Bandoa: hondakinen bilketan ezohiko neurriak

CARTEL AISLAM APAISADO page 0001 1

ORDIZIAKO HIRI HONDAKINEN BILKETAN EZOHIKO NEURRIAK COVID19 BIRUSAK ERAGINDAKO ALARMA EGOERAREN AURREAN (2020/03/24)

Hondakinen bilketak bere horretan jarraituko du, positibo eta bakartuta edota berrogeialdian pertsonarik EZ duten etxebizitzen kasuan, baina ALDAKETA bat egingo da: errefusarentzako, organikoarentzako, eta pixoihalentzako edukiontziak desblokeatu eta txartelik gabe egunero noiznahi ireki ahal izango dira alerta sanitarioa amaitu bitartean.

GOGORATU: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar, ERREFUSAren edukiontzian baizik.

Gainera hurrengo zerbitzuak eten egiten dira herritarrentzat, bestelako berririk ez dagoen bitartean.

 Ordizia, Beasain eta Zumarragako Garbiguneak
 Astelehen gauetan egiten den tamaina handiko eta altzarien bilketa.

ETXEAN BAKARTUTA / BERROGEIALDIAN DAUDEN PERTSONEN ETXEBIZITZETAKO HONDAKINEN KUDEAKETA

Trantsizio Ekologikoko Ministerioak, Osasun Ministerioak emandako gomendioak jarraituz, COVID-19 dela eta, etxean bakartuta edota berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeko jarraibideak eman ditu.

Etxean BAKARTUTA/BERROGEIALDIAN pertsonak dituzten etxebizitzetan hondakinak EZ DIRA BEREIZTUKO ETA DENAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIRA bideratuko dira.

Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

1.- Gaixo dagoen pertsonak sortutako erabilera bakarreko hondakinak, (eskularruak, zapiak, maskarak) plastikozko lehen poltsan (1 POLTSA) sartuko dira, gaixoaren gelan jarritako zabor- ontzi batean (ahal dela, estalkia eta irekitzeko pedala duena).

2.- 1 POLTSA behar bezala itxi eta zaintzaileak gelako irteeran egongo den plastikozko bigarren poltsan (2. POLTSA) sartuko du. Bigarren poltsa honetan gainera, zaintzaileak berak erabilitako eskularruak eta maskara sartuko ditu eta behar bezala itxiko du gelatik irten baino lehen.

3.- 2 POLTSA etxean sortutako gaineratiko hondakinekin batera (organikoa, ontziak, papera, beira...) plastikozko hirugarren poltsan (3. POLTSA) sartuko da, eta behar bezala itxiko da.

4.- Aurreko hiru pausoak egin eta berehala eskuak sakonki garbituko dira, ura eta xaboiarekin, 40-60 segundoz gutxienez.

5.- 3 POLTSA errefusarentzako edukiontzian bakarrik sartuko da. ERABAT DEBEKATUTA dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.

 

 

 

 

 

hondakinen bandoa page 0001

Koloreztatu: Ordiziako danborrada

Ordiziako danborrada

 

Gaurko irudi proposamena: Ordiziako danborrada. Martxoak 24 ditu gaur, eta lau hilabete bakarrik falta dira berriz ere halako irudiak ikusteko. 

Koloreztatu: eskola

Eskola

 

Gaurko irudi proposamena: eskola. Margotu eta bidali zuen irudiak!

Koloreztatu: Txindoki

Txindoki

 

Gaurko marrazki proposamena: Txindoki. Euskal Herriko mendi ederrenetako bat, eta gure kuttunena.