Koloreztatu: Ordiziako azoka

Ordiziako Azoka

Gaurko irudi proposamena: Ordiziako azoka. 

 

 

Baserritarrek frontoian salduko dituzte produktuak

FRONTOIA baserritarrak III page 0001

Joan den asteko ekimenari eutsiz, asteazken honetan, hilak 25, Ordiziako frontoian bederatzi ekoizlek haien produktuak saltzeko aukera izango dute. Asteazkenero egiten den azokak, bere horretan, duen bolumenagatik ezin ditu osasun baldintza egokiak bermatu, eta horregatik erabaki da beste astebetez partaide kopurua mugatzea.

Aste honetakoa, baina, frontoi barruan egingo da. “Segurtasun neurriak areagotzeko egokiagoa deritzogu Plaza Nagusitik frontoira lekualdatzea. Azken finean, askoz ere kontrolatuago egongo da, segurtasun neurriak zorrotzagoak izango dira, eta erosketak egitera sartzen den jende kopurua ere kontrolatuagoa egongo da. Frontoia bera dagoeneko desinfektatu da, eta gainera, ilararen amaieran bi arraska jarriko ditugu erosleak sartu baino lehen eskuak xaboiarekin garbi ditzaten. Kokapen berriarekin bestalde, plazaren inguruan goizetan erosketak egiteko ematen den jende pilaketa ere ekingo genuke, kale Nagusian janari denda asko daudelako, estankoa, 3 farmazia, eta frontoira mugituta jendea gehiago sakabanatzea lortuko dugu”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Lehen sektoreari babesa

Garai zail hauetan Ordiziako Udalak lehen sektorearekiko duen babesa eta konpromisoa berretsi ditu. “Bertako hainbat sektorek zabalik jarraitzen duten modu berean, ekoizleei aukera eman nahi diegu euren produktu galkorrak saldu ahal izateko, segurtasun neurri guztiak bermatuz”, gehitu du Maitane Alvarez alkateordeak. Frontoi barrura sartzen diren pertsona kopurua ere kontrolatuta egongo da.

Ordutegi mugatua goizeko 9:00tatik 12:00tara izango da.

Baserritar eta saltzaileok:

  • Saltzaile bakarra postu bakoitzeko.
  • 65 urtetik gorakoak edo arrisku-taldekoak ezingo dira etorri (arrisku taldeak dira bihotzeko gaitzak dituztenak, organoren bat transplantatua dutenak, arnasketa gaitzak dituztenak… erreferentzia gisan urtero gripearen txertoa jasotzeko gomendio-eskutitza jasotzen dutenak).
  • Eskularruak erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta maskara jarrita egon beharko da uneoro (materiala norberak ez badu Ordiziako Udalak jarriko du).
  • 1,5 metroko segurtasun tartea mantentzea baserritarren artean.
  • 1,5 metroko segurtasun tartea baserritar eta erosleen artean mantentzea, horretarako zoruan zinta koloretsuak jarriko dira.
  • Erosketa bakoitzetik bestera, eskuak desinfektatu beharko dira.
  • Produktuak, baserritarrak bakarrik ukitu ahal izango ditu eta ezingo dira erosleen aurrean egon. Horretarako Udalak mahaien kokapena moldatuko du.
  • Postu bakoitzak bi mahai izango ditu. Atzean produktua egongo da, baserritarraren eskura soilik, aurrekoa hutsik egongo da, eroslearentzat produktuak bildu eta emateko.
  • Aurreko mahaian dirua uzteko eta hartzeko otarrak edo edukiontziak jarriko dira, kontaktuak ekiditeko.

Erosleek:

  • Familia bakoitzeko pertsona bakarra joan ahal izango da erostera.
  • Ezingo da ume edo helduekin sartu, eta adinekoak erosketak egitera etorriko balira boluntario batek egingo dizkie erosketak frontoi barruan.
  • Arrisku-talde batekoa bazara ez etorri. Arrisku taldeak dira bihotzeko gaitzak dituztenak, organoren bat transplantatua dutenak, arnasketa gaitzak dituztenak… (erreferentzia gisan urtero gripearen txertoa jasotzeko gomendio-eskutitza jasotzen dutenak).
  • 1,5 metroko segurtasun tarteak mantendu bai baserritar eta baita erosleekin.
  • Produktuak ezingo dira ukitu.
  • Postu bakoitzaren aurrean bezero bakarra egon ahal izango da, eta itxaroten dagoen hurrengo pertsona 1,5 metro atzerago egon beharko da, eta horrela hurrenez urren.
  • Prezio justua ordaintzea gomendatzen da, edo borobiltzea kanbiorik ez hartu behar izateko.

Laguntza zerbitzua, 70 urtetik gorako pertsonentzat

LAGUNTZA ZERBITZUA

70 URTETIK GORAKO EDO ARRISKU TALDEETAN DAUDEN PERTSONENTZAT COVID19 BIRUSAK ERAGINDAKO ALARMA EGOERAREN AURREAN.

Abian da Ordiziako Udalak antolatu eta koordinatzen duen boluntarioen sarea 70 urtetik gorako edo arrisku taldeetan dauden pertsonei laguntzeko. Lehen eskaintza Ongizatetik egindako azterketetan oinarritu da, lehentasunak ezartzeko. Alabaina, zerbitzua irekia da 70 urtetik gora, edo arrisku taldeetan eta bakarrik bizi diren edo laguntza behar duten pertsona guztientzat.

Helburua, arrisku taldeetako pertsonak etxetik irtetea eragoztea da, eta erosketak, farmaziako botikak, edo hondakinak ateratzeko laguntzea da, horretarako sortu den protokolo zorrotza jarraituz. Harreman zuzenik ez da emango, kontaktuak telefonoz egingo dira, erosketak ate aurrean utziko dira, eta larrialdi egoera amaitu bitartean Ordiziako Udalak burutuko ditu ordainketak.

Arrisku talde batean bazaude eta laguntza behar bazenu, telefono honetara deitu goizez: 943 80 56 10

bandoa laguntza zerbitzua page 0001

Bandoa: hondakinen bilketan ezohiko neurriak

CARTEL AISLAM APAISADO page 0001 1

ORDIZIAKO HIRI HONDAKINEN BILKETAN EZOHIKO NEURRIAK COVID19 BIRUSAK ERAGINDAKO ALARMA EGOERAREN AURREAN (2020/03/24)

Hondakinen bilketak bere horretan jarraituko du, positibo eta bakartuta edota berrogeialdian pertsonarik EZ duten etxebizitzen kasuan, baina ALDAKETA bat egingo da: errefusarentzako, organikoarentzako, eta pixoihalentzako edukiontziak desblokeatu eta txartelik gabe egunero noiznahi ireki ahal izango dira alerta sanitarioa amaitu bitartean.

GOGORATU: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar, ERREFUSAren edukiontzian baizik.

Gainera hurrengo zerbitzuak eten egiten dira herritarrentzat, bestelako berririk ez dagoen bitartean.

 Ordizia, Beasain eta Zumarragako Garbiguneak
 Astelehen gauetan egiten den tamaina handiko eta altzarien bilketa.

ETXEAN BAKARTUTA / BERROGEIALDIAN DAUDEN PERTSONEN ETXEBIZITZETAKO HONDAKINEN KUDEAKETA

Trantsizio Ekologikoko Ministerioak, Osasun Ministerioak emandako gomendioak jarraituz, COVID-19 dela eta, etxean bakartuta edota berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeko jarraibideak eman ditu.

Etxean BAKARTUTA/BERROGEIALDIAN pertsonak dituzten etxebizitzetan hondakinak EZ DIRA BEREIZTUKO ETA DENAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIRA bideratuko dira.

Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

1.- Gaixo dagoen pertsonak sortutako erabilera bakarreko hondakinak, (eskularruak, zapiak, maskarak) plastikozko lehen poltsan (1 POLTSA) sartuko dira, gaixoaren gelan jarritako zabor- ontzi batean (ahal dela, estalkia eta irekitzeko pedala duena).

2.- 1 POLTSA behar bezala itxi eta zaintzaileak gelako irteeran egongo den plastikozko bigarren poltsan (2. POLTSA) sartuko du. Bigarren poltsa honetan gainera, zaintzaileak berak erabilitako eskularruak eta maskara sartuko ditu eta behar bezala itxiko du gelatik irten baino lehen.

3.- 2 POLTSA etxean sortutako gaineratiko hondakinekin batera (organikoa, ontziak, papera, beira...) plastikozko hirugarren poltsan (3. POLTSA) sartuko da, eta behar bezala itxiko da.

4.- Aurreko hiru pausoak egin eta berehala eskuak sakonki garbituko dira, ura eta xaboiarekin, 40-60 segundoz gutxienez.

5.- 3 POLTSA errefusarentzako edukiontzian bakarrik sartuko da. ERABAT DEBEKATUTA dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.

 

 

 

 

 

hondakinen bandoa page 0001