ORDIZIAKO UDALAK HIRIGINTZA PLANEAMENDUKO AHOLKULARITZA BATZORDEAN PARTE HARTZEKO GONBIDAPENA LUZATU DU

Asteazkenean eratuko da eta planeamendua osatzen lagunduko du

Ordiziako Hirigintza Planeamenduko Aholkularitza Kontseilua eratuko da datorren asteazkenean. Parte-hartze zabala izango du. Herriko kultur, kirol eta gizarte eragileen elkarteetako ordezkariak izango dira; udal teknikari eta ordezkari politikoez gain. Era berean, Udalak sei ordiziarrei, indibidualki, parte hartzeko aukera luzatu nahi die.

Udalaren plangintza orokorra egiteko ardura duten administrazioek egindako azterlan, egitarau, jarraibide eta jardunbideen berri izango du batzordeak.

Plangintza egiten lagunduko da eta hirigintza-antolamenduko tresna orori buruzko txostena eskatu eta ezagutu ahal izango du batzordeak, baita txostena berak egin ere.

Eraketa saioa asteazkenean 18:00etan Batzar aretoan izango da. Interesa dutenek korreo elektronikoa idatzi behar dute Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera astearterako, goizeko 10:00etarako. Interesatuak sei baino gehiago balira, zozketa egingo da asteartean bertan.

Asteazkeneko saioan, kontseilua eratu eta gero, planeamenduaren parte-hartze programa eta lerro nagusiak ezagutzera emango dira.

Udal Planeamenduko Aholkularitza Batzordea tokiko organoa da. Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 legeak honen eraketa agintzen du hiri ordenamenduko plan orokorrak onartzeko  ahalmena duten herrietan, eta Ordiziari ere horrela dagokio. Herritarren parte-hartze eskubidea bermatzeko legeak ezartzen duen tresna da.