OIANGU EGUNA, NOIZ?

Oiangutik TxindokiErabakiak hartzen joateko bilera egingo da

Oainguko partehartze prozesuan lehenetsi ziren proiektuen artean, Oaingu Eguna eta Oianguko Erromeria berreskuratzearenak zeuden. Egun horren antolaketari ekin nahi dio prozesuari jarraipena egiten dion herritarren taldeak, baina ordiziarrekin hainbat erabaki hartu nahi ditu lanean hasi aurretik. Data zehaztu, egitaraua pentsatu, eguna antolatzeko lan-taldetxoak antolatu... Horren guztiaren inguruan hitz egiteko bilera bat antolatu dute datorren astearterako ,  otsailaren 26rako, arratsaldeko 19etan Pleno Aretoan.