ORDIZIAKO HISTORIA EZAGUTZEN

Juan Raimundo de Arteaga y Lazcano, Villafrancaren zerbitzupeko markesa / D’ELIKATUZ gunea

 / apirilak 22, igandea, 11:30 h.

 

Ordiziako seme entzutetsu gehienek ospea, aberastasuna eta historiara igarotzea beren jaio lekutik urrun lortu zuten. Hala ere, beste gutxi batzuk, aste honetan dakarkigun protagonistak bezala, garaiko eta etorkizuneko ordiziarren esker ona eskuratu zuen ekintza desberdinei esker. Honela hiribilduko historiara igaro zen. Honako hau, Juan Raimundo de Arteaga y Lazcano (1677- 1761) dugu.

Nahiz eta bere haurtzaroa zehaztasun osoz ez ezagutu, “Maestre de Campo” izandako bere aita ez bezala, Juan Raimundok gudu-zelaia, bulego eta bizi akademiko batengatik aldatu zuen. Bere ikasketak burutu eta 1703ko uztailaren 2an Bilboko egungo Santiago Katedralean Maria Josepha de Basurtorekin ezkondu ondoren, bere jaioterria, Villafranca, aukeratu zuen bizileku bezala.

Gipuzkoako probintziara eta handik kanpora hedatzen zen itzelezko bere ondarearen administrazioa alde batera utzi gabe, bere hiribilduan, hainbat kargu bete zituen. Beharbada garrantzitsuenak parrokiako “Mayordomo de Fabrica” delako kargua (1714-1761) edota alkate postua (1708, 1727 eta 1744) izan ziren, azken hau hiru alditan ere bete zuen. Bere on egiteak gizon honenganako maitasun berezia sortu zuen garaiko ordiziarren artean eta sentimendu hau etorkizuneko belaunaldietara ere luzatu zen.

¿Ordiziarrok zer ondare jaso dugu Juan Raimundo de Arteagarengandik? ¿Zergatik da Ordiziako historiarentzat horren garrantzitsua? ¿Zergatik maite zuten garaiko ordiziarrek hainbeste? ¿Non hil zen? ¿Non dago ehortzita? Pertsonai hau gertuagotik ezagutu eta galdera hauen erantzunak argitu nahi badituzue, igande honetan, hilak 22, D´elikatuzen bertan izango gaituzue eguerdiko 11:30etan.

 

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik