[Eguneraketa] Azokako ekoizleen telefonoak

Asteazkenean egokituta azoka izango dugu. Hemen dituzue ekoizleak eskaintzen ari diren zerbitzuaren xehetasunak. Pilotalekura joan ezin daitezkeen baserritarrena, pilotalekuan postua dutenena eta pilotaleku kanpoan daudenena. Gogoratu, erosketa goizez zein arratsaldez jaso daitekeela. Goizez, Zuhaiztin egokitutako gunean, 8:30-12:30 eta arratsaldez, berriz, 17:00etatik 19:00etara, D´elikatuz zentroan. 

 

Azoka. Frontoian dauden ekoizleak

Azoka. Frontoira etorri ezin diren ekoizleak

 

Azoka. Frontoi txikian dauden ekoizleak

Hilerria zabalik dago

 

Orain arte itxita egon bada ere, dagoeneko Ordiziako hilerria zabalik dago. Honako ordutegia izango du maiatzaren 10a bitartean behintzat: goizeko 09:00etatik 19:30ak arte. 

 

Konfinamenduan kirola egin eta ibiltzera ateratzeko informazioa

 Bihartik aurrera ariketa fisikoa egitera eta ibiltzera ateratzeko aukera izango dugu. Hemen dituzue adinaren arabera erabakitako jarraibideak, eta ohiko galderen erantzunak.

Kirola eta paseoak konfinamenduan

Errenta aitorpena euskaraz!

Ogasunarekin euskaraz 1Ogasunarekin euskaraz 2

Ogasunarekin euskaraz hiztegia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ordizia, Lazkao eta Beasaingo Udalek OGASUNAREKIN EUSKARAZ! lelopeko kanpaina jarri dute martxan. Ezohiko egoera honetan eta aurrez aurreko hitzorduak oraingoz bertan behera geratu badira ere, 2009az geroztik urtero ohikoa den Errenta aitorpena euskaraz kanpaina zabaltzea erabaki dute beste hainbat udalerri eta erakunde publikoekin batera.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, bestalde, Gipuzkoan lau urteko egitasmoa abiarazi du, 100.000 zergadun ogasunarekin euskaraz izenekoa. Egitasmo horren baitan, Ogasunarekin euskaraz leloa gehitu dute aurtengo kanpainari lotutako euskarri guztietan eta Lazkaok, Ordiziak eta Beasainek ere, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat eginez, lelo hori bera erabiliko dute aurtengo Errenta aitorpena euskaraz kanpainan.

Kanpainaren helburua

Kanpainaren helburua da euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua haztea eta iaz baino herritar gehiagok egitea deklarazioa euskaraz.

Honakoak dira euskaraz egindako aitorpenen ehunekoak urtez urte:

Urtea

Beasain

Ordizia

Lazkao

2009

8,37

8,29

15,52

2010

9,77

11,79

16,55

2011

11,42

13,49

19,24

2012

13,50

14,89

22,15

2013

14,44

16,73

23,76

2014

15,60

17,10

25,61

2015

17,49

18,19

27,01

2016

17,87

18,54

27,88

2017

18,72

19,71

27,47

2018

19,15

19,94

29,07

Errenta aitorpena ere euskaraz

 

Aurrez aurreko hitzorduak oraingoz bertan behera geratu badira ere alarma egoeraren eta osasun larrialdiaren ondorioz, 2019 urteari dagokion errenta aitorpena kanpainan internet bidez aurkez daitezke aitorpenak apirilaren 15etik uztailaren 29ra bitarte, eta apirilaren 6tik aurrera etxera bidalitako autolikidazio proposamenak onar daitezke.

Hiru bide daude aitorpena egiteko:

  1. Autolikidazio proposamena
  2. Mekanizatua
  3. Internet bidezkoa

Aukeratutako bidea edozein dela ere, ez dago inolako arazorik aitorpena euskaraz egiteko, eta euskaraz egin nahi duzula esan besterik ez duzu egin behar. Nola?

Autolikidazio proposamena 

Proposamena eta gutuna ele biz jasoko dituzu, eta, onartzeko garaian, euskaraz nahi duzula esatea baino ez duzu. Aurtengo behin betiko deklarazioa euskaraz bidaliko dizute, eta aurrerantzean ere hala egingo dute.

Mekanizatua

Ogasuneko bulegoan hitzordua eskatzerakoan, esan Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula. Horrez gain, aitorpena egitera joatean, eskatu agiria euskaraz ematea nahi duzula.

Internet bidezkoa

Aholkularitza zerbitzura joatean, espresuki adierazi aitorpena euskaraz egin nahi duzula. Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, berriz, euskarazkoa aukeratu.

Euskarak Goierrin aurrera egin dezan nahi badugu behintzat, garrantzitsua da zergadun euskaldunak aitorpena euskaraz egiteko urratsak egitea; hau da, gutako bakoitzak hizkuntza hautatzeko dugun aukeraz baliatzea. Beraz, egizu euskararen aldeko aukera.

Errenta aitorpena euskaraz eginez, arlo honetan ere euskarari aitorpena egiten diozu.

Zeure aukera da, OGASUNAREKIN EUSKARAZ.