Image
Image

MIREN ETXEZARRETAK ITXIKO DU BIHAR ‘ZURRUMURRUEZ!’ HITZALDI ZIKLOA

2014-11-05 mirenetxezarreta'Kapitalismoa eta immigrazioa: begirada sozio-ekonomikoa' hitzaldia Barrena kultur etxean izango da, 18:30ean

Bihar arratsaldean, 18:30ean, Miren Etxezarreta ordiziarrak egingo duen hitzaldiarekin emango zaio bukaera Ordiziako Udaleko Aniztasun eta Migrazio sailak antolatutako 'ZurrumurruEZ!' hitzaldi zikloari. 'Kapitalismoa eta immigrazioa: Begirada sozio-ekonomikoa' hitzaldian, besteak beste, migrazioen azkeneko kausak aztertuko dira, azaletik, migrazioaren garapena eta iraunkortasuna ebaluatu ahal izateko.

GARAPENERAKO LANKIDETZA LAGUNTZAK ONARTU DITU ORDIZIAKO UDALAK

2014-11-05 kooperazioaUdalak 87.000 euro bideratuko ditu zortzi proiektu babesteko

Ordiziako Udalak 87.152, 26 euro banatuko ditu gobernuz kanpoko zortzi erakunderen artean. Hala erabaki zuen joan zen astean egin zuen osoko bilkuran. Denera 14 proiektu aurkeztu dira aurkeztu dira aurten, eta kooperazio proiektuak garatzeko diru laguntzak emateko arautegiarekin bat eginez, zortzi proiektu babestea hobetsi du. Diru-emate ekitaldia abenduan egingo da. Jarraian, babestutako proiektuak.

XABIER AIERDI SOZIOLOGOAREN HITZALDIA GAUR D’ELIKATUZEN

2014-10-27 xabieraierdi'ZurrumurruEZ!' kanpainako hirugarren hitzaldia da gaurkoa

Xabier Aierdi soziologo, EHUko irakasle eta Begiruneko (EHUko Immigrazioaren Ikerketarako Laborategia) zuzendariak 'Kulturak eta identitateak. Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak' hitzaldia egingo du gaur, urriak 27, D'elikatuz zentroan, 18:00etan. 'ZurrumurruEZ!' zikloko hirugarren hitzaldia da gaurkoa. Laugarren eta azken saioa azaroaren 6an izango da, eta Miren Etxezarreta ordiziarra izango da hizlaria.

‘ZURRUMURRUEN KUDEAKETARAKO ESTRATEGIA KOMUNIKATIBO ETA EMOZIONALAK’ HITZALDIA

2014-10-22 zurrumurruEZBartzelonako 'Xarxa Antirumors' taldeko Rafa Crespo Uberok emango du hitzaldia bihar, hilak 23, Barrenan, 18:00etan

ZurrumurruEZ! ekimeneko bigarren hitzaldia bihar osteguna, hilak 23, izango da Barrena kultur etxean, 18:00etan. Oraingoan, Bartzelonako 'Xarxa Antirumors' taldeko Rafa Crespo Uberok 'Zurrumurruen kudeaketarako estrategia komunikatibo eta emozionala' gaia izango du hizpide.

ZURRUMURRUEZ! KANPAINAREN TRIPTIKOA

ZURRUMURRUEZ! KANPAINAREN AURKEZPENA

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image