroa osatuko duten bilerak urtarrila eta martxoa bitarteko hainbat egunetan ospatuko dira. Beasainen emango dira ikastaroak, Udaletxeko Areto Nagusian. Loinazko San Martin Plaza 1. 

Ikastaroaren helburua da gaixotasun mentalen inguruko informazio eskaintzea batzuetan suertatu daitekeen familia giro kaotikoa alde batera utzi eta elkarbizitza hobetzea lortzeko. Ikastaroa arloan adituak diren 4 profesionalen esku egongo da.

 

  

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image