HITZALDI BERRIA “ORDIZIA 750- HISTORIA” SOLASALDI-ZIKLOAN

“Ordizia en la época de los Austrias: cambios en el horizonte” SUSANA TRUCHUELO HISTORIALARIAREN HITZALDIA (Gasteleraz)

Barrena Kultur Etxea – martxoak 16, ostirala – 19:00 H.

 Ostiral honetan, martxoaren 16an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Susana Truchuelo historialariak  “Ordizia en la época de los Austrias” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.

ZURRUMURRUAK ARGITU ETA ELIKAGAI-OHITURA ONAK ZABALDU, OSASUNAREN INGURUKO ZIKLOAREN HURRENGO HITZORDUREN XEDEA

Helburu horrekin etorriko da Ordiziara, hilaren 15ean, Iñaki Irastorza irakasle eta doktorea

Iñaki Irastorza, gastroenterologoa eta elikadura pediatrikoan aditua, Ordiziako D´elikatuzen egongo da hilaren 15ean. Bere hitzaldiaren xede nagusia zurrumurruak argitzea eta umeen elikadurari dagozkion elikagai-ohitura onak zabaltzea da. Haur-elikaduraren inguruko mitoek errealitate faltsuak sorrarazten dituzte, gurasoak nahasiz.Adituak haur-elikaduraren inguruko hainbat mito argituko ditu eta umeen eta elikagaien artean dauden okerreko ideiak azaltzen lagunduko du.Hitzaldia, Ordiziaren sorreraren 750. urteurrenaren barruan antolatutakoa, 18:30ean hasiko da.

Elikatzea beharrezkoa da eta egoki egiten ez bada, gaixotasun iturri izan daiteke.Gorputzak substantzia asko barneratu behar ditu bere ehunak osatzeko eta mantentzeko, eta ezinbesteko duen energia lortzeko, bere oinarrizko funtzioak garatu daitezen.Sustantzia horiek, mantenugai izena dutenak, elikagaietan daude.Elikaduraren oinarrizko xedea organismoak eskatzen dituen osagai elikagarriak ematea da. Horregatik, behar horiek zeintzuk diren jakitea garrantzitsua da.

“ORDIZIA 750- HISTORIA” SOLASALDI-ZIKLOA OSTIRALEAN BARRENAN

“Ordizia en la Gipuzkoa bajomedieval”Susana Trchuelo historialariaren eskutik. Barrena Kultur Etxea – martxoak 9, ostirala – 19:00 H.

Ostiral honetan, martxoaren9an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Susana Truchuelo historialariak  “Ordizia en la Gipuzkoa bajomedieval” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.

Villafranca 1268an azaldu zen hiribildu berri bezala Gipuzkoako mapan, Alfonso X.ak pribilegio errodatua eman zionean. Orduan bihurtu zen benetako hiribildua Goierriko ingurunean. Hitzaldian, Erdi Aro Berantiarrean eta Aro Modernoaren lehenengo hamarkadetan, Villafrancaren boterearen sendotze-prozesua azalduko da; bai bere inguruko landa-auzoen gainean izan zuen boterea, bai Gipuzkoa herrialdearen testuinguru zabalenean izan zuena ere.

 


 

OCHOA ALVAREZ DE YSASAGA, "VILLAFRANCAKO HISTORIA EZAGUTZEN" ZIKLOAREN PROTAGONISTA

 “Ochoa Alvarez de Ysasaga Komendadorea, Koroa eta Gipuzkoako Probintziaren zerbitzupeko gizona" hitzaldia, igandean, otsailak 25ean, 11:30etan D'Elikatuz gunean

 

Nahiz eta gaur egun ordiziar gehienentzat guztiz ezezaguna izan, Ochoa Alvarez de Ysasaga Komendadorea 750 urte bete behar dituen gure hiribilduak hazten ikusi duen pertsonaiarik ospetsuenetako bat da.

1470. urte inguruan jaio zen eta ziurrenik bere jaio lekua bere oinetxea izan zen non bertatik bait zetorkion abizena. Oso goizetik Errege Katolikoen interesetarako lanean aurkitzen dugu, honi esker garaiko errege eta infante askoren konfiantza eskuratzea lortu zuen. Honen testigu leialak dira gaur egunera iritsi zaizkigun Ochoa Alvarez de Ysasaga eta errege desberdinen arteko eskutitzak.

IOSU ETXEZARRAGA HISTORIALARIAREN HITZALDIA OSTIRALEAN BARRENAN

“ORDIZIA 750- HISTORIA” SOLASALDI-ZIKLOA  “Gizartea, populaketa eta lurraldearen antolaketa Villafrancaren aurretik” Barrena Kultur Etxea – otsailak 23, ostirala – 19:00 H.

Datorren ostiralean, otsailaren 23an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Josu Etxezarraga historialariak  “Gizartea, populaketa eta lurraldearen antolaketa Villafrancaren aurretik” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.

Arkeologiak Erromatar Garaian gipuzkoarrak nola bizi ziren ezagutzeko bidea zabaldu zuen bezala, Erdi Aroaren lehen zatiko Historia berridazteko aukera ere eman digu. Azken hamarkadan egin diren aurkikuntza arkeologikoen aurretik, gure lurraldeko gizartea famili arteko erlazio zurrunetan oinarritzen ziren giza-taldetan antolatzen zela uste genuen.

MARTINEZ NEUROLOGOAK IKTUSARI BURUZKO BIGARREN HITZALDIA OSTEGUNEAN EMANGO DU

Gipuzkoan tratamenduan izandako aurrerapenei buruz hitz egingo du 18:30ean, Zuhaizti gizarte-etxean

Ordiziako neurologo Maite Martinezek Gipuzkoan iktusaren inguruan azken urteotan izandako aurrerapenei buruzko azterketa bat egingo du. Batez ere garuneko infartuaz (faserik zorrotzenean), eta osasun-zerbitzuaren antolamenduan gaixo bakoitzak hobekien doakion tratamendua jasotzeko kudeatu behar izan diren aldaketez jardungo da.

Martinez Ordiziara itzuliko da hiria sortu zeneko 750. urteurreneko egitarauaren barruan antolatutako osasunari buruzko zikloko bigarren hitzaldi horrekin. Hasiera batean Barrena Kultura Etxean egitekoa zen hitzaldia, baina azkenean Zuhaizti gizarte-etxean izango da, 18:30ean, jende gehiagorentzako lekua baitago.

Urtean 1.600 afektatu Gipuzkoan

Ikerketak iktusaren inguruko arretari buruzko ikuspegi berri bat izateko aukera eman du mendearen hasieratik. 2004an, arteriako buxadura azkar batean desegiteko tratamendu berri bat hasi zen aplikatzen Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta 2009an, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Iktusaren Unitatea jarri zen martxan pazienteak lehen orduetan kontrolatzeko.

GURE IRAGANA TALDEAK “1512, VILLAFRANCAREN SUNTSIPENA ETA AZOKAREN JAIOTZA” HITZALDIA ESKAINIKO DU

Ekitaldia D’Elikatuz gunean izango da goizeko 11:30etan.

1512. urtea Ordiziako historian kontuan izan beharreko urtea dugu dudarik gabe, alde batetik hiribilduak martxoaren 18an inoiz izan duen suterik handiena eta kaltegarriena jasan zuen eta beste aldetik, gure gaurko asteazkenetako azokaren aitzindaria sortu zen. Bi gertakari hauek, bata goibela eta bestea pozgarri, historiaren haria jarraituz batuta daude. Lehendabizikoak Erdi Aroko Villafranca erabat kiskali zuen eta bigarrenak berriz hiribildua Errenazimentura eraman zuen. Beraz, azoka batek ekonomi kaxkar bat suspertzeko gai izateak merkataritza garai indartsu bat zegoela atzean erakusten digu hiribilduaren berreraikuntza erraztuz.

JAVIER SOTO ARTISTAREN ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN.

INAUGURAZIOA: Otsailak 9, ostirala, 19:00 h.

Otsailaren 15etik martxoaren 2ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan,  “URA” ,  Javier Soto artistaren pinturak  izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa datorren ostirala, hilaren 12an izango da arratsaldeko 7etan.

"GOIERRI AZKEN BURDIN AROAN ETA ANTZINATEAN" HITZALDIA "ORDIZIA750-HISTORIA" SOLASALDI ZIKLOAN

Jokin Lanz historialariak emango du hitzaldia, ostiralean, Barrenan, 19:00 h.

Datorren ostiralean, otsailaren 9an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Jokin Lanz Betelu historialariak  “Goierri Azken Burdin Aroan eta Antzinatean” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.

Azken hamarkada hauetan Gipuzkoan aurrera eramandako kanpaina arkeologikoek Burdin Aroko zenbait aztarnategi azaleratu dituzte, herrixka harresituen sare sendo baten presentzia agerian utziz egungo probintzia osoan zehar. Gipuzkoako haran nagusiak nolabaiteko iparralde-hegoalde norabidea dutenez, aurkikuntzek garaiko komunikabide eta erlazioak gisa honetara antolatzen zirela erakusten digute. Sare honen barruan Oriako arroa dugu denetan zonalde esanguratsuena, bertan, iparraldetik hegoaldera, Anoetako Basagain, Andoaingo Buruntza, Alkizako Belaku, Albiztur-Tolosako Intxur eta Beasaingo Murumendiko herri harresituak ditugularik.

HASI DA ORDIZIAKO HIRIBILDUAREN SORRERAREN 750. URTEURRENA

Erakusketak, hitzaldiak, argitalpenak, dokumentalak, ekintza artistikoak eta aparteko berrikuntzekin dator urtea

Ordiziak bere fundazioaren 750.urteurrena beteko du aurten, 1268an emandako ‘Hiri-gutunak’ edo Sevillako Eskubide bereziak dioenez. Hau dela-eta, ekintzez beteriko urtemuga prestatu da.  Osasuna eta historiari buruzko  solasaldi sorta banarekin eta Pedro Gaztañagak hasi duen  artista ordiziarren erakusketa programarekin ekin zaio urteari. Udal ordezkariek eta antolakuntzan ari diren hainbat ordiziarrek aurkeztu dituzte asteazken honetan, urtarrilaren 31an, agendako ekitaldi esanguratsuenak ‘Ordizia 750’ urteari irekiera ofiziala emanez.

Alfontso X.a Jakintsuak, Gaztelako erregeak, sortu omen zuen herria, herriak sortzeko plangintza orokor bati jarraituz; Segura eta Tolosa ere esate baterako. Hasiera batean, San Bartolome baselizaren ondoan kokaturik zegoen herria, eta "Ordizia" zuen izena. Aurreraxeago aipaturiko errege horrek berak aldatu zion izena, Sevillan 1268ko uztailaren 30ean emandako ‘eskubide’ berezi baten bitartez. Horrez gain, Vitoriak (gaur egun Vitoria-Gasteiz denak) zituen abantailak eta Foruak ere eman zizkion, eta erregeari ordaindu beharreko zergak ez ordaintzeko baimena ere bai. Antso IV.a ‘Ausarta’ izan zen Alfontsoren ondorengoa, eta emandako eskubide berezia berretsi, eta gainera zergak ez ordaintzeko eskubide gehiago ezarri zituen Valladoliden 1290eko apirilaren 28an sinatutako beste agiri bat medio.

ordizia lab

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik