ORDIZIA, ATZO ETA GAUR, ARGAZKI, EMOZIO ETA SENTIMENDUZKO IBILBIDEA. ERAKUSKETA BARRENAN

ERAKUSKETA ETA IKUSENTZUNEZKOAREN AURKEZPENA. Urriak 31a, asteazkena, 19:00h.

Ordiziari hiri-gutuna eman zioteneko 750. urteurrena ospatzen dela eta, Ortzadar Argazki Elkarteak ere bere ekarpena egin nahi izan zuen eta “berrargazkigintza” erakusketa bat egitea proposatu zuen, gure hiribilduaren atzoko eta gaurko argazki-begirada bat.

Era berean herriaren iragana eta orainaren inguruko ikusentzunezkoa egiteko proposamena ere egin zen, eta egitasmo hori Mondragon Unibertsitatearen bidez bideratu zen, eta Ane Ortega, Jon Etxeberria eta Jorge Fernández ikasleek, Ikus-entzunezko Komunikazio arloko Grado Bukaerako lana bezala aurrera eraman zuten. Bera lanaren fruitua “Atzo eta gaur” ikusentzunezkoa da eta asteazkenean aurketuzko da, arratsaldeko 19:00etan, Barrena Kultur Etxeko Batzar aretoan.

ORKLIN GOIERRIKO TEKNOTURISMOKO LEHEN EGUNA EGINGO DA OSTEGUNEAN

Ateak irekiko dira eta Pedro Miguel Etxenike zientzialariak hitzaldia emango du "ZIENTZIA: kultura, ekonomia, edertasuna" izenburupean

Etxetresna elektrikoen segurtasun termoelektrikoa, errekuntza eta beroketa eta berokuntzarako osagaiak fabrikatzen dituen Orkli kooperatibak datorren ostegunean, urriaren 25ean, Goierriko lehen teknoturismo jardunaldia antolatuko du. Jardunaldia Ordiziako hiribilduaren 750. urtemugako ekitaldien barruan eta Goierriko Lemniskata zientzia sarearen ORDIZIentziA zikloan kokatu da, eta fisika katedraduna eta Donostiako International Physics Centereko  zuzendaria den Pedro Miguel Etxenike ere izango da bertan. Ate irekien bidez  instalazioak ezagutzeko bisita gidatua egingo da eta, honen ostean, "ZIENTZIA: kultura, ekonomia, edertasuna” izenburupean hitzaldia eskainiko du Etxenikek.

Orklik 1.200 langile ditu Ordiziako, Italiako, Txinako eta Brasilgo lantegietan banatuta. Mundu mailako merkatu kuota osoaren %60rekin, mundu mailan liderra da bere sektorean. Orain arte, ezkutuko txapelduna bazen ere, datorren ostegunean, lehen aldiz, teknoturismo jardunaldi bat antolatuko du bere instalazioak erakusteko. Horrela, goierritarrek zein industrian etorkizun handian duten gazteek instalazioak bisitatu ahal izango dituzte. Kooperatibako instalazioetatik egingo diren bisita gidatuak 17:00etan hasiko dira eta 19:00etan hasiera emango zaio hitzaldiari. Bertan, fisikak eta teknologiak enpresa-ikuspegiarekin duten harremana azalduko du.

DONAZIOEN TXANDA OSASUN ZIKLOAN

Hiru mediku arituko dira Barrenan asteazkenean

Asteazkenean donazioari buruzko hitzaldia emango da Osasunaren inguruan antolatutako zizloaren eta Ordizia 750 programaren baitan. Barrenan eskainiko da eta bertan egongo dira Rosa Sebastian, Miguel Angel Vesga eta Sabin Urzelay. Donazioa izango da gai nagusia.

Organo eta ehun donazioa hil ondoren pertsona batek egin dezaken doako keinu anonimo eta solidarioa da, azken arnasa eta gero bizitzak horien beharra duen pertsona batean jarraipena duela erakutsi dezakeena. Donazioaren kate solidarioa ez da amaitzen donazioarekin edo osasun arloko profesionalek egiten duten lanarekin. Donazio bati esker bizirik jarraitzen duten pertsonekin du lotura eta hauen taupadekin du segida.

Asteazkenean, urriaren 24ean, Barrenan 18:30ean eskainiko den hitzaldiarekin elkartasun hori eta mirari horiek bideragarriak izateko egiten diren ahaleginak emango dira ezagutzera. Era berean, donazioaren garrantziaz jabetu arazi nahi da. Hau da, donazioak bultzatu eta aurrera pausoa ematen dutenen eskuzabaltasuna eskertu.

Zehatz mehatz, hiru gai interesgarrien inguruan hitz egingo da:

KULTUR ERAGILEEK ESKU EMANGO DUTE ‘ORDIZIA ELKARTUZ’

Elkarrekin lan eginda ametsak egi bihurtzea posible dela erakutsi nahi dute

Ordiziako kultur eragileak batu dira ostiral honetan, urriaren 19an, 20:00etan plaza Nagusian ORDIZIA ELKARTUZ ikuskizuna eskaintzeko.  Kultur eragileen arteko elkar ezagutzatik abiatu eta guztien artean adosturako aurrera begirako urratsak jaso nahi dira. Herriaren 750. urteurrena dela eta, ostiralekoa emanaldi berezia eta bakarra da eta honen berri eman dute Jose Miguel Santamaria alkateak eta Izaro Intsausti Amets Bide elkarteko kideak, hainbat taldeetako ordezkariekin batera. Ordu eta laurdean dantza, bertsoa eta musika batuko dituzte eszenatokian. Tartean, Belaño taldeak sortutako  750. urteurrenekoabestia eta bideoklipa entzun/ikusiko da. 

Elkarlan hau urtean zehar kultur eragileek herrira begira egiten duten lanaren eta Kultur eskaintzaren islada da. Horrexegatik, urte berezi honetan, ez da kultur agendan ezer berririk asmatu, ‘egun ditugun ekintzak indartu baizik’, argitu du Intsaustik. Herriko kultura aberastasuna balioan jarri eta ezagutarazi, kultur eragileen arteko sinergia berriak sortu eta etorkizunera begirako herriko kultur baliabide eta eskaintza lantzea dira helburu nagusiak. Baina ez bakarrak, guztien gainetik ‘elkartasunaren’ ideia azpimarratu dute. Ezberdinen artean errespetatzea, aukerak ematea, enpatizatzea, ulertzea… Borondate eta gogoarekin, ‘elkarrekin ametsak egi bihurtzea posible dela transmititzea eta emanaldi hau izan dadila adibide, ELKARTUZ gero, ametsak egi bihurtu daitezkeela frogatzeko’. Honetarako, eskua erabiliko dute emanaldiko oinarri moduan. Trantsizio guztietan eskuz esku lotuta igo eta jaitsiko dira oholtza gainera eta behar diren trantsizioak ere lotura hauetan oinarritutako soka-dantzen bitartez osatuko dituzte.

Herriari oparia

LARUNBATA HONETAN ERRONDAILEN TOPAKETA

Laguntasuna errondailak antolatuta Kanarias Uharteko Los Paperos taldea eta Legazpiko Alaitasuna Errondaila izango dira topaketan.

Laguntasuna Rondailak, Ordizia 750 urteurrenarekin bat eginez eta aitzakia horrekin Errondailen topaketa antolatu du larunbata honetako, hilaren 13an.

Egitaraua zabala da:

12:00 h. Zuhaiztin emanaldia.

13:00 h. Erdigunean kalejira.

19:00 h. Parrokian “Kanariar meza” (hileta-elizkizunik ez bada).

20.00 h. Parrokian kontzertua.

ORDIZIA, BERE AZTARNEN BILA

San Bartolome ermitan ikerketa arkeologikoa hasi da eraiki aurreko aztarnak bilatzeko

Indusketa lana hastear da Ordiziako  San  Bartolome ermitan. Suhar Arkeologia taldeak egingo du. Osbele (Ordiziako San Bartolome Ermitako Lagunak Elkarteak) lan taldeak bultzatu du proiektua, Ordiziako Udalarekin  750. urteurrenaren programan txertatuz. Lanen berri eman dute Joseba Aranburu ‘Ordizia 750’ urteurreneko zinegotziak, Osbeleko Ignacio Echeberria, Nerea Iraola eta David Cano kideek eta Ander Arrese Suhar Arkeologiako ordezkariak, ermitan bertan, prentsa aurrean.

Osbele  lagun elkartea orain  dela  ia  bi  urte sortu  zen  helburu  batekin: San  Bartolome ermita  egokitzea,  txukuntzea  eta  ‘behar  den  bezala’  jartzea. Joan  zen  urtean  hasi  zen  ermitaren barruko  paretak  eta  sabaia  txukuntzen  eta  margotzen,  sarrerako  atea  lixatu  eta  bernizatzen eta  teilatuko  itoginak kentzen. ‘Laguntza  ekonomikoa  eskatu  genuen  eta  partikularren,  Ordiziako  zenbait  enpresa  eta  Udalaren aldetik  ere  jaso  genituen  ekarpen  batzuk’, esan du Echeverriak.

HASTEAR DA GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA

Aurten helburuak, iraupena eta edukia zabaldu dira

2018ko Biltzarrak, aurreko urteetakoekin alderatuta, berrikuntzak ditu; izan ere, aurrekoak aurtengoa antolatzeko proba-zelai moduko bat izan ziren. 2018ko hau Ordizia sortu zeneko 750. urteurreneko ospakizunekin egokitu da, eta ospakizun-jardueren programaren barruan txertatu da.  Lehen bi biltzarretan, transhumantzia-artzaintza edo mendiko artzaintza izan ziren azalpenerako eta eztabaidarako helburu bakarra. Aurten, mendiko artzaintzaren atalari eutsiko bazaio ere, biltzarraren helburuak, iraupena eta edukia zabaldu dira.

Halaber, edizio honen antolaketan 2017ko Biltzarraren garapenean partekatutako kezka jaso da; bertan, artzainek adierazi zuten heldu beharreko arazorik garrantzitsuenetako bat sektorearen jarduera gizarteari, oro har, azaltzea zela, gizartearekin artzaintzari buruzko komunikazioa, zuzenekoa eta gardena, ezartze aldera, lehen sektorearen jardueraren inguruan ulertezintasuna sortu ohi duten era guztietako estereotipoetatik salbu. Horren haritik, aurtengo Biltzarraren antolaketak EHUren Uda Ikastaroen lankidetza ezin hobea du; oso trena baliagarria gure herriaren ekonomian, gastronomian eta naturaren zaintzan horrenbesteko garrantzia duen jardueran interesaturik dauden pertsona guztiei artzaintzaren berri emateko.

Biltzarraren xehetasun guztiak agertu dituzte gaur Donostian prensaren aurrean Ordiziako, Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko ordezkariek.

BILTZARRAREN XEDEA

ORDIZIentziA ‘ORDIZIA 750’ URTEAREKIN ETA ORKLIREKIN DATOR URRIAN

Hitzaldi bana eskainiko dute Nekane Balluerkak, Martín Garciak eta Pedro Miguel Etxenikek

Urriaren 5ean hasiko da ‘ORDIZIentziA-2018’ zikloa, Ordiziako Udalak eta  Lemniskata Goierriko Zientzia sare herrikoiak elkarlanean antolatutako hitzaldi zikloa. Hiru saio izango dira aurten. Azkena Orkli enpresak babestuta dator eta enpresaren egoitzan bertan izango da. Zikloak eta Orklik Ordiziako hiribilduaren 750.urteurrenarekin bat egin dute.  Hizlariak Nekane Balluerka, Martín Garcia eta Pedro Miguel Etxenike izango dira. Saioen berri emateko elkartu dira prentsa aurrean, Orklin, enpresako Iker Estensoro  presidentea, Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatea eta Joseba Aranburu Ordizia 750 urteurreneko zinegotzia eta Lemniskatako  Patxi Elorza kidea.

Iker Estensorok zikloaren amaieran, urriaren 25ean, Orklin eskainiko den programa aurkeztu du. ‘Teknologia eta Zientzia Orklin’ gaia landuko da eta bi ekintza prestatuko dira: ate irekiak ‘Teknoturismoa Goierrin’  izenburupean  eta Pedro Miguel Etxenike doktoreak emango duen hitzaldia, teknologia eta zientziari buruz hitz egiteko.

Hala, urriaren 25ean arratsaldean bere ateak irekiko ditu Orklik industrian ari diren gazte eta interesatu guztientzat. ‘Teknologia ekoizpenean ditugun gure azken berrikuntzak erakutsiko ditugu ’ esan du Estensorok. Bisita 17:00etan hasiko da eta parte hartzeko izena eman behar dela jakinarazi du, www.orkli.es/ateirekiakatariaren bidez.

Orkli teknologiaren abangoardian kokatuta dago eta bere sektorean mundu mailako liderra da. ‘Merkatu globalean mantentzeko ekoizpen aurreratuan aritzea da gure apustua. Hori da gure elementu bereizgarria eta bisitariek errealitate hori ezagutzeko aukera izango dute’, azpimarratu du Estensorok. Bisita ondoren, 19:00etan, hasiko da Etxenikeren saioa. Honetara gerturatzeko ez dago izena eman beharrik. ‘Ekimen honen bidez industria 4.0 eta ikuspegi zientifikoa euskal enpresetara eta gazte ekintzaileei gerturatu nahi ditugu’ esan du.

Tradizioa eta berrikuntza Ordizian

ANDRES DE URDANETAREN HITZALDIA, JOSE RAMON DE MIGUELEN ESKUTIK

Ostirala honetan, “Urdaneta y su tiempo” hitzaldia eta liburuaren bigarren argitalpenaren aurkezpena Barrena Kultur Etxean.

Ostirala honetan, irailaren 28an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Jose Ramón de Miguel ikerlariak eta  merkataritza-ontzidiaren kapitan ohiak  “Urdaneta y su tiempo” izenburu duen hitzaldia eskainiko du, eta liburuaren bigarren edizioaren aurkezpena egingo du Barrena Kultur Etxean, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.

GIPUZKOAKO HISTORIA NAFARRA OSTIRALEAN UDALETXEAN

Beñi Agirreren hitzaldia Udaletxean, 19:00 etan. irailak 21, ostirala

Datorren ostiralean, irailaren 21ean, arratsaldeko 7etatik aurrera, Nabarralde elkartearen partaidea den Beñi Agirrek  “Gipuzkoako historia nafarra” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Udaletxeko Batzar Aretoan, Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750” solasaldi zikloaren barruan.

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik