IBERDROLA FUNDAZIOAK BARRENAKO FATXADA ARGIZTATUKO DU

Erakundeak 80.000 euro inbertituko ditu eta lana gehienez sei hilabeteko epean egingo da

Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkateak, eta Ramon Castresana, Fundación IBERDROLA España erakundeko zuzendariak Barrena Jauregiko fatxada argiz apaintzeko hitzarmena sinatu dute astelehen honetan, irailaren 17an, Ordizian. Helburua eraikina bera eta honen ezaugarri artistikoak balioan jartzea da. Fernando García Sánchez jauna, Iberdrola Fundazioaren presidentea;  José María Grijalba, estatuko iparraldeko Iberdrola Distribución-eko zuzendaria,  eta Joseba Aranburu, Kultura zinegotzia ere Barrenan izan dira sinadura unean.   Ekimena Ordiziako hiribilduaren 750.urteurrenaren baitan antolatutako programako parte da,  bertan geratuko eta urtean zehar hainbat egunetan piztuko da.

Inbertsioa Fundacion IBERDROLA España erakundeak egingo du eta 80.000 eurokoa izango da. Argiztapen proiektua, argien erosketa, zuzendaritza teknikoa eta lanen exekuzioa egingo ditu. Ordiziako Udalak bere gain hartuko ditu instalazioaren zaintza eta energiaren kontsumoa. Fatxadetako argiak txuriak eta eskailerako arkukoak koloretakoak izango dira.

Juan de Herrerak sortutako Kultur Intereseko Ondarea

BURMUINAREN SASOIA ALZHEIMERRA URRUNTZEKO

Linazasoro doktoreak hitzaldia emando du ostegunean Osasunaren inguruko zikloaren barruan

Irailaren 20an, ostegunean, Gurutz Linazasoro neurologoa Ordiziara etorriko da hitzaldi bat ematera. Izenburua "nola mantendu burmuina sasoian Alzheimerra urruntzeko" izango da. Mendebaldeko jendarte zaharkituetan hasten doan jendarte eta osasun erroka.Hitzaldia Zuhaizti elkartearen ekitaldi-aretoan izango da eta Ordiziako hiribilduaren sorreraren 750. urteurrenagatik antolatu den Osasun zikloaren barruan zortzigarren hitzaldia da.

Burmuina bizi-jarduera osoaren kudeatzailea da. Oso atal dinamikoa da, 86.000 milioi neuronaz osatua, haien artean trilioika lotura sinaptiko ezarriz. Burmuineko loturen mapak pertsonaren esentzia osatzen du. Burmuina etengabeko aldaketa prozesuan dago, bere bi ezaugarri hauen arabera: burmuinaren plastikotasuna eta neurogenesia. Bere pastikotasunagatik ingurura egokitzen da lotura berriak sortuz. Neurogenesiari esker, neurona berriak toki kritikoetara iristen dira funtzio berriak egitera. Bizitzaren motorra den ikasteko prozesuan bi gertakari horiek ezinbestekoak dira.

HAURTZAROA ETA INGURUMENA GOIERRIN, BARRENAN MINTZAGAI

Ibarluzea doktoreak INMA proiektuaren emaitza garrantzitsuenak azalduko ditu ostegunean

Ordiziako hiribilduaren 750. Urtemugaren baitan burutzen ari den osasun zikloa bueltan da. Hurrengo hitzordua ostegun honetan da, irailaren 13an, 18:30ean Barrena kultur etxean. Goierrin egin den INMA (haurtzaroa eta ingurumena) proiektu-ikerketaren inguruan ariko da Jesus Ibarluzea doktorea. Ordiziako 43 haurrek hartu dute parte, eta Goierrin 446 guztira.

Proiektuaren helburua haurdunaldi-jaiotzatik nerabezarora garapen fisikoan eta neuropsikologikoan  ingurumenaren eraginpeko ondorioak aztertzea da. Lan hau egiteko informazioa jaso zen aldagarri desberdinen inguruan, neurri antropometrikoak, maila soziala, ohiturak, bizitokia, gaixotasun historiala, okupazioa, proba fisikoak, funtzio neuropsikologikoen garapena, edo osasun mentala, esate baterako. Era berean,  inguruaren kontaminazioa neurtu zen eta kutsatzaile desberdinak eta parametro biologikoak zenbatzeko lagin biologikoak jaso ziren.

KATERIN ARTOLA, AURRESKU TXAPELDUNA

Zazpi dantzari lehiatu dira hiru dantzekin txapelketa mistoan

Ordiziako plaza Nagusian, Ordiziako Udalak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Amets Bide kultur elkarteak antolatuta, Aurresku txapelketa nagusia jokatu zen larunbatean.  Aurten lehenengo aldiz, Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta Euskadiko soinu zahar txapelketa bateratu eta, partaidetza mistoa izan da. 

Guztira zortzi dantzari lehian aritu dira: Nahia Lopez (Legazpi), Iker Belintxon (Lezo), Beñat Salegi (Errenteria), Idoia Narbaiza (Legazpi), Elixabet Larrañaga (Villabona), Asier Rios (Errenteria), Katerin Artola (Oiartzun) eta Irati Olaizola (Legazpi).

Dantzariek, Ordiziako txistularien  eta Aitor Furundarena akordeoilariaren laguntzaz, Aurkez aurke (desafioa), soinu zaharra bat (dantzariek Ehun dukat, Ehun ta bikoa eta Grazianaren artean dantzari bakoitzak aukeratu duena) eta Zortzikoa eskaini behar izan zituzten.

Epaimahaia erabakia hartzen zuen bitartean,  haur mailetako txapeldunak, Lezoko Olatz Azkuek, Alegiko Aritz Maizak eta Asteasuko Maddi Etxeberriak, txapelketaz kanpo, ikuskizun aparta eskaini zuten ere; Gazteen mailetan (15 urtetik beherakoak) egiten den  lana ere ikusteko aukera  izanez. 

Epaimahaia osatzen zuten  lagunek (Jose Luis Vallejo, Nahikari Vizuete eta Izar Etxeberria), txapelketa honen epaia eman behar izan zuten, sari nagusiak modu honetan banatuz:

Sari nagusiak

AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA ORDIZIARA DATOR

Zortzi dantzari lehiatuko dira hiru dantzekin

Gipuzkoar erara  ospatuko da Aurresku Txapelketa Nagusia Ordizian, Udalak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Amets Bide dantza taldea elkarteak antolatuta. Larunbat honetan  19:00etan hasita  Plaza Nagusian lehiatuko dira zortzi dantzari. Donostian eman dute ezagutzera Foru Aldundiko, Ordiziako Udaleko, Dantzarien Biltzarreko eta Amets Bideko ordezkariek.

Orain arte  Euskadiko bi txapelketak egiten ziren, sexuaren arabera banatuta. Gipuzkoar Aurreskuarena, gizonezkoei zuzenduta zegoen eta Soinu Zaharrena, berriz, emakumezkoei. Aurten bi txapelketa horiek batu eta AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA antolatuko da. Bertan, 15 urtetik gorako dantzariek parte har ditzaketelarik. Beraz, txapelketa bakarra, mistoa eta garaile bakar batekin.

Parte-hartzaileak hauek izango dira:

1 Nahia Lopez LEGAZPI

2 Iker Belintxon LEZO

3 Beñat Salegi ERRENTERIA

4 Idoia Narbaiza LEGAZPI

5 Elixabet Larrañaga VILLABONA

6 Asier Rios ERRENTERIA

7 Katerin Artola OIARTZUN

8 Irati Olaizola LEGAZPI

 

Epaimahaia

EUSKAL JAIAK 750. URTEURRENAREKIN INDARTUTA DATOZ

Asteazken honetan Donostiako Musika Hamabos taldiak goiz ederra eskaini zuen Ordizian, hiribilduaren sorreraren programarekin bat eginda. Euskal Jaien eman zaie hasiera honekin, eta askoz gehiago dator datozen egunetan. Ostiralean bertan Kaotiko rock taldeak kontzertua emando du.

Hemen programa: 

Abuztuak 31, ostirala

22:00: Plaza Nagusian KAOTIKO taldearen kontzertua Ordizia 750 urteurrena.

Irailak 1, larunbata

Plaza Nagusia. “EMANEURRE EUSKARARI!” EGUNA.  Antolatzailea: Emaneurre taldea.

11.00-13.30: Koadrilen arteko herri kirol txapelketa.

14.30: Herri bazkaria (frontoi txikian) + Elektrotxaranga.

23:00: Plaza Nagusian dantzaldia GOZATEGI taldearekin.

Irailak 2, igandea

JUBILATUEN EGUNA

13:15: Beti-Alai pilotalekuan dantzariak eta Laguntasuna errondailaren emanaldia.

14:15: jubilatu eta pentsiodunen bazkaria Beti-Alai pilotalekuan, Goierriko Bertso Eskolako bertsolariekin.

Segidan, dantzaldia orkestra batek alaituta.

Irailak 4, asteartea

MUSIKA HAMABOSTALDIA ETA KAOTIKO ORDIZIAN

Kontzertuak eta jarduera musikalak izango dira asteazken eta ostiral honetan

Santa Ana jaiak agurtzeko aparteko jardunaldia antolatu zen udalerriaren 750.urteurrenaren baitan uztailean eta oporraldiaren bueltan, Euskal Jaien atarian, musika da berriz protagonista. Hala, asteazken honetan eta ostiralean, abuztuaren 29an eta 31an hurrenez urren, Donostiako Musika Hamabostaldia lehenengo eta, asteburuari begira, Kaotiko taldearen kontzertua izango dira Ordizian.

Asteazkenean azokak eta musikak bat egingo dute. Goizean zehar gune desberdinetan burutuko diren ekintzak izango dira, 750. urteurreneko antolaketa taldeak Donostiako Musika Hamabostaldiak elkarlanean prestatuta. Lehenengoa 10:30ean Nikolas Lekuona plaza izango da txikiei zuzenduta. ‘Saxofonistaren istorioa’ obra kontatuko da musikaz lagunduta. Hurrengo parada plaza Nagusian izango da, 11:00etan hasita, Gastronomiaren Euskal Kofradiaren Eguzkilore otxotearen eskutik. Hauek abestien ondoren, bertsoak Kutxaren eraikinaren balkoietatik, 11:5etan. Goierriko Bertso Eskola eskainiko du ‘Bertsotan balkoitik balkoira’ saio berritzailea.

EGUN HISTORIKOA ORDIZIAN 750 URTE GEROAGO

Iñigo Urkullu lehendakariak ‘Villafranca’, Ordiziako hiribilduaren 750. urteurreneko ekitaldi instituzionala presiditu du

1268ko uztailaren 30ean `Ordiçia’ edo ‘Erdiçia’ herriari Hiri Gutuna eman Alfonso X.enak.  750 urte betetzear daude eta honen inguruan aurten antolatu den programaren baitan ospatu da gaur ekitaldi nagusia. Okasioak merezi zuen eta Tolosan, Gipuzkoako Artxibategi Nagusian gordetzen den Hiri Gutuna orijinala ekarri da Ordiziara. 

Ekitaldia eguerdian udaletxeko Batzar aretoan izan da eta Euskadiko agintariak elkartu ditu. Hauen artean izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidente-andrea eta Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente-andrea.

ORKLI, ORDIZIAN ETA ORDIZIARREKIN

Kooperatiba  750.urteurrena babesteko Udalarekin elkarlanean ari da

Ordiziako Udalak eta Orkli koperatibak lankidetza hitzarmena sinatu berri dute.  Enpresak  75.000 euroko  diru-laguntzaemango dio Udalari  aurten burutzen ari den hiribilduaren sorreraren 750. programarako. Hala, Orkli da urteurreneko babesle nagusietakoa. Enpresako arduradunak, Iker Estensoro presidentea eta Patxi Lopez gerentea, Jose Miguel Santamaria alkatearekin elkartu dira hitzarmena sinatu eta gerora begira ere elkarlana bultzatzeko.

2018aren harira, ate ireki teknologikoak antolatzeko asmoa dago Orklin bertan, hitzaldi garrantzitsuren batez lagunduta; inguruko merkatua eta internalizazioa gaia jorratuko duen bigarren hitzaldi bat ere egingo da; emakumea eta lanari lotuta, “Mujeres y trabajo en Ordizia (1880-1980): una perspectiva de género”, lanaren argitalpenean lagunduko du eta  ‘Eboluzioa’ gaiari buruz eskultura bat ereegingo da.

Lan sareak, erlazioak eta aukerak elkarrekin landu eta erabili nahi dira.  Estensorok eta Lopezek   Orkli ‘gertukoenpresa laguna’ izaera nabarmentzeko borondatea azaldu dute, ‘logotik haratago’, Udalari eskua luzatuz, aspaldidanik herriko hainbat elkarte eta ekimenekin ere egiten duen moduan gizarteari euren ekarpena eskaini nahian.

 

SUJETOENEA ETXEAREN SUTEAREN HISTORIA

Gaueko bisita Ordiziako historiara, larunbatean, 22:00etan, D'Elikatuz gunean hasita

Oraingo honetan Gure Iragana Elkartea gaueko bisita batekin dator eta  protagonista nagusia Sujetonearen historia izango da. Gauak bere historiaren nondik norakoak girotuko dizkigu eta ez dira faltako hainbat bitxikeria eta kontakizun. Bisita D´elikatuz zentrotik hasiko dugu eta hiribilduko Kale Nagusian murgilduko gara pixkanaka gure protagonistara iritsi arte.

Gaueko bisita honek XVI-XVIII. mendeko gizartera hurbilduko gaitu Sujetoenea etxeak 1738ko urtarrilaren 28an jasan zuen sutea ardatz hartuta. Honela, bidean garaiko lapurreta, liskar, istilu eta hilketei buruz hitz egingo dugu, garaiko joan-etorri handiko Villafrancaren errealitatea erakustera emanaz.

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik