ZURRUMURRUAK ARGITU ETA ELIKAGAI-OHITURA ONAK ZABALDU, OSASUNAREN INGURUKO ZIKLOAREN HURRENGO HITZORDUREN XEDEA

Helburu horrekin etorriko da Ordiziara, hilaren 15ean, Iñaki Irastorza irakasle eta doktorea

Iñaki Irastorza, gastroenterologoa eta elikadura pediatrikoan aditua, Ordiziako D´elikatuzen egongo da hilaren 15ean. Bere hitzaldiaren xede nagusia zurrumurruak argitzea eta umeen elikadurari dagozkion elikagai-ohitura onak zabaltzea da. Haur-elikaduraren inguruko mitoek errealitate faltsuak sorrarazten dituzte, gurasoak nahasiz.Adituak haur-elikaduraren inguruko hainbat mito argituko ditu eta umeen eta elikagaien artean dauden okerreko ideiak azaltzen lagunduko du.Hitzaldia, Ordiziaren sorreraren 750. urteurrenaren barruan antolatutakoa, 18:30ean hasiko da.

Elikatzea beharrezkoa da eta egoki egiten ez bada, gaixotasun iturri izan daiteke.Gorputzak substantzia asko barneratu behar ditu bere ehunak osatzeko eta mantentzeko, eta ezinbesteko duen energia lortzeko, bere oinarrizko funtzioak garatu daitezen.Sustantzia horiek, mantenugai izena dutenak, elikagaietan daude.Elikaduraren oinarrizko xedea organismoak eskatzen dituen osagai elikagarriak ematea da. Horregatik, behar horiek zeintzuk diren jakitea garrantzitsua da.

Hortaz, elikaduraren gaia zurrumurruz eta mitoz beteta dago.Pertsona guztiei eragiten dien zerbait da eta familia bakoitzak bere sinesmenak ditu, horietako asko esperientzian bakarrik oinarritutakoak.Iraztorzak jakinak diren eta gutxi betetzen diren gauza asko azalduko ditu; eta beste asko sukaldeko ohituretan oinarritutakoak, baina denboraren poderioz desitxuratutakoak.Halaber, telebistako publizitateak sortzen dituen zurrumurruak nabarmenduko ditu, baita haragi, esneki, zuku, etab. ekoizleek egiten duten presioa ere. Horiek sinesmenetan transformatu dira, baita osasun-profesionalentzat ere.

Medikua, irakaslea eta dibulgatzailea

Iñaki Irastorza Terradillos Medikuntzan Lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatetik, Pediatrian Aditua, Vall d´Hebron Ospitalean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan lortu zuen espezialitatea.Medikuntzan doktorea UPV/EHUtik.

2013tik pediatriako irakasle elkartua da UPV/EHUn.Eta urte horretatik bertatik, UNIBASQ-ek pediatriako irakasle elkartua izateko baimendu zuen.

Erakunde askotan lan egin du eta bere ibilbide profesionalean zehar hainbat kargu bete ditu.Medikua.Espainiako Gurutze Gorria, General Surgery House Officer.Sandwell Ospitalea, Birmingham, Erresuma Batua, MIR.Vall d´Hebron Ospitalea, Unibertsitate Autonomoa, Bartzelona, mediku laguntzailea Vall d´Hebron Ospitalean, Bartzelona, Visiting doctor, The Liver Unit.Birmingham Children´s Hospital, Birmingham, Erresuma Batua, Donostia Unibertsitate Ospitalean mediku laguntzailea, Fellow, Paediatric Gastroenterology and Nutrition.Great Ormond Street Hospital, Londres, Erresuma Batua, mediku laguntzailea, Gastroenterologia eta Gibel-Transplantea Unitatean.Vall d´Hebron Ospitalea, Unibertsitate Autonomoa, Bartzelona.

Gaur egun, Barakaldon, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean mediku laguntzailea da, Gastroenterologia eta Elikadura Sailean. Pediatriako irakasle elkartua da UPV/EHUn eta ikerketa taldeetako partaidea.“Endokrinologia, Metabolismo, Elikadura eta Giltzurruneko Gaixotasunak” BIOCRUCESen, Barakaldon.

Ekoizpen zientifiko nabarmena dauka: 24 argitalpen indexatuak WOSen (JCR), hiru argitalpen beste kalitate-indize batzuekin, 22 liburu eta liburu kapituluak.Hainbat ikerketa proiektutan lan egin du kolaboratzaile bezala (11) edo ikertzaile nagusi bezala (3) eta hainbat Hitzaldi eman ditu nazio mailan (42), baita nazioarte mailan ere (6).

ordizia lab

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik