Haurrak protagonista Buztuntzako eraberritze prozesuan

Urdaneta Eskola. Buztuntza. Parte hartzea

Adur Ezenarro alkateak Urdaneta Eskolako haurrei laguntza eskatu die Buztuntza auzoaren eraberritze prozesuan; izan ere, Ordiziako udalarentzat funtsezkoak dira haurren iritzi eta proposamenak.

Asteartean hasi dute Urdaneta eskolako haurrek Buztuntza auzoko prozesuaren baitan Ordiziako Udalak beraientzat espresuki abiatu duen parte hartze prozesua. Udal Gobernuarentzat “oso garrantzitsua da haurrek duten iritzia ere entzutea Buztuntza auzoko eraberritze prozesuan” eta horregatik, hasi dituzte saioak gaztetxoenekin.

Prozesu honetan Urdanetako Eskolako haurren ikuspegia eta beharrak txertatzea da helburua; haurrek herriarekiko duten ikuspegia balioan jarriz eta lan kooperatiboa eta parte-hartzearen inguruko esperientzia positiboa sortzeaz gain. Hala, bi fasetan banatuko da; hasiera batean eskola inguruko espazio publikoa aztertuko da gaztetxoekin, eta ondoren, detektatu diren behar horien gainean proposamen eta erabilera zehatzak planteatuko dira. Lehen saioa aste honetan hasi dute, ikasle batzordearen lehen saioarekin. Bertan Adur Ezenarro alkateak pertsonalki ikasleen ordezkariei laguntzak eskatu die, udalak auzoa eraberritzeko hartu behar dituen erabakietan euren ekarpenak txertatzeko.

Tipi enpresako arduratuko da parte-hartze prozesuaren kudeaketaz.

Hemen, Adur Ezenarro, Ordiziako alkatearen azalpena: https://youtu.be/RndQWiUXfuo 

Santu guztien egunean, hilerria zabalik

Ordizia. Hilerria. Cementerio

Santu Guztien Eguna ospatuko da bihar, eta honakoa izango da hilerriko ordutegia. 

Goizeko 8.30etarako zabalduko dituzte ateak, eta 19.30ak arte egongo dira zabalik. 

Ohiko bilkura egingo da asteazkenean

Ordizia. Batzar aretoa

Gaur, asteazkena, 18:00etan, ohiko bilkura egingo da Ordiziako Udaletxeko batzar aretoan. 

Hemen gai ordena:

  1. 2019ko urriaren 10ean Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren Akta zirriborroa onartzea
  2. 2019ko urriaren 15ean Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren Akta zirriborroa onartzea.
  3. Iraileko alkatetzako dekretuen berri ematea.
  4. Nafarroako Erdialdeko uholdeen aurrean akordio proposamena.
  5. Tokiko Gobernu Batzordeak aurrekontuari kreditu transferentziaren bitartez egindako moldaketa burutzeko hartutako akordioaren berri ematea (Majori Kiroldegia S.L. eta Ordizia Lantzen S.A. erakundeei egindako ekarpenak)
  6. R.E.S.ak egindako bateragarritsun eskaera jarduera pribatua burutu ahal izateko.
  7. Herri txiletarrari elkartasuna adierazteko mozioa.
  8. Galde-erreguak

Ordiziako Udalak adierazpen instituzionala onartu du

Kataluniaren Procés-aren aurkako sententzia salatu eta gaitzesteko Ordiziako Udalak adierazpen instituzionala onartu du gaur. 

Hemen dituzue xehetasunak: 

IMG 20191017 WA0002IMG 20191017 WA0003