OSTIRALEAN SOLASALDIA BARRENAN, SAN BARTOLOME ERMITAKO LAN ARKEOLOGIKOEN LEHENGO EMAITZAK

Solasaldia ostiralean, 19:00etan Barrenan, Gure Iragana eta Osbele (Ordiziako San Bartolome Lagunen Elkartea) taldeen eskutik.

Ordiziarroi beti esan digute gure hiribildu txikiaren jatorria San Bartolome ermitaren inguruan kokatzen zela.  Baina, benetan horrela izan zen?

Ordiziaren historiaren inguruko milaka dokumentu aztertu ondoren, ahozko tradizio horrek egi asko ezkutatu zitzazkeela konturatu ginen. Horregatik, hiribilduaren aurtengo 750. urteurrenaz baliatuz, Udaletxeari indusketa arkeologiko txiki bat garatzea proposatu genion idatzizko dokumentuek azaltzen ziguten errealitatea hura benetan egiaztatzeko edo ezeztatzeko asmoz. Zeregin horretarako eta Ordizian berritasun bezala, Geozone enpresako georradarraren laguntzarekin kontatu genuen. Hark eremua aztertu zuen eta lurpean ager zitezkeen ustezko egiturekin mapa lagungarri bat garatu ziguten.

Honela, urrian eta azaroan aurrera eraman ziren arkeologia lanek emaitza ezin hobeak eskaini dituzte. Gainera interes handiko elementu eta objektu kopuru handi bat berreskuratzeaz gain, orain datazioen emaitzen zain gauden lehenagoko beste bi tenpluren aztarnak aurkitu genituen. Orain da, beraz, lortutako emaitzak zuekin partekatzeko eta Ordiziako historia gehien duen lekua berreskuratzeko proiektuak proposatzeko garaia.

Horren eta gehiagoren inguruan hitz egingo dugu abenduaren 14an arratsaldeko 19:00etan Barrena kultur etxeko Areto Nagusian. 

ordizia lab

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik