UDAKO OPORREN AURREKO AZKEN OSOKO BILKURA, BIHAR

osoko bilkuraBederatzi puntu ditu Udalbatzak aztergai zerrendan

Ordiziako Udalbatzak udako oporren aurreko azken osoko bilkura egingo du bihar, uztailak 18, 19:00etan. Hileko azken ostegunetan egin ohi ditu osoko bilkurak Udalbatzak, baina datorren ostegunean Ordizia festetan murgilduta egongo denez, astebete aurreratu da plenoa.

BOLUNTARIOEI DEIALDIA KUBO BANAKETAN LAGUNTZEKO

2013-07-02 Kubo banaketaAtez ateko bilketa sistemako kuboak banatzeko boluntario modura aritzeko deia egin nahi die udalak herritarrei

Boluntario bezala aritzeko izena emateko:
Goizez, arreta bulegoan (943 88 58 50); arratsaldez Barrena kultur etxean (943 80 56 30); edo bestela Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.

OSOKO BILKURA

osoko bilkuraBihar arratsaldeko 19:00etan Udaleko Osoko Bilkura aretoan

Udalbatzak ohiko deialdian egingo duen osoko bilkura:

Eguna: 2013ko ekainak 27 Ordua: 19:00 Tokia: Udaleko osoko bilkura aretoa

ATEZ ATEKO KUBOEN PRESTAKETARAKO HERRITARREI DEIALDIA

kuboakDatozen egunetan zehaztuko dira egunak

Ordiziako Udalak herritarrei deia egiten die era boluntarioan atez ateko hondakin bilketarako kuboen banaketan parte hartzeko izena eman dezaten. Datozen egunetan jakinaraziko dira banaketarako egun zehatzak