OTSAILEKO OSOKO BILKURA OSTEGUNEAN EGINGO DA

Ostegun honetan 19:00etan Osoko bilkura egingo da, honako gai zerrendarekin:

1. - 2019ko urtarrilaren 31ako udalbatzarrak egindako batzarraren zirriborroa onartzea.
2.- Urtarrileko Alkatetzako dekretuen berri ematea.
3.- kontu-hartzaileak otsaileko Kontratuei dagokien ingeren berri ematea.
4.- Duintasunez hiltzeko eskubideari buruzko proposamenari Ordiziako udaleko atxikimena.
5.- 2019ko Martxoak 8 erakunde-adierazpena “Bizitzak erdigunera!!!!” izenburu duena.
6.- Kudeaketa materialaren ardurari buruzko hitzarmena, Ordiziako udalaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren artekoa.
7.- 2019 ekitaldirako Plantila Organikoa.
8.- 2019ekitaledirako Lanpostu Zerrenda.
9.- Bake-epailearen izendapena.
10.- Oinarrizko udal zerbitzuen prezio publikoak, zergak eta tasak ordaintzeko diru-laguntzak emateko programa arautzen duen udal ordenantza indargabetzea.
11.- Galde-erreguak.

 

OSOKO BILKURA EGINGO DA OSTEGUNEAN

Urtarrilaren 31an 19:00etan hasiko da eta honakoa izango da gai ordena:

1.- 2018ko abenduaren 10eko aparteko osoko bilkurako akta onartzea.

2.- 2018ko abenduaren 20ko ohiko osoko bilkurako akta onartzea.

3.- Abenduko alkatetza dekretuen berri ematea.

4.- Urtarrileko kontratazioei buruz Kontu-hartzaileak egindako ingerak.

5.- Suhiltzaileen foru zerbitzuari buruzko EH-BILDUren mozioa.

6.- Aita Mari laguntza humanitarioko itsasontziari uko egin izanari buruzko mozioa, Ordiziako Alderdi Sozialistarena.

7.- Naturkon-ek eginbdako eskaera, pinudiei buruzkoa eta ingurumenaren eta Osasun Publikoaren babesari buruzkoa.

8.- Aurrekontu aldaketa kreditu transferentzia bidezkoa, 2018ko aurrekontuari dagokiona.

9.- Galde-erreguak.

LUKUSAIN GARAJEEN ZOZKETA HILAREN 29AN EGINGO DA

Lukusain plaza azpian dauden 16 garajeen  esleipenerako zozketa urtarrilaren 29an egingo da, 18:30ean, Udaletxeko Batzar Aretoan.

Onartuak izan diren eskatzaileei, zozketarako esleitu zaien zenbakia, 16 aparkalekuren jabari publikoko emakidaren esleipenerako Baldintza Ekonomiko-administratiboetako 5. artikuluan oinarrituta, hurrenkera alfabetikoan esleituko da. Honek esleipedunen aukeraketarako hurrenkera zehaztuko du.

Hemen onartu eta baztertuen zerrenda eta zozketarako dagokien zenbakia:

BEHIN-BETIKO ONARTU ETA BAZTERTUTAKOEN ZERRENDA_LISTADO DEFINITIVO ADMITIDXS Y EXCLUIDXS (pdf)

ORDIZIAREN AURKA, BESTE BEHIN

Ordiziako Udaleko EAJ/PNV, PSE-EE, Ordizia Orain eta Ordizia Irabaziko bozeramalek euren haserrea  agertu nahi dute asteartetik asteazkenerako gauean udalerriko ondare historiko-monumentalaren aurka pintada eta pintura orbanez egindako erasoagatik. Egokitzat hartzen dena aldarrikatzea zilegi da, baina ez horrela, Ordizia kaltetuz. Ekintza ikertu eta, posible eta egokia balitz, beharrezko neurriak hartuko dira.