OSOKO BILKURA EGINGO DA OSTEGUNEAN

Urtarrilaren 31an 19:00etan hasiko da eta honakoa izango da gai ordena:

1.- 2018ko abenduaren 10eko aparteko osoko bilkurako akta onartzea.

2.- 2018ko abenduaren 20ko ohiko osoko bilkurako akta onartzea.

3.- Abenduko alkatetza dekretuen berri ematea.

4.- Urtarrileko kontratazioei buruz Kontu-hartzaileak egindako ingerak.

5.- Suhiltzaileen foru zerbitzuari buruzko EH-BILDUren mozioa.

6.- Aita Mari laguntza humanitarioko itsasontziari uko egin izanari buruzko mozioa, Ordiziako Alderdi Sozialistarena.

7.- Naturkon-ek eginbdako eskaera, pinudiei buruzkoa eta ingurumenaren eta Osasun Publikoaren babesari buruzkoa.

8.- Aurrekontu aldaketa kreditu transferentzia bidezkoa, 2018ko aurrekontuari dagokiona.

9.- Galde-erreguak.

LUKUSAIN GARAJEEN ZOZKETA HILAREN 29AN EGINGO DA

Lukusain plaza azpian dauden 16 garajeen  esleipenerako zozketa urtarrilaren 29an egingo da, 18:30ean, Udaletxeko Batzar Aretoan.

Onartuak izan diren eskatzaileei, zozketarako esleitu zaien zenbakia, 16 aparkalekuren jabari publikoko emakidaren esleipenerako Baldintza Ekonomiko-administratiboetako 5. artikuluan oinarrituta, hurrenkera alfabetikoan esleituko da. Honek esleipedunen aukeraketarako hurrenkera zehaztuko du.

Hemen onartu eta baztertuen zerrenda eta zozketarako dagokien zenbakia:

BEHIN-BETIKO ONARTU ETA BAZTERTUTAKOEN ZERRENDA_LISTADO DEFINITIVO ADMITIDXS Y EXCLUIDXS (pdf)

ORDIZIAREN AURKA, BESTE BEHIN

Ordiziako Udaleko EAJ/PNV, PSE-EE, Ordizia Orain eta Ordizia Irabaziko bozeramalek euren haserrea  agertu nahi dute asteartetik asteazkenerako gauean udalerriko ondare historiko-monumentalaren aurka pintada eta pintura orbanez egindako erasoagatik. Egokitzat hartzen dena aldarrikatzea zilegi da, baina ez horrela, Ordizia kaltetuz. Ekintza ikertu eta, posible eta egokia balitz, beharrezko neurriak hartuko dira.

OSOKO BILKURA EGINGO DA OSTEGUN HONETAN

Abenduko Osoko bilkura ostegun honetan egingo da, hilaren 20ean, 19:00etan hasita. Gai zerrenda honakoa izango da:

1. - 2018ko azaroaren 29ako udalbatzarrak egindako ohiko batzarraren zirriborroa onartzea.

2. – 2018ko abenduak 19eko udalbatzarrak egindazko ez-ohiko batzarraren zirriborroa onartzea.

3. - Alkatetzako azaroko dekretuen berri ematea.

4. - kontu-hartzaileak abenduak Kontratuei dagokien ingeren berri ematea.

5. - A.20. “13-FLOREAGA” Hirigintza Interbentzioa. Eremuko a.20.13.1 Lursailari dagokion Plan Berezia behin betiko onartzea. (2018IPLB0001).

6.- Ekintza humanitarioentzako larrialdietarako laguntza (Asociación salvamento marítimo humanitario).

7.- Ekintza humanitarioentzako larrialdietarako laguntza (Asociación S.E.A.D.27).

8.- Galde-erreguak.