OSTIRALEAN III. VICTOR MENDIZABAL BEKAREN LIBURUAREN AURKEZPENA

“Gure hiribilduko historiaren laburpen bat. Ordizia-Villafranca (XIII-XIX)” liburuaren aurkezpena;  Ostirala, abenduak 21, 19:00etan, Barrena Kultur Etxean.

Datorren ostiralean, Barrena Kultur Etxeko Areto Nagusian,  Nerea Iraola Garmendia, David Cano Becerro, Ion Ander Arcelus Garcia historialarien “Gure hiribilduko historiaren laburpen bat. Ordizia-Villafranca (XIII-XIX)” liburua aurkeztuko da.Lana III. Victor Mendizabal bekaren emaitza da eta aurkezpen honek amaiera ematen dio aurten “Ordizia 750”  urteurrenaren harira egindako hitzaldien zikloari.

III. Victor Mendizabal Beka irabazitako taldekideak hiru dira: Nerea Iraola Garmendia, David Cano Becerro eta Ion Ander Arcelus Garcia. Hirurok, UPV/EHU-n Historian Lizentziatuak (2009-2013) nahiz eta ondoren bide desberdinak hartu. Ion Anderren kasuan, UPV/EHU-ko “Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea” (2013-2014) Master tituluaren jabea da eta Nerea eta David, berriz, UPV/EHU-ko “Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa” (2013-2014) Master tituluaren jabeak dira. Egun Ion Ander Turismoaren alorrean dabil murgilduta eta David eta Nerea berriz, “Ondare Arkitektonikoa, Zibila, Urbanistikoa eta Eraikuntzen Birgaitzea” Doktoretza ikasketak amaitzen UPV/EHU-n. Azken horiek eta Ordiziarekin lotuta argitalpen hau dute: IRAOLA GARMENDIA, N. eta CANO BECERRO, D. (2017): “La importancia de la documentación histórica para la restauración del patrimonio. Varios casos de Villafranca de Ordizia (Gipuzkoa)” ReUSO Granada 2017: Sobre una Arquitectura hecha en el tiempo, Volumen 1: Metodología, Técnica y Conservación liburuan, eug, Granadako Unibertsitatea. Hirurek batera berriz, honako hau: ARCELUS GARCIA, I. A., PRIETO ESNAOLA, B., IRAOLA GARMENDIA, N. eta CANO BECERRO, D. (2017): “Ipeñarrietarrak, austriarren zerbitzupeko leinua - Los Ipeñarrieta, un linaje al servicio de los Austrias”, Urretxuko Udala.

 

Villafrancako Erdi Aroko hiribildua, Gaztela eta Leongo errege Alfontso Xak sortu zuen 1268. urtean. Garrantzia, bere jatorri militarrean eta merkataritzan dago eta horregatik harresitu zen hasierako momentutik.

1512ko sute garrantzitsuaren ondoren, merkataritza indartuz joan zen, eta horren ondorioz, gaur egun ezagutzen dugun asteazkenetako azoka sortu zen. Horrek, Villafrancari hiri itxura eman zion, noble eta jauregiz beteta. Hala ere, ez zen gaitzetatik at geratu, gudak, sute berriak eta gaixotasunak ezagutu baitzituen.

Nahiz eta hiribildua txikia izan, historian zehar bere izena mundu osora zabaldu zuten seme garrantzitsu ugari eman zituen.

Beraz, lan honekin, Ordiziari buruzko datu berriak eman nahi dituzte, eta mito eta uste okerrak alde batera utzi. Horretarako, metodologia berria erabili dute ikerketarako.

Horrek guztiak tradizioa eta modernitatea, iragana eta oraina uztartzen ditu Ordiziako hiribilduan. Antzinatea eta gaurra aurkeztutako lanean batuz.

 

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik