1835ko VILLAFRANCAKO SETIOAREN ERREKREAZIOA EGINGO DA DATORREN ASTEAN ORDIZIAN

Gipuzkoa, Araba, Madril, Aragoi, Asturias eta Frantziako elkarteek hartuko dute parte

Ordiziaren sorreraren 750.urteurrenaren ospakizunen barne, maiatzaren 17tik 20ra bitartean, 1835 urteko Villafrancako SETIOAren antzezpena izango da. Hilaren 17 eta 18an hainbat historia hitzaldi, eta 19 eta 20an, hitzaldi eta bisitez gain, hiriaren setioaren antzezpena egingo dira. Honen berri eman dute DonostianMari Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendariak, Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkateak, Joseba Aranburu Ordiziako kultura zinegotziak eta  Jose Maria Tuduri Errekrezioaren koordinatzaileak.

Ordiziak bere fundazioaren 750.urteurrena du aurten, 1268an emandako ‘Hiri-gutunak’ edo Sevillako Eskubide bereziak dioenez. Hau dela-eta, ekintzez beteriko urtemuga prestatu da.

Urteurrenaren baitan antolatutako ekintzen artean, azpimarratu nahi den bat ospatzear dago: 1835. urteko SETIOA, maiatzaren 17an hitzaldi batekin hasiz eta 20an anztezpenarekin amaitzeko. Izan ere, lehendabiziko gerra karlistaren testuinguruan eta Villafranca bastioi liberal bihurtuta, hiribildu txikia gatazka honen gerra-leku bihurtu zen. Soilik 600 fusilekin eta Maribaratza kanoiarekin armatuta, liberal ordiziarrak tropa karlistei aste bat baino gehiagoz aurre egiteko kapaz izan ziren. Ia kanpoko laguntza gabe, ordiziarrek eraso karlistak ohore osoz defendatu zituzten. Ordea, Espartero jeneralaren tropen Deskargako porrota bezalako kanpoko faktoreak izan ziren ordiziarren errendizioaren arrazoia. Gertakari hau funtsezkoa izan zen Ordiziaren kapitulaziorako, Deba eskualdetik sartu ziren liberalen laguntza gabe ez baitziren kapazak izango karlisten aurreratzea eusteko.

Iragana aztertu, oraina ospatu eta etorkizuna proposatu

HITZALDI BERRIA ORDIZIA 750 HISTORIA ZIKLOAN

“Moskuren ostean eta Leipzig baino lehen. Gerra napoleonikoen gudu txiki handi bat. Ordizia 1813”.  Carlos Rilovaren hitzaldia, ostiralean,Barrena Kultur Etxean; 19:00 H. (gasteleraz)

Ostiral honetan, maiatzaren 4an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Carlos Rilova Jericó historialariak  “Después de Moscú y antes de Leipzig. Una pequeña gran batalla de las guerras napoleónicas. Ordizia 1813” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.

Hitzaldian azpimarratuko da, Ordizian eragin zuzenagoa eduki zuten gerra napoleonikoen gertaeren garrantzia. Gertakizun historiko horiek, hitzaldian azalduko den bezala, berebiziko garrantzia eduki zuten gerra horietako guduen garapenean, hala nola, 1812ko Moskuko gerran edo 1813ko Leipzipekoan.

TXERTAKETARI BURUZKO MITOAK ETA EGITATEAK ROSA Mª SANCHOREKIN

Txertoa ez jartzeak dituen arriskuez eta informazioa jasotzeaz eta osasunaren arloko adituei galdetzeaz jardungo da

Ordiziaren 750. urteurrena dela-eta, aurrera jarraitzen du osasunari buruzko hitzaldi-zikloak.Hurrengo hitzordua maiatzaren 3a, osteguna, izango da, 18:30ean, Barrenan.Rosa Mª Sancho Martinez, Nafarroako Unibertsitatean diplomaduna eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan txertoetan adituak gai eztabaidatua, zalantzarik gabe, jarriko du mahai gainean:'txertoa jarri, bai ala ez? Zientzia ala arduragabetasuna.Txertaketari buruzko mitoak eta egitatea'.

Txertoak, aro modernoan, osasun publikoaren lorpen garrantzitsuenetako baten modura hartu dira, eta zenbait gaixotasun kontrolatzeko tresnarik eraginkorrenetako bat dira.Bizitza-baldintza hobeagoekin, antibiotikoen sorrerarekin, desinfekzio-neurriekin, desintsektazioarekin eta arratoiak hiltzearekin batera, besteak beste, txertoek epidemiologia-patroia aldatzen lagundu dute herrialde garatuetan izan daitezkeen gaixotasunei dagokienez.

ANA GALDOS MONFORT HISTORIALARIAREN HITZALDIA

“ORDIZIA 750- HISTORIA” SOLASALDI-ZIKLOA  “Ordiziatik Villafrancara, Erdi Aroko hiribildu baten eraketa / De Ordizia a Villafranca, la formación de una villa medieval”. (Gaztelaniaz / Castellano)/  Barrena Kultur Etxea – apirilak27, ostirala – 19:00 H.

Ostiral honetan, apirilaren 27an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Ana Galdos Monfort historialariak  “De Ordizia a Villafranca, la formación de una villa medieval” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.

Hainbat artxiboetan gordetako agirien bitartez, Ordiziako Erdi Aroko historiatik ibilbide bat egingo dugu. Hiribilduaren ikuskera bat emango duten alderdi sozialez, hirikoez, erlijiosoez eta ekonomikoez hitz egingo dugu, bere lehenengo aipamenetik iturri dokumentaletan 1512. urtera arte. Azken urte horretatik aurrera, sute baten ondorioz, Ordiziak bere fisionomia aldatzen joango da.

ORDIZIA HIRI HEZITZAILEA EGITASMOAREN ADITUAK ORDIZIAN ELKARTUKO DIRA HERRITARREKIN ASTEAZKEN HONETANK APIRILAREN 25-26

Apirilaren 25ean eta 26ean, Hiri Hezitzaile jardunaldiak ospatuko dira

Ordizia Hiri Hezitzailea egitasmoaren inguruko jardunaldiak ospatuko dira asteazken eta ostegun honetan.Alde batetik, 25eko saioa 18:00etan hasiko da Ordiziako Udaletxeko ekitaldi-aretoan,   “Hiri Hezitzailearen eraikuntza: aukerak eta erronkak” lemapean. Saioa herritar guztiei irekita egongo da. Beste aldetik, 26ean, goizean Ordiziako Barrena Jauregiko ekitaldi-aretoan “Hiri Hezitzailea: Gobernantza berri bat” saioa egingo da udal politiko eta teknikoentzat da. Jose Miguel Santamaria alkateak, Joseba Aranburu kultura zinegotziak eta Eritz Perlines koordinatzaileak eman dute Ordiziaren 750. Urteurrenaren baitan antolatu den ekimenaren berri.

2014an, Ordizia Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteko kide egin zen. Horrek, Hiri Hezitzaileen Gutunaren bide-orrian ezartzen diren oinarriak sustatzeko eta betetzeko Tokiko Gobernuaren eta Ordiziako jendartearen konpromisoaren hasiera ekarri zuen.

Oinarri horien artean, heziketa eskolatik eta familietatik harago zabaltzea nabarmentzen da. Horrela, eragile hezitzaile bezala, berebiziko garrantzia hartzen dute erakundeek, elkarteek, talde informalek eta, oro har, jendarteak. Ordizia Hiri Hezitzaileak belaunaldien arteko harremanak sustatzea du helburu eta “heziketak ez dauka adinik” premisari jarraituz, adin desberdinetako taldeekin jarduera hezitzaileak egin nahi ditu.

ORDIZIAKO HISTORIA EZAGUTZEN

Juan Raimundo de Arteaga y Lazcano, Villafrancaren zerbitzupeko markesa / D’ELIKATUZ gunea

 / apirilak 22, igandea, 11:30 h.

 

Ordiziako seme entzutetsu gehienek ospea, aberastasuna eta historiara igarotzea beren jaio lekutik urrun lortu zuten. Hala ere, beste gutxi batzuk, aste honetan dakarkigun protagonistak bezala, garaiko eta etorkizuneko ordiziarren esker ona eskuratu zuen ekintza desberdinei esker. Honela hiribilduko historiara igaro zen. Honako hau, Juan Raimundo de Arteaga y Lazcano (1677- 1761) dugu.

Nahiz eta bere haurtzaroa zehaztasun osoz ez ezagutu, “Maestre de Campo” izandako bere aita ez bezala, Juan Raimundok gudu-zelaia, bulego eta bizi akademiko batengatik aldatu zuen. Bere ikasketak burutu eta 1703ko uztailaren 2an Bilboko egungo Santiago Katedralean Maria Josepha de Basurtorekin ezkondu ondoren, bere jaioterria, Villafranca, aukeratu zuen bizileku bezala.

AURRETIAZKO BORONDATEEN GAINEKO HITZALDI BERRIA ORDIZIAN

Iñaki Saralegi medikuaren eskutik, bizitzaren amaierako prestakuntzari buruz hausnartzeko gonbidapena luzatzen da

Ordiziako hiribilduaren sorreraren 750. urteurrenagatik antolatu den osasunaren inguruko zikloaren barruan, Aurretiazko Borondateen gaineko hitzaldia egongo da Barrenan (hurrengo asteazkenean, apirilaren 18an, 18:30ean).Oraingo honetan gonbidatu den aditua Iñaki Saralegi medikua da.

Biztanleriaren zahartzearen aurrean eta gaixotasun askoren kronifikazioaren aurrean, aurretiazko borondateak jasotzen dituen agiria (bizi testamentua edo aurretiazko jarraibideak) gero eta erabilgarriagoa da:Gaixoen nahiak ezagutzen eta errespetatzen laguntzen du, gaixotasunagatik edo zahartasunagatik horiek adieraztea ezinezkoa denean.

Prozesu honek bermatu nahi duena hau da: pertsona batek jaso nahi dituen zaintzak eta osasun-tratamenduak adierazteko gaitasuna galtzen duenean, baita hil ostean bere gorpuarekin edo organoekin zer egin nahi duen erabakitzeko ere, erabaki horiek aldez aurretik adierazitakoaren arabera egitea.  Zaintzen planifikazioaren eta Aurretiazko Borondateen Agirien erredakzioaren garrantziagatik  helburuen, baldintzen, mugen, moduen eta ondorioen gaineko hausnarketa egitea gomendatzen da.

Saralegi medikuak hausnarketa honetara hurbiltzen direnei beharrezkoa duten informazio guztia emanez lagunduko die.Saralegi Medikuntzan doktorea da, Medikuntza intentsiboan aditua, unibertsitate espezialista Bioetikan, Laguntza Etikoko Batzordeko lehendakaria –ESI Araba eta Osakidetza-Eusko Jaurlaritzako Aurretiazko Borondateen proiektuko koordinatzailea.

Hitzaldia osasunaren inguruko hitzaldi zikloaren sustapen taldeak eta OSAKIDETZAk antolatu dute, Ordiziako udaletxearekin lankidetzan.

Argazkian, Laguntza Etikoko Batzordeko kideak Saralegi  medikuarekin, ezkerretik lehena.

 

MUXIKA ANAIAK ERREGE KATOLIKOEN GORTEAN

MUXIKA ANAIAK ERREGE KATOLIKOEN GORTEAN. Gure Iragana taldearen eskutik hitzaldia D’Elikatuz gunean.Igandea , apirilak 15, goizeko 11:30etan

Jakina da Ordizia bere historia luzean pertsonai historiko handien sorterria izan dela eta gaur egun ordiziarrek era batean edo bestean ezagutzen dituzte pertsonai hauek. Lehengo otsaileko Ochoa Alvarez de Ysasaga Komendadorearen aurkezpenean ezarri genuen lerroa jarraituz, oraingo honetan pertsonai bat ekarri beharrean gure hiribildu txikiaren historian aro berri baten hasiera ekarri zuten anai –Muxikatarrak- talde batekin gatoz. Gudugarretako (Beasain) Muxika oinetxean ondorengoak eta XV mendean zehar jada Villafrancan kokatuta, Muxika anaiak beren aita eta aitonen karrera esanguratsuak bultzatuta ez zuten denbora asko behar izan haiek kabuz gailendu eta Errege Katolikoen gorteko goi karguak eskuratzeko. Baina batez ere gehien nabarmendu eta Ordiziako historiarentzat garrantzitsuena izan zena Martin de Muxica Komendadorea da.

"ENIRIO ARALAR BATASUNA" GAIA ORDIZIA 750-HISTORIA HITZALDI ZIKLOAN

Alvaro Aragon irakasleak emango du hitzaldia. Ostirala, 19:00 h. Barrenan

Ostiral honetan, apirilaren 13an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Alvaro Aragon (Historian Doktorea, ikerlaria, EHU-ko irakaslea eta Euskal Herriko basogintzaren historian aditua)  historialariak  “Enirio-Aralar batasuna” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.

Enirio-Aralarreko mendietako basoek ez zuten XVIII. mendera arte ustiapen gogorrik jasango. Ordura arte Batasunetako biztanleek behar zuten egurra soilik ateratzen zuten, ia ustiapen industrialik gabe. XVIII. mendean, aldiz, beheko aldeko hariztiak agortu zirenean, Enirio-Aralarreko pagoak hasi ziren ustiatzen ikatza, itsasontziak edo arma-kajoiak egiteko. Batik bat, inguruko burdinolak izango dira egur hori beharko dutenak. Dena den, XVIII. mendean ere, arraun industria indartsu bat garatu zen, batik bat, Donostian eta, besteak beste, Enirio-Aralarko pagadiak ustiatuko dituzte. Milaka pago arraunak bihurtu, Donostira eraman, eta handik Europa osora esportatu ziren. Al di berean, XVIII. mendean inguruko baserrien kopurua ugaldu egin zen eta hauek eraikitzeko zura behar zen eta bere biztanleek suegurra behar zuten sukaldatzeko edota beroa hartzeko urtean zehar.

ORDIZIA PROTAGONISTA BETI ARGI BANDAREN IGANDEKO KONTZERTUAN

Kontzertua Parrokian izango da, arratsaldeko 19:00etan

Datorren igandean,  hilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan,  Beti Argi Musika Bandak ohikoa den San Jose eguneko kontzertua eskainiko du Eliz Parrokian, Ordizia 750 urteurrenarekin bat eginez, eta horren  harira sorpresaren bat iragartzen dute Bandakoek. Lehen zatian segidako  lanak eskainiko dituzte: Esteban Aranbururen “Santa Ana” eta “A las cumbres” ; Juan Jose Aranbururen “U.C.Villafranca” eta “Orain eta Beti”; eta Jose Luis Gurrutxagaren “C.D. Ordizia” eta “Villafranca U.C.”

Bigarren zatian Jose Javier Gomezen eta Erramun Amundarainen ahotsak lagun eta horiekin batera herrian ezagunak diren beste pertsona batzuekin kanta herrikoiak eskainiko dituzte. Kontzertuaren protagonista ORDIZIA.

 

ordizia lab

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik