EUSKAL HERRIKO ITZULIA 2014. BOLUNTARIOENTZAKO INFORMAZIOA

2014-04-03 boluntario Besteak beste, larunbatean bidegurutzeetan egoteko materiala banatuko da eta igandean plaza ingurua hesituko da

Gero eta gutxiago falta da Euskal Herriko Itzulia hasteko, eta lasterketak eskatzen duen azpiegitura prestatzen hasteko garaia iritsi da. Larunbat eguerdian bidegurutzeetan egoteko materiala banatuko da, igande arratsaldean hesitze-lanak egingo dira plaza inguruan dira eta astelehen goizean irteera- gunea muntatzeko lanak egingo dira. Lanerako borondatea azaldu dutenez gain, animatzen den edonork lagun dezake zeregin horietan.

Egitekoak hauek izango dira:

Larunbata, hilak 5
12:00. Bidegurutzeetan egoteko materiala banatuko da Garagartza plazan, astelehenean, 14:30etik 17:00etara, bidegurutzeetan egoteko.

Igandea, hilak 6
15:00. Hesitze-lanak Plaza Nagusian eta inguruan.

Astelehena, hilak 7
09:00. Irteera-guneko muntaketa egingo da plazan

Errifak salduz ere lagundu daiteke: 50 ale, 1,5 euro bakoitzak. Saria: 1.500 euro bidai baterako. Diru hori hilabetean zehar antolatu diren ekintzen gastuei aurre egiteko izango da.

Gogoratu, boluntario modura aritzen den jende guztiekin bazkaria egingo dela hilaren 13an, igandea, Beti-Alai pilotalekuan.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.