ORDIZIARREK TRAFIKOAREN EGOERA ETA BEHARRAK AZTERTUKO DITUZTE

Parte hartu nahi dutenek azaroaren 10a baino lehen eman behar dute izena

Ordiziako Udalak parte hartzeko aukera berriak  jarriko ditu martxan. Mugikortasunarekin, hau da, trafikoarekin eta aparkalekuekin lotutako alderdiak definituko dituen Mugikortasunaren Mahaia eta foroa izango dira.  Jose Miguel Santamaria alkateak eta Arantxa Fernandez zinegotziak prozesuan parte hartzeko deia egin dute.

Alkateak argitu duenez, ‘lehenengo Mahia jarriko dugu martxan eta trafikoa eta aparkalekuen balorazioa egin eta erabakiak hartzea izango du helburu’. Mahai alderdi bakoitzeko pertsona batek, alkateak, lau herritarrek, udaltzain batek eta merkatarien ordezkari batek osatuko dute. (...)

2017KO ORDIZIAKO UDAL AURREKONTUAK ZEHAZTEKO PROZESUA AZAROAREN 2AN JARRIKO DA MARTXAN

Parte hartzeko bideak kaleko karpa, internet  eta etxeetara iritsiko den galdetegia dira

Aurreko astean ezagutzera eman zen bezala, Ordiziako Udalak partaidetza prozesua burutuko du datozen egunetan 2017ko aurrekontuak prestatzeko.  Hala, herritarren parte-hartzea eskatu du inbertsioei dagokien zatia non eta nola gastatu erabakitzen laguntzeko. Ekarpenak egiteko aukera desberdinak prestatu dira. Prozesua azaroaren 2tik 15era gauzatuko da.

Karpa kalean

UDALAK AURREKONTU PARTE-HARTZAILEEN PROZESUA ATZERATU DU

Azaroaren 2an hasiko da

Datorren astelehenean 2017ko aurrekontuak lantzeko hasi behar zen parte-hartze prozesua atzeratu egingo da, ezbehar bat dela-eta. Azaroaren 2an emango zaio hasiera. Auzoetan karpak jarriko dira herritarren ekarpenak jasotzeko, etxeetan galdeketa buzoneatuko da eta hau bera www.ordizia.eusweb gunean ere aktibatuko da.  Datorren astean emango dira ezagutzera xehetasunak.

2017KO AURREKONTUAK ZEHAZTEKO PROZESUA JARRIKO DA MARTXAN DATORREN ASTELEHENEAN

Ekarpenak egiteko galdeketa erantzun ahal izango da, paperean edo internet bidez

Ordiziako Udalak partaidetza prozesua burutuko du datozen asteetan 2017ko aurrekontuak prestatzeko.  Hala, herritarren parte-hartzea eskatu du inbertsioei dagokien zatia non eta nola gastatu erabakitzen laguntzeko. Ekarpenak egiteko aukera desberdinak prestatu dira.

Jose Miguel Santamaria alkateak eta Joxi Iturrioz Ogasuneko arduradunak, eta Iñaki Dubreuil zinegotziek ekimena aurkeztu dute parte-hartzera animatuz. ‘Aktiboki parte hartzeko apustu zintzoa da, herritar guztiei zuzendua, ordiziar guztien iritzia ezagutzea funtsezkoa dela uste dugulako. Horregatik parte hartzeko dei egiten dugu’, esan dute. (...)