ATEZ ATEKO PROZESU PARTE HARTZAILEA BUZTUNTZAN

DSC 0240140 bat bizilagunek hartu dute parte

Atzo, euskaraz, eta gaur, gazteleraz, egin dira Buztuntzan atez ateko bilketa sistemaren prozesu parte hartzaileko bilerak. Bi egunetan Urdaneta eskolara hurbildu diren bizilagun kopurua kontuan hartuta, orotara 140 herritar inguru izan dira parte hartu dutenak. Aipatzekoa da, bestetik, emakumeen eta gizonen asistentzia nahikoa orekatua izan dela. 

ATEZ ATEKOAREN INGURUKO INFORMAZIO BULEGOA BIHAR IREKIKO DA

2013-05-14 Atez ate bulegoaBihar, Maiatzak 15, atez atekoaren inguruko zalantzak argitzeko bulegoa irekiko da

Udaletxean egongo da kokatuta eta asteko bi egunetan irekiko da: asteazkenetan, 9:30-13:30 eta 17:00-19:00 artean, eta ostiraletan, 11:30-13:30 eta 17:00-19:00 artean. Bertan egongo da Leire Garmendia Udaleko ingurumen teknikaria ordiziarren kezkak eta zalantzak argitzeko. Bestalde, herritarren eskura jarri dira 608 675 791 telefonoa eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa ere.

MAIATZAREN 18AN PLAZARA EKIMENA

tira moztutaEuskal presoen eskubideen aldeko aldarria

Larunbatean, maiatzaren 18an, euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurrien aurkako eta konponbidearen aldeko ekimena ospatuko da Euskal Herri osoko hainbat plazatan.

400 LAGUN BAINO GEHIAGO PARTAIDETZA PROZESUAN

Atez ate 02

Bizilagun komunitateek bi erabaki hartu beharko dituzte: papera eta kartoia edukiontzi indibidualetan edo komunitarioetan bildu; eta kuboak uzteko zintzilikarioak non jarri.