Image
Image

“ONGI ETORRI ORDIZIARA!” INFORMAZIO SAIOETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO

Ordizia koloreUrriaren 28tik abenduaren 18ra izango dira saioak, astelehen eta asteazken goizetan

Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak jakinarazi nahi du Ongi etorri Ordiziara! informazio saioetan izena emateko epea zabalik dagoela. Saioak urriaren 28tik abenduaren 18ra izango dira, astelehen eta asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara, Barrena kultur etxean. Izena emateko 943 88 98 07 (09:00-13:00) dei daiteke, edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora idatzi.

ALZHEIMERRARI BURUZKO HITZALDIA ASTELEHENEAN ZUHAIZTI JUBILATUEN ZENTROAN

2013-10-03 Afagi'Adimena landu' izeneko ikastaroa ere astelehenean hasiko da

Ordiziako Zuhaizti Jubilatuen elkartea hasi da dagoeneko ikasturte berriko programazioarekin. Datorren astelehenean, urriak 7,, esaterako, alzheimer gaitzari buruzko hitzaldi bat egingo da elkartean, 18:00etan. Alzheimerrarekin batera bizi izeneko hitzaldia Afagi elkarteko Naroa Diazek egingo du. Sarrera librea da.

Bestalde, astelehenean bertan hasiko da Adimena landu izeneko ikastaroa, baldin eta nahiko partaide elkartzen badira. Izena aurrez eman behar da elkartean.

ORDIZIAKO EMAKUME ETORKINEN ESPAZIO MULTIKULTURALA

2013-09-25 GaraipenOstiralean, hilak 27, egingo da taldeko lehen saioa Barrenako 7. gelan

Ordiziako Udaleko Migrazio, Berdintasun eta Gizarte Ongizate sailek antolatuta, ostiralean, hilak 27, egingo du Ordiziako emakume etorkinen espazio multikulturalak ikasturteko taldeko lehen saioa. Barrenako 7. gelan izango da, 17:00etan hasita. Saioak ostiralero izango dira. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da, baina bi egun lehenago baieztatu beharra dago, 943 80 56 10 (Berdintasuna) eta 685 75 90 91 (Garaipen) zenbakietara deituta.

‘ORDIZIA LAGUNKOIA’ PROIEKTUA SAREAN

ordizia lagunkoiaHerritarrak oinarri dituen proiektu bat da

Ordiziako auzo eta inguruak hobetzea helburu duen proiektu bat da Ordizia Lagunkoia. Herritarrek parte hartzeko proiektu bat da. Herritarrek Ordiziari buruz duten iritzia ezagutzea, alde on eta hobetu beharrekoei buruz eztabaidatzea, udalerriaren bizi kalitatea hobetzea eta auzotarren arteko bizikidetza hobetzeko proposamenak partekatzea ditu helburu.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image