AKTIBA ZAITEZ!!! ASTELEHENEAN ZUHAIZTI ELKARTEAN AURKEZTUKO DA

Ikasturtea eta Zentroa ezagutzeko ate irekiak izango dira

Hurrengo astelehenean, irailaren 26a, 18:00etan Zuhaiztiko aretoan, zuzendaritza batzordeak AKTIBA ZAITEZ! Programa aurkeztuko du (2016-2017 ikasturterako programa), eta aldi berean, nahi duenak aukera aparta izango du Zuhaiztiko instalakuntza guztiak barnetik ezagutzeko.

Zuhaizti zentroa parte hartzeko eta elkartzeko Udal baliabidea da, eta Zuhaizti jubilatu eta pentsiodunen elkarteak kudeatzen du, Ordiziako Udalarekin elkarlanean. 

Ordizian parte hartzeko eta elkartzeko beste gune bat eskaintzea da bere funtzio nagusia. Parte hartze aktiboaren bitartez osasuna, ongizatea eta autonomia sendotzea bultzatzu nahi du eta horrez gain, Ordiziako bizitzan jubilatuen eta penstinisten parte hartze aktiboa eta berritzailea ere bultzatzen du.

AKTIBA ZAITEZ!  Jarrera pertsonala da. Norberak aurkituko du ala beste pertsonekin batera sortuko ditu parte-hartze aukera aproposak, beraien  egungoko interesei egokituak. 

Zuhaiztiko eskeintza aukera aparta da. Gonbidatuta zaudete!

AKTIBA ZAITEZ! eskaintza (pdf)

ALOKAIRUKO LAGUNTZA JASOKO DUTENEN ZERRENDA ONARTU DA

Behin-betikoa da onartu eta baita baztertuena ere

Ordiziako Udalbatzak Alokairu sozialentzako dirulaguntzak banatzeko oinarriak onartu zituen 2015eko urrian. Lehiaketa bidez deialdia egin zuen. Orain argitaratu dira laguntza jasoko dutenen eta jasoko ez dutenen  behin-betiko zerrendak. Atxikitako dokumentuan daude.

Zerrendak_AlokairuSozialak (pdf)

GOAZEN ORDIZIA!, OSTEGUN HONETATIK MARTXAN DA BERRIZ

Osasuna hobetzea eta lagunak egitea ditu helburu

Lehen edizioaren arrakastaren ondorioz, aste honetan itzuliko da ikasturte berriari aurre egiteko prest Goazen Ordizia! ekimena.  Proposamen honek ordiziarrak ibiltzera bultzatu nahi ditu, osasuna eta interakzio soziala sustatzeko diseinatu diren bederatzi ibilbideetako bat edo batzuk ezagutaraziz.    Egutegian ostegunero ibiltzeko ibilbideak ezarri dira, eta partaidetzaren araberako bi aukera egongo dira. Irteera 10:30ean izango da Plaza Nagusitik eta bukaera Zuhaizti Jubilatuen zentro sozialeko tabernan.

Osasuna hobetzea, aktiboago sentitzea, Ordizia eta bere inguruak ezagutzea, lagun berriak egitea edo beste pertsona batzuekin esperientzia partekatzea, horiek dira ekimen honen bitartez lortu nahi diren helburuak. 

Parte hartzea interesatuta dauden guztiei zabalik dago. Bigarren edizio honetako lehen hitzordua ostegun honetan da, irailaren 15ean, 10:30tan. Dena dela, izena emateko eta taldeak antolatzeko lehentxeago inguratzea komeni da.

EKIMENA MARTXAN DA

Hamasei ordiziarrek hartzen dute parte

Aurreko ostegunean, irailak 1,  jarri zen abian Ekimena udal enplegu-proiektua (Enpleguaren eta Ekintzailetza Solidarioaren Faktoria).  Proiektu honetan 16 ordiziarrek hartzen dute parte. Enplegua bilatzeko eta lan-munduan sartzeko dituzten prozesu pertsonalak  taldeko lanarekin eta lan pertsonalarekin bideratuko dituzte SAREGINTZA enpresako "coach" baten laguntzarekin.

Astelehenetik, hilak 5, 16ra arte, “Talde Lanean Formakuntza-Akzioa eta Balore Operatiboen Hautaketa” abiapuntu ekimenarekin jarraituko dute besteak beste, eta talde barruan pertsonek izaten dituzten rolak identifikatuko dituzte eta faktoria eremutan egituratzen hasiko dira.