MUGIKORTASUNARI BURUZKO GALDEKETAREN EMAITZAK ASTELEHENEAN EMANGO DIRA EZAGUTZERA

Datorren astelehenean, azaroaren 27an, aurkeztuko zaizkio  biztanleriari mugikortasunaren inguruan (trafikoa, garraioa, aparkalekuan, etab) iritziak eta ekarpenak jasotzeko aurreko uztailean Ordizian egindako galdeketaren emaitzak. Herritarren parte-hartzearen bidez elkarrizketarako bide berria zabalduko da, jasotako datuak kontutan hartuz ondorioak definitu eta etorkizuneko erabakiak lantzeko.

Deialdia udalerriko eragile eta herritar guztiek dago zuzenduta. Prozesuko parte da duela urte bete eratutako Mugikortasun Mahaia. Hitzordua astelehenean 18:30ean da, udaletxeko batzar aretoan.

ORDIZIA HOBETZEKO HERRITARREK PARTEHARTZEA ESKATU DU UDAL GOBERNUAK

2018ko inbertsioak eta ekimenak bideratzeko  ekarpenak jasotzeko prozesua martxan da berriz

Ordiziako Udalak partaidetza prozesua burutuko du 2018ko udal aurrekontuen zirriborro-proposamena prestatzeko.  Herritarren parte-hartzea bermatzeko ahaleginean eskatu du ekimen eta inbertsioei dagokien zatia non eta nola gastatu erabakitzen laguntzeko.  Era berean, kultura, gizarte ongizatea, euskara, berdintasuna, kirola eta arlo desberdinetan egoera eta beharrak zeintzuk diren hausnartzeko baliokoa izatea nahi dute udal arduradunek. Honetarako ekarpenen bat luzatu nahi  dutenen ikuspuntu desberdinak ongietorriak izango dira.

Jose Miguel Santamaria alkateak prentsa aurrean azaldu du prozesua Jose Ignacio Iturrioz, Arantxa Fernandez eta Iñaki Dubreuil zinegotziekin batera.

Alkateak aitortu duenez ‘errealitatea da 2017ko kontuak ez daudela onartuta eta, lehenengo aldiz, Udalak luzatutako aurrekontuekin egin du aurten aurrera. Honek esan nahi du 2016ko diru kopuru berdina dagoela gastu arruntak ordaintzeko’.

JAIETAKO GALDEKETA 24TIK

Astelehenean aktibatuko da  web gune honetan Santa Ana  jaien inguruan herritarrek duten iritzia jakiteko galdeketa.

Galdetegira sartzeko “Ordizia hobetzen” bannerrean klik egin behar da. Ondoko irudia da eskuineko bannerren zutabean jarriko dena.

Festen iritzia emateaz gain, 2018ko programarako iradokizunak egin ahal izango dira.

Abuztuaren 7ra arte egongo da aktibatuta.

HERRITARREI UDALETXEKO BALKOIA IREKIKO ZAIE DANBORRADA IKUSTEKO

Hilaren 19rako izena eman behar da

Iaz bezala, Ordiziako Udalak udaletxeko areto nagusiko balkoitik uztailaren 24ko danborrada ikusteko aukera emango die herritarrei.  Balkoian egoteko interesa dutenek eskaera egin behar dute udaletxeko herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara) edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita, izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez.    Ordizian erroldatua egotea derrigorrezkoa da. Lekua mugatua denez, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da eta aukeratua izango duen pertsona bakoitzak balkoira lagun bat eraman ahalko du. Eskaera epea 19an amaituko da eta 21ean egingo da zozketa.