BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEN SALMENTA ORDIZIAN

ORDIZIA LANTZEN S.A., Ordiziako Udalaren sozietateak, Filipinak kaleko 38 eta 42an kokatutako babes ofizialeko 8 etxebizitza esleitzeko prozedura jarri du martxan. Etxebizitza hauek garaje eta trastelekuekin batera esleituko dira jabetza erregimenean. Eskaerak Udal Arreta bulegoan egin behar dira azaroaren 22rako, hau barne, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 8:30era.

Pertsona fisikoen edo elkarbizitza unitateen betekizunak.

1.- Adinez nagusia edo emantzipatua izatea.

2.- Bizilekua: azken bi urteotan Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatutako herritar orok hartu ahal izango du parte.

3.- Diru-sarrerak: 2017ko urtean, 9.000.-€ eta 39.000.-€ arteko diru-sarrera haztatuak, unitate bakoitzeko (Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburuaren Agindua, 2011ko irailaren 14koa (EHAA 187, 2011ko irailak 30). Mugikortasun urri zein adimen desgaitasuna dutenek, 3.000 eurotako diru-sarrera minimoak frogatuta nahikoa izango dute. Genero indarkeriaren biktima izaera frogatzen duten emakumeek ez dute diru-sarrera minimoen betekizuna bete behar.

4.- Etxebizitzarik ez izatea jabetzan, azalera-eskubidean nahiz gozamen-eskubidean.

* Atxikita, baldintza plegua eta eskaera orria:

GAO iragarkia - BOG anuncio (pdf)

eskabidea_solicitud_ordizia_pdf

BOST LAN ESKAINTZA SEI HILABETERAKO

Tokiko ekintzetarako LANBIDEk ematen dituen diru laguntzak baliatuz sei hilabetetarako bost lanpostuko eskaintza du Ordiziako Udalak. Hala, hiru peoi, udal behatzailea eta Ordizia Hiri Hezitzailea (OHH) proiekturako koordinatzailea hartuko dira. Derrigorrezkoa da Goierrin erroldatuta egotea.

Peoiek mantenu lanak egingo dituzte egun osoko lanaldian. Hiri Hezitzaileko dinamizatzaileak eta behatzaileak %60ko lanaldian ariko dira. OHH programa martxan dago eta teknikoak gaur egungo zereginak izango ditu proiektuak aurrera jarrai dezan.

Behatzailearen eskaintza berria da. Izan ere, Udal behatokia martxan jarriko da udalerriko datuak jasotzeko. Ordiziako herritarren aniztasuna aintzat hartuta, datu demografiko zein sozialak jaso behar dira, herriko errealitatea identifikatuta hartu beharreko estrategia egokiak ondorioztatzeko. Hautatua den pertsonak udal behatokiaren proiektua zuzendu eta koordinatuko du.

Izena emateko epea zabalik dago urriaren 22ra bitarte, LANBIDEko bulegoan edo LANBIDEKO web orrian:

http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/of_menu?idioma=C

OSOKO BILKURA, AZTEAZKENEAN URRIAREN 10EAN

Udal batzar aretoan 19:00etan hasiko da honako gai-zerrenda lantzeko:

1.- 2018ko uztailaren 19n udalbatzarrak egindako ohiko batzarraren zirriborroa onartzea.

2.- 2018ko uztailaren 30ean udalbatzarrak egindako aparteko batzarraren zirriborroa onartzea.

3.- Alkatetzako ekaina, uztaila eta abuztuko dekretuen berri ematea.

4.- Kontu-hartzaileak iraileko Kontratuei dagokien ingeren berri ematea.

5.- AGIJUPENS-en adierazpena, persona nagusien bira dela-ta, Gipuzkoan eta Ordizian.

6.- Ordiziako Alderdi Sozialistak aurkeztutako mozioa Alzheimerraren nazioarteko egunaren ospakizunari buruzkoa.

7.- Udal langileen soldataren igoera 2018rako.

8.- 2019ko Ordenantza Fiskalen onarpena.

9.-  SASIETAko Mankomunitateko Estatutuen Aldaketa.

10.- 2019rako autotaxien tarifak onartzea.

11.- “GARBIGUNE” 32 HIE-ren HJParen behin betiko onarpena.

12.- Zuberoa kalean dauden aparkalekuen administrazio-emakidaren esleipenerako baldintzen agiria.

13.- Galde-erreguak.

ARRETA BULEGOAN DAGO EPAILEGAILEEN ERROLDA

Irailaren 20tik28ra  herritarren arretarako udal bulegoan, (ordutegia: 8:00 - 13:30) egongo da jendaurrean epailegaien zozketarako errolda, Epaile-Auzitegiaren 5/1995 Lege Organikoaren 13.2 art.(maiatzaren 23ko BOE) eta abuztuaren 4ko 1398/1995 Errege Dekretoraren 2 art.an ezarritakoa betetzeko, zeinek epailegai zerrendak osatzeko zozketa arautzen duen.

Nahi duenak kontsulta dezake bulegoko langileei galdetuta aipaturiko ordutegian.

Erreklamazioak jartzeko epea zozketa egin eta gero zabalduko da. Zozketa bi urten behin egiten da.