Herriko iturriak irekita egongo dira

Iturria

Ordiziako Udalak herriko iturri guztiak ireki ditu eta hala mantenduko ditu muturreko tenperatura hotzak iritsi bitartean.

Aldaketak Coronavirusa dela eta

cartel infecc coronavirus eu page 0001

Ordiziako Udalak hainbat prebentzio neurri hartuko ditu Coronavirusa dela eta. 

1) Ostegunero egiten den Goazen Ordizia ekimena ez da aterako.
2) Zuhaizti zentroan aurreikusita zeuden ekitaldi bereziak bertan behera geldituko dira, oinarrizko segurtasun neurriak betetzea bermatzen ez dutenak. San Jose eguneko bazkaria eta asteburu honetako jaialdia dira horiek. Gainerako ekintzan banan bana aztertzen joango gara, dituzten ezaugarrien arabera arrisku mailen baitan erabakitzeko.

Ekintzetan metro t´erdiko distantzia mantentzea, espazio itxietan beti pertsona berdinekin egotea etab. bermatzea beharrezkoa da Coronavirusaren prebentziorako. Beti ere, kontuan izanda helduenak direla arrisku talderik ahulena. Horregatik, katarro edo antzeko sintomarik somatzen duten herritar guztiei deia zabaltzen diegu etxean gera daitezen. 

Eusko Jaurlaritzaren web-orrian informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/

Coronavirusaren inguruko gomendioak

Coronavirusa

Ordiziako Udalak honakoa jakinarazi du hedatzen ari den Coronavirusaren inguruan:

1.- Ez gaude arrisku gune batean, oraingoz, beraz arduraz jokatu baina asaldatu gabe.

2.- Eskuak sarri garbitu, aurpegia ez ukitzen saiatu, lexia edo alkoholarekin garbitu eta desinfektatu, batez ere, pertsona ezberdinek ukitzen dituzten gailuak, eta gelak ondo aireztatu.

3.- Eztula egiterakoan ahoa estali, ahal dela zapiak erabili, eta ondoren zapi horiek bota.

4.- Sukarra eta arnasteko arazoak bazenitu, geratu etxean, ez joan ekitaldi jendetsuetara, eta ezta mediku-etxera ere. Deitu 900 20 30 50 zenbakira, eta bertan adieraziko dizkizute jarraibideak.

5.- Arrisku eremu batera bidaiatu baduzu https://www.mscbs.gob.es/eu/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/areas.htm , edo positibo eman duen pertsonaren batekin harremanik izan badituzu, proba egiteko laginak hartuko dizkizute. Gainontzean, ez ahaztu, katarroa edo gripe arrunta ere izan dezakezula.

6.- Oraingoz protokoloak ezarri diren gune bakarrak San Jose egoitza eta Eguneko Zentroa dira, arrisku handiago duten adin tarteak haurrak eta helduak direnez, euren arteko harremanak ematen diren ekitaldiak bertan behera uztea erabaki da. Era berean, eskuak garbitzeko gel bereziak jarri dira.

7.- Jarraitu Osasun Publikotik eguneratzen doazen albisteak.

8.- Argibide gehiago eskuratu nahi badituzu: http://www.euskadi.eus/koronabirus-berriaren-aurrean-euskadin-jarduteko-informazioa-eta-gomendio-orokorrak/web01-a2gaixo/eu/

Zinegoak jaialdiko zazpi laburmetraia eskainiko dira ostegunean

Zinegoak

Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da, eta ostegun honetan, hilaren 12an, osteguna, Herri Antzokian eskainiko dira zazpi laburmetraia. Emanaldia 20:30ean hasiko da.

Honako filmak izango dira ikusgai: Mi Pequeño Gran Samurái, Jess, Rani, Kokodriloa, Adlib, XY eta La Mariachi.

“Eskerrak ematen dizkiogu Zinegoaki berriz ere Ordiziara itzultzeagatik eta aukera hau eskaintzeagatik. Goierriko eskualdean Ordizian bakarrik eskainiko dajaialdi hau, eta horregatik goierritar guztiak gonbidatzen ditugu jaialdian parte hartzera eta laburmetraiak ikustera", nabarmendu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Gainera, Mi pequeño Gran Samurai laburmetraiak zabalduko du Ordizian eskainiko den zerrenda. Ekai Lersundi haur transexual ondarrutarraren heriotzaren harira haren guraso eta ingurukoek egin duten hausnarketa azaltzen da. "Halakorik gehiago gerta ez dadin landu dute laburmetraia”, gehitu du alkateak.

Julen Nafarrate, Zinegoak jaialdiko komunikazio arduradunak nabarmendu duenez, jaialdiak “sexu aniztasuna” lantzen du: “beti sexu aniztasuna orientazioaren lotzen da, baino hori baino gehiago dago horren atzean. Jaialdia, azken finean, aitzakia bat da. Gu tresna bat gara sexu aniztasuna lantzeko”. Gauzak horrela, Zinegoak jaialdia bere horretan amaitutzat eman bada ere, orain Zinegoak ibiltariari emango diote hasiera. Hain zuzen ere, 60 herritan baino gehiagotan izango dira.

Ordiziaren kasuan, 2016, 2017 eta 2018 urteetan ekarri da Zinegoak jaialdia, eta aurten ere jaialdiaren aldeko apustua egin da.