AUZOZ AUZOKO EKIMENAREN AZKEN BATZARRA HILAREN 26AN

2013-11-21 Eskarabilla auzoz auzoDatorren urtean auzoetan egingo diren inbertsioak erabakiko dira batzarrean

Ordiziako Udaleko Partaidetza sailak herriko gune ezberdinetan urrian zehar egindako zazpi bileren ondoren, datorren asteartean, hilak 26, Auzoz auzo ekimenaren azken batzar orokorra egingo da udaletxeko batzar aretoan, 18:30ean. Udalak herritarren ekarpenak eta proposamenak jaso zituen auzoka banatutako bilera erronda hartan, eta herritarrengandik jasotako eskaera horiek teknikoekin aztertu ondoren, astearteko batzar irekian erabakiko dira Ordiziako Udalak 2014. urtean zer inbertsio egingo dituen auzoetan.

AUTOBUS ZERBITZUA HOBETZEKO PROZESUA

2013-10-21 GarraiolariaOrdizian bilera bana egingo dira datorren astelehen eta asteartean, biak 18:30ean

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun departamenduak Goierriko autobus zerbitzua hobetzeko partehartze prozesua abiatu du Herritarrekin martxan kanpainaren barruan. Ordiziako etxeetara joan den astean banatu ziren kanpainari buruzko informazioa ematen duten esku-orriak, eta herritarrei iritzia emateko eta ekarpenak egiteko inkesta bat ere banatu zitzaien orri berean.

KALEAN DA ORDIZIA EGINEZ UDAL ALDIZKARIAREN 11. ALEA

Kalean da, dagoeneko, Ordizia Eginez udal aldizkariaren hamaikagarren alea.

Lantzen diren gaien artean: Kirol dekalogoa, atez atekoaren datuak, auzoz auzo...

Hemen formatu digitalean:

 

URRIAN AUZOETARA GOAZZ

hartu hitza 04Auzoz auzoko bileren dinamika baliatuko da, besteak beste, Hondakinen Bilketarako Jarraipen Batzordea osatzeko

Agintaldiaren hasieratik martxan diren Auzo auzo dinamikaren auzokako bilerei datorren astean ekingo die berriz Ordiziako Udaleko Partaidetza sailak, udalaren eta herritarren artean zubiak eraikitzeko bidean. Iaz ere tankera bereko ekimena gauzatu zen, eta udalak eta auzoetako ordezkariek eremu bakoitzean zein inbertsio egin zitezkeen adostu zuten. 100.000 euro bideratu iaz udalak auzoetan lehentasunezkotzat jotako proiektuak aurrera ateratzeko. Aurreko astean, esaterako, Zumalakarregi kaleko zuloa konpondu zen, iaz herritarrekin batera adostutako proiektuetako bat.