MAIATZEKO OSOKO BILKURA

osoko bilkuraUdaletxeko Pleno Aretoan bihar arratsaldeko 19:00etan

Udalbatzak bihar, maiatzaren 29an, ohiko deialdian egingo duen Osoko Bilkuran parte hartzeko deialdia luzatu nahi die Udalak herritarrei. Honako puntuak jorratuko dira bertan:

1000 LAGUN BAINO GEHIAGOK HARTU DUTE PARTE ATEZ ATEKO BILKETA DISEINATZEKO PROZESUAN

atezEkainaren 4an eta 5ean behin betiko bilketa sistema nolakoa izango den aurkeztuko da

Maiatzaren 6an eta 7an, Ordizian Atez Ateko hondakinen bilketa ezartzeko Sasieta Mankomunitateak prestatutako proposamena herritarrei azaldu ostean, maiatzaren 8an auzokako bilerak hasi ziren hondakinen gaikako bilketa herrira egokitzeko.

ATEZ ATEKO PROZESU PARTE HARTZAILEA ERDIGUNEA, LUKUSAIN, SOMINGO UNANUE ETA GUDARIEN ETORBIDEAN

DSC 0327120 bat bizilagunek hartu dute parte

Atzo, euskaraz, eta gaur, gazteleraz, egin dira Erdigunea, Lukusain, Domingo Unanue eta Gudarien etoribidea auzoei zegozkien atez ateko bilketa sistemaren prozesu parte hartzaileko bilerak.

BERTAN BEHERA UTZI DA OIANGUKO AUZOLANA

auzolanaEguraldi txarrak eguna atzeratzea behartu du

Lehengo urtean burututako Oianguko partaidetzazko prozesuan hainbat proiektu lehenetsi ziren eta bertatik, osatutako talde eragilea lanean ari da jarraipena egiten. Prozesuan behin eta berriz aipatutako auzolanerako eguna larunbat honetan, maiatzaren 25ean, ospatzea zegoen aurreikusita, baina eguraldi txarra dela eta bertan behera uztea erabaki da. Oraindik ez da finkatu zein egunetan egingo den, baina edozein dela hartzen den erabakia ezagutzera emango da.