‘ORDIZIA ZABALIK’ PARTAIDETZA PROZESUA ERAGILEEKIN (ARGAZKIAK ETA INKESTAREN EMAITZAK)

2014-09-18 ordiziazabalikGaurko lehen lan bileraren ondotik, urriaren 2ko bileran lehen erabakiak hartuko dira

Gaur arratsaldean egin da udaletxeko batzar aretoan 'Ordizia Zabalik' partaidetza prozesuaren lehen lan bilera. Ordiziako Udalak ekainaren 19an abiatuko zuen 2015eko aurrekontuen lanketa herriko eragileekin (politikoak, sozialak, ekonomikoak, kultur, kirol eta ingurumen arlotakoak...). Gaurko batzarrean 60 eragilek hartu dute, eta taldeka antolatuta, dituzten beharren eta proposamen inguruan aritu dira hizketan. Urriaren 2ko bileran, proposamenak aztertu eta lehen erabakiak hartuko dira.

ARGAZKI GALERIA

INKESTAREN EMAITZAK (Eragileen erantzunak)

ORDIZIAKO UDALAK WWW.ORDIZIA.EUS DOMEINUA ERREGISTRATU DU

2014-09-17 puntueusAbenduaren 3an aktibatuko da domeinu berria, Euskararen Nazioarteko Egunean

Ordiziako Udalak www.ordizia.eus domeinua eskuratu du. Atzo arratsaldean zabaldu zuen PuntuEus fundazioak domeinuak erregistratzeko epea norbanako, enpresa eta erakunde publikoentzat, eta atzo bertan egin zuen udalak domeinu berrirako eskaera. Abenduaren 3an aktibatuko da domeinu berria, Euskararen Nazioarteko Egunean.

BIHAR EGINGO DA ‘ORDIZIA ZABALIK’ PARTAIDETZA PROZESUAREN BIGARREN LAN BILERA

2014-09-17 ordiziazabalikEkainaren 19an herriko eragileekin batera abiatutako 2015eko aurrekontuen lanketari jarraipena emango dio bigarren saio honek

Bihar osteguna, hilak 18, egingo da 'Ordizia Zabalik' partaidetza prozesuaren bigarren bilera, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Ekainaren 19an abiatu zuen Ordiziako Udalak, herriko eragileekin batera, 2015eko aurrekontuen lanketa, eta biharko bilerarekin jarraipena emango dio aurrekontu partehartzaileen prozesuari. Biharko lan saiora eragile bakoitzak ordezkatzen duen elkarteak dituen beharrak eta proposamenak eraman behar ditu, eta baita herriko mailakoak ere. Urriaren 2ko bileran, berriz, proposamenak aztertu eta lehen erabakiak hartuko dira. Ekainaren 19ko aurkezpen ekitaldian 70 eragilek hartu zuten parte.

EKAINAREN 19KO AURKEZPEN EKITALDIAREN ALBISTEA ETA BIDEOA

 

KALEAN DA ‘ORDIZIA EGINEZ’ UDAL ALDIZKARIAREN 15. ALEA

2014-06-27 partehartzeari'Ordizia Zabalik' partaidetza prozesua da ale honetako gai nagusia

Dagoeneko kalean da 'Ordizia Eginez' aldizkariaren 15. alea. Etxeetarako banaketa atzo hasi zen, eta gaur eta astelehena bitartean postontzi guztietara banatuko da. Ale honetako gai nagusia 'Ordizia Zabalik' partaidetza prozesua da, udalak herriko eragileekin elkarlanean abiatu duen prozesua. Gainontzeko gaien artean, honakoak aipagarrienak: Alokairu soziala, Enplegu plana, Indarkeria sexistak kaltetuentzako protokoloa, Oianguri buruzko erreportajea eta Maite Saldias Estanda Ordiziako kapitainari elkarrizketa.