Asteazkeneko azoka bertan behera gelditzen da

IMG 1396

Plaza barruan baserritar eta ekoizleen bederatzi postu jarriko dira

COVID-19 PLAZA BARRUKO POSTUEN SEGURTASUN NEURRIAK

Ordiziako Udalak jakinarazten du, asteazkeneko azokak daukan bolumenagatik, eta osasun baldintza egokiak bermatze aldera, ezinezkoa dela bere horretan mantentzea. Horregatik, azoka Plaza Nagusi barruan dauden postuetara mugatzea erabaki dugu, eta baserritar eta bertako produktuen ekoizle direnentzat soilik izango da.

Udalak lehen sektorea babesten zuen, eta orain inoiz baino gehiago. Bertako hainbat saltokik zabalik jarraitzen duten modu berean, ekoizleei aukera eman nahi die euren produktu galkorrak saldu ahal izateko, segurtasun neurri guztiak bermatuz. Horretarako, azoka plazako sarrera kontrolatu egingo da bertan jende pilaketarik egon ez dadin eta guztien segurtasun tarteak bermatu daitezen.

Sarrera bakarra egongo da eta goiko aldetik izango da, irisgarria den bakarra (Pottoka parean) eta bertatik sartu eta irten beharko da, aforoaren kontrola burutuko baita. Gainerako sarbide guztiak itxita mantenduko dira.

Ordutegia goizeko 9:00tatik 12:00tara izango da.

Baserritar eta saltzaileok:

  • Saltzaile bakarra postu bakoitzeko.
  • 65 urtetik gorakoak edo arrisku-taldekoak ezingo dira etorri (arrisku taldeak dira bihotzeko gaitzak dituztenak, organoren bat transplantatua dutenak, arnasketa gaitzak dituztenak… erreferentzia gisan urtero gripearen txertoa jasotzeko gomendio-eskutitza jasotzen dutenak).
  • Eskularruak erabiltzea derrigorrezkoa izango da (materiala norberak ekarri beharko du).
  • 1,5 metroko segurtasun tartea mantentzea baserritarren artean.
  • 1,5 metroko segurtasun tartea baserritar eta erosleen artean mantentzea, horretarako zoruan zinta koloretsuak jarriko dira.
  • Erosketa bakoitzetik bestera, eskuak desinfektatu beharko dira.
  • Produktuak, baserritarrak bakarrik ukitu ahal izango ditu eta ezingo dira erosleen aurrean egon. Horretarako Udalak mahaien kokapena moldatuko du.
  • Postu bakoitzak bi mahai izango ditu. Atzean produktua egongo da, baserritarraren eskura soilik, aurrekoa hutsik egongo da, eroslearentzat produktuak bildu eta emateko. Plaza barruan egongo dira soilik, eta sartzen diren mahai kopurua baino eskari gehiago baldin badaude, zozketa bidez aukeratuko da.

Erosleek:

  • Familia bakoitzeko pertsona bakarra joan ahal izango da erostera.
  • Ez etorri ume edo helduekin.
  • Arrisku-talde batekoa bazara ez etorri arrisku taldeak dira bihotzeko gaitzak dituztenak, organoren bat transplantatua dutenak, arnasketa gaitzak dituztenak… erreferentzia gisan urtero gripearen txertoa jasotzeko gomendio-eskutitza jasotzen dutenak).
  • 1,5 metroko segurtasun tarteak mantendu bai baserritar eta baita erosleekin.
  • Produktuak ezingo dira ukitu.
  • Postu bakoitzaren aurrean bezero bakarra egon ahal izango da, eta itxaroten dagoen hurrengo pertsona 1,5 metro atzerago egon beharko da, eta horrela hurrenez urren.

azoka coronavirus planta page 0001

Ordiziako Udalak boluntario poltsa sortu du behar dutenei laguntzeko

Conexiones

 

Ordiziako Udalak boluntario poltsa bat sortu du behar gehien duten pertsonei laguntza emateko ez-ohiko egoera honen aurrean. Hala nola, adinekoei erosketekin eta banaketarekin, zaintza lanetan laguntzeko... Laguntzeko prest dauden ordiziarrek izena eman: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 688 817 583 telefonoan. 

Udalaren hainbat neurri alarma egoeraren aurrean

IMG 20200316 WA0008

CORONAVIRUSA DELA ETA ALARMA EGOERA: HAINBAT NEURRI (2020/03/16) 

Osasun Larrialdia eta Alarma Egoera indarrean dira hurrengo 15 egunetan, COVID-19 Koronabirusaren hedapena ekiditea lortzeko asmoz, eta osasun sistemaren kolapsoa saihestea helburu.

Egoera honetan hartutako neurriek herritarrei zuzenean eragiten digute:            

EZIN DA KALERA ATERA SALBUESPEN HAUETAN IZAN EZIK        

7. artikulua. Pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.

  1. Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, erabilera publikoko bideetatik soilik zirkulatu ahal izango dute pertsonek, honako jarduera hauek egiteko:
  1. Elikagaiak, farmazia-produktuak eta lehen mailako produktuak erostea.
  2. Osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joatea. 
  3. Lantokira joatea lekualdatzea, lan, lanbide edo enpresa eginkizunak burutzeko.
  4. Ohiko bizilekura itzultzea.
  5. Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki edo bereziki zaurgarriak diren pertsonei laguntza eta zaintza ematea.
  6. Finantza eta aseguru erakundeetara lekualdatzea-
  7. Ezinbesteko kausagatik edo premia egoeragatik.
  8. Banaka egin beharreko antzeko beste edozein jarduera, salbu eta desgaitasunen bat duten pertsona bat laguntzeko bada edo bestelako arrazoi justifikaturen batengatik.
  1. Halaber, ibilgailu partikularrek erabilera publikoko bideetan zirkulatu ahal izango dute, aurreko paragrafoan aipatutako jarduerak egiteko edo gasolina- zerbitzuguneetan edo estazioetan erregaia hartzeko.
  2. Nolanahi ere, lekualdaketetan osasun-agintariek emandako gomendioak eta betebeharrak errespetatu beharko dira.
  3. Barne Arazoetako ministroak errepideak edo bide-zatiak zirkulazioan ixtea erabaki ahal izango du, osasun publikoa, segurtasuna edo zirkulazioaren arintasuna dela eta, edo arrazoi berberengatik ibilgailu jakin batzuen sarbidea murriztea.

*Etxeko animaliak atera litezke euren egin beharrak egitera, baina ez paseoan, eta kontuan izan sarritan eskuak garbitu eta materiala desinfektatzea gomendatzen dela.

ORDIZIAri dagokionez:

 

ERAIKIN PUBLIKO GUZTIAK ITXITA DAUDE DATOZEN 15 EGUNETAN (langileentzat izan ezik).

EKITALDI PUBLIKO GUZTIAK BERTAN BEHERA GERATZEN DIRA DATOZEN 15 EGUNETAN, ASTEAZKENETAKO AZOKA BARNE.

UDALETXEKO  ARRETA ZERBITZU ZUZENA ETEN EGINGO DA ETA UDALTZAINGOAN SOILIK EMANGO DA LARRIALDIKO ARTAPEN ZUZENA.

Larrialdi Egoerak dirauen 15 egunetan, administrazio prozeduren epeak etenda geratuko dira, beraz, edozein dokumentu aurkezteko premiak itxaron dezake. Udalarekin harremana jarraian adierazitako telefono zenbaki eta helbide elektronikoen bitartez burutu beharko da:

Herritarren arreta Zerbitzua 943 88 58 50 / 943 80 53 22 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Udaltzaingoa   943 80 56 16             Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.            

Ongizate zerbitzua 943 80 56 10 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.            

Hirigintza, obra eta zerbitzuak 943 80 56 20 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.          

Kontu-hartzailetza 943 80 56 11 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.            

Idazkaritza 943 80 57 70             Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.            

Kultura 943 80 56 30 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.            

Ordiziako Udalak lasaitasunerako deia helarazi nahi die herritarrei. Hartutako neurriak aldi bereko kutsadura masiboa ekiditeko prebentziorako dira. Janari eta lehengaien hornidura bermatuta dago, eta zentzuz jokatzea eskatzen da, agintariek emandako gomendioak jarraituz. Gaixotasun sintomak sentituz gero, ez joan Osasun Zentrora, geratu etxean eta deitu 900 203 050 telefonora.

 

 

Gune gorri eta urdineko aparkaldi mugatuak bertan behera

Gune Gorria

 

Ez-ohiko egoera honek iraun bitartean, Eskarabilla auzoko gune gorriko aparkaldi mugatuak bertan behera geldituko dira eta baimendu zein baimen gabekoek aparkatu ahalko dute.  Berdina gertatuko da zona urdinarekin.