BURMUINAREN SASOIA ALZHEIMERRA URRUNTZEKO

Linazasoro doktoreak hitzaldia emando du ostegunean Osasunaren inguruko zikloaren barruan

Irailaren 20an, ostegunean, Gurutz Linazasoro neurologoa Ordiziara etorriko da hitzaldi bat ematera. Izenburua "nola mantendu burmuina sasoian Alzheimerra urruntzeko" izango da. Mendebaldeko jendarte zaharkituetan hasten doan jendarte eta osasun erroka.Hitzaldia Zuhaizti elkartearen ekitaldi-aretoan izango da eta Ordiziako hiribilduaren sorreraren 750. urteurrenagatik antolatu den Osasun zikloaren barruan zortzigarren hitzaldia da.

Burmuina bizi-jarduera osoaren kudeatzailea da. Oso atal dinamikoa da, 86.000 milioi neuronaz osatua, haien artean trilioika lotura sinaptiko ezarriz. Burmuineko loturen mapak pertsonaren esentzia osatzen du. Burmuina etengabeko aldaketa prozesuan dago, bere bi ezaugarri hauen arabera: burmuinaren plastikotasuna eta neurogenesia. Bere pastikotasunagatik ingurura egokitzen da lotura berriak sortuz. Neurogenesiari esker, neurona berriak toki kritikoetara iristen dira funtzio berriak egitera. Bizitzaren motorra den ikasteko prozesuan bi gertakari horiek ezinbestekoak dira.

Jakina da burmuinaren osasuna, neurri batean, bizimoduaren araberakoa dela. Ona da dieta mediterranearra jarraitzea, egunero ariketa fisikoa neurrian egitea, adimena bizkortzea eta gizarte-bizitza. Tabakoa, hipertentsioa, diabetesa, gizentasuna, kolesterola, bakartze soziala eta sedentarismoa aldiz, etsai handiak dira. Alzheimerraren zazpi bekatu nagusiak dira; izan ere, bere sorburuan ere parte hartzen dute. Gaixotasun hau mendebaldeko jendarte zaharkituetan hasten doan jendarte eta osasun erronka bat da eta presazko osasun publiko neurriekin aurre egin behar zaio. Norberak ere badu erantzukizuna, burmuina zainduz gaitza aldentzen baita.

Azkenik, oso garrantzitsua da Alzheimerraren hasierako sintomak garaiz identifikatzea. Badaude endekatze-prozesua geldiarazi dezaketen sendagaiak. Oraindik esperimentu-fasean daude, baina zorionez, saiakuntza kliniko bezala eskura daitezke.

Gurutz Linazasorori buruz

Linazasoro Neurologian aditua da, Donostiako Quirón Salud-Policlínica Gipuzkoan Parkinson eta Alzheimerrerako Terapia Aurreratuak Programaren zuzendaria eta VIVE bioTECH SL-ko lehendakari exekutiboa.

Sei liburu eta 150 artikulu baino gehiago argitaratu ditu.Hiru aldiz jaso du Espainiako Parkinson Saria, baita Zientzia-ikerkuntza Saria Parkinsonean ere, 2009an. El Diario Vasco-n kolaboratzen du El árbol de la Ciencia atalarekin.Dibulgazio zientifikoko hiru liburu hauen egilekidea da: No te comas el coco, Cerebro y Fútbol eta Salsa para tu coco.Ciencia Diarialiburuaren egilea da. 

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik