Image
Image

KOLORE-TRUK MERKATU TXIKIA EGINGO DA LARUNBATEAN ZUHAIZTI ZENTRO SOZIALEAN

2013-10-23 Ongi etorri Ordiziara aurkezpenaEtxetik eramandako objektuak trukatuko dituzte ekimenean parte hatzen dutenek

Eguberriak gertu daudela eta, datorren larunbatean, hilaren 14an, 16:00etan, Kolore-truk merkatu txikia egingo da Zuhaizti zentro sozialean, Ordizia Kolore ekimenaren barrruan. Ekintza hau, interesa duen edonori zuzendua dago. Norberak etxetik jada balio ez dion, baina egoera txukunean dagoen objektu bat eraman eta beste batenarekin trukatuko du. Ezer eramaten ez duenak musu truk jasoko du objektua.

ELIKAGAIAK BILTZEKO KANPAINA EGINGO DA HILAREN 14AN

2013-12-14 Ordizian elikatuzOrdizian elkarteak eta Elikagaien Bankuak antolatu dute kanpaina, Ordiziako Udalaren laguntzarekin

Abenduaren 14an elikagaiak biltzeko kanpaina egingo da Plaza Nagusian, 10:00etatik 20:00etara. 'Ordizian elikatuz' izeneko ekimena Ordizian elkarteak eta Elikagaien Bankuak antolatu dute Ordiziako Udalaren laguntzarekin. Arroza, pasta, lekak, azukrea eta kontserbak dira eraman beharreko elikagaiak, eta parte hartzaile guztiek laguntzaile izan direla adieraziko duen txartel bat jasoko dute. Ordizian elkarteko zenbait saltokitan %5eko deskontua lortuko dute erosketak egiterakoan txartel hori trukatzen dutenek.

‘ONGI ETORRI ORDIZIARA!’ INFORMAZIO SAIOAK, ETORKINEN INTEGRAZIOA HELBURU

2013-10-23 Ongi etorri Ordiziara aurkezpenaAurten, berritasun modura, saioetan parte hartzen dutenek Ordiziako kultur eta kirol elkarteak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute

Ordiziara bizitzera etortzen direnei bizi diren tokia ezagutzera ematea da eta harreman berriak sortzea da Ordiziako Udaleko Aniztasun eta Migrazio sailak antolatutako Ongi Etorri Ordiziara! informazio saioen helburua. Saioen hirugarren edizioa da aurtengoa, eta urriaren 28tik abenduaren 18ra egingo dira, astelehen eta asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara, Barrena kultur etxean. Denera 42 orduko saioak izango dira, eta bukaeran udalak sinatutako ziurtagiri bat emango zaie parte hartzaileei.

HAMASEI ELKARTEK HARTUKO DUTE PARTE ORDIZIAKO III. BOLUNTARIO FERIAN, URRIAREN 19AN

2013-10-16 Boluntario azokaren aurkezpenaTalde horien lana sustatu eta gizarteratzea da ekimenaren helburua, eta elkarteek haien esperientziak elkar trukatzea

Datorren larunbatean, urriak 19, Ordiziako III. Boluntario feria egingo da Plaza Nagusian eta haren inguruetan. Elkarteek egiten duten lana ezagutzera ematea eta herritarrak boluntario izatearen garrantziaz jabetzea dira feriaren helburu nagusiak. Hirugarren ekitaldi honetan 16 elkarte bilduko dira. Goizez (11:00-14:00) eta arratsaldez (17:00-19:00) egongo da irekita feria, eta erakusmahaiez gain, tailerrak, simulazioak eta animazio ekintzak ere zango dira.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image