OSTIRALEAN, PATXI GARMENDIA "MENDIGAR" HISTORIALARIAREN HITZALDIA

Ostiral honetan, azaroaren 16an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Patxi Garmendia “Mendigar” ordiziar historialariak  “Komunikazio bideak eta komunikabideak,Ordiziako historiari hurbilketa bat/ Aproximación a la historia de Ordizia a través de las vías y medios de comunicación” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean,  Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.

Garmendiak gaiaren inguruko hainbat une garrantzitsu eta gertaeren errepasoa emango ditu: Bideen panorama erromatarren garaietan (Transhumantzia bideak) ; Ertaroko lehenengo bulkadak, Gipuzkoan bide sare bat finkatzeko (XI-XII. mendeak) /  Santiago Bidea /  Gipuzkoako urbanizazioak bideen trazaketetan eta bide sare mailako kezketetan ekarri zituen aldaketak (XIII-XIV. mendeak) /  Errege Bideak /  Errege Bidea edo Errepide Nagusia Madril-Frantzia /  Etzegarate eta Lizarraustiko bideak /  XX. mendeko bilakaera eta egungo egoera /  Trenbidearen Iraultza

ordizia lab

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik