HASI DA ORDIZIAKO HIRIBILDUAREN SORRERAREN 750. URTEURRENA

Erakusketak, hitzaldiak, argitalpenak, dokumentalak, ekintza artistikoak eta aparteko berrikuntzekin dator urtea

Ordiziak bere fundazioaren 750.urteurrena beteko du aurten, 1268an emandako ‘Hiri-gutunak’ edo Sevillako Eskubide bereziak dioenez. Hau dela-eta, ekintzez beteriko urtemuga prestatu da.  Osasuna eta historiari buruzko  solasaldi sorta banarekin eta Pedro Gaztañagak hasi duen  artista ordiziarren erakusketa programarekin ekin zaio urteari. Udal ordezkariek eta antolakuntzan ari diren hainbat ordiziarrek aurkeztu dituzte asteazken honetan, urtarrilaren 31an, agendako ekitaldi esanguratsuenak ‘Ordizia 750’ urteari irekiera ofiziala emanez.

Alfontso X.a Jakintsuak, Gaztelako erregeak, sortu omen zuen herria, herriak sortzeko plangintza orokor bati jarraituz; Segura eta Tolosa ere esate baterako. Hasiera batean, San Bartolome baselizaren ondoan kokaturik zegoen herria, eta "Ordizia" zuen izena. Aurreraxeago aipaturiko errege horrek berak aldatu zion izena, Sevillan 1268ko uztailaren 30ean emandako ‘eskubide’ berezi baten bitartez. Horrez gain, Vitoriak (gaur egun Vitoria-Gasteiz denak) zituen abantailak eta Foruak ere eman zizkion, eta erregeari ordaindu beharreko zergak ez ordaintzeko baimena ere bai. Antso IV.a ‘Ausarta’ izan zen Alfontsoren ondorengoa, eta emandako eskubide berezia berretsi, eta gainera zergak ez ordaintzeko eskubide gehiago ezarri zituen Valladoliden 1290eko apirilaren 28an sinatutako beste agiri bat medio.

‘Hiribildu bezala gure herri sortu zeneko bi zertzelada besterik ez dira aipatutakoak’, esan du  Jose Miguel Santamaria alkateak aurkezpenean. ‘Historia luzeak ekarri gaitu hona, gorabehera askorekin’, jarraitu du.  ‘750.urte hau aukera bat izan behar du gure iragana ezagutzeko, gure oraina ospatzeko eta etorkizuna proposatzeko. Baina, batez ere, elkarbizitza hobetzeko eta Ordiziaren etorkizuneko diseinuan bat egiteko baliokoa izatea nahi nuke’, erantsi du.

PROGRAMA

Ekitaldi mordoa dago urteko agendan aurreikusita. Urteurreneko ‘eguna’, uztailaren 28a izango da. Ekintzak laburbilduta aipatu ditu Joseba Aranburu, Kulturako zinegotziak:

  1. Dokumentu historikoen erakusketa (Azaroan)
  2. Solasaldi zikloa (Urtean zehar)
  3. Villafrancako historia ezagutzen (Urtean zehar)
  4. Ordizia atzo eta gaur: refotografia egitasmoa (Iraila)
  5. Feria eta neurriak erakusketa (Uztaila-Urria)
  6. Ordiziaren inguruko dokumentala, 750 segundo
  7. Mendiko gaztaren nazioarteko kongresua eta Euskal Herriko unibertsitateko ikastaroak (Urriak)
  8. Kofradien feria (Maiaza)
  9. Ordiziako mugarrien ibilbidea
  10. Maleta pedagogikoa
  11. Denboraren kapsula (Abendua)
  12. 1835ko Setioaren antzezpena (Maiatzak 17-18- 19-20)
  13. Alarde konpainia berria
  14. Ordiziako kasko historikoaren inguruko bisita gidatu eta antzeztuak (Urtean zehar)
  15. San Bartolome ermitaren ikerketa eta indusketak
  16. Oianguko erromeria eta Udaberriko festa (Apirila)
  17. Ordiziako artista plastikoen erakusketa (Urtean zehar)
  18. Ostalarien menu berezia
  19. Ordiziaelkartuz herri opera herriko kultur eragile desberdinekin (Urria)
  20. Arterekin birziklatu! Edukiontziak ederragoak
  21. Videomapping
  22. Donostiako Orfeoiaren eta Irungo Bandaren kontzertua (Uztaila)
  23. Sopranoen kontzertua (Uztaila)
  24. 750.urteurrenean girotutako erakuslehio lehiaketa (martxoa)
  25. Donostiako musika hamabostaldiko “Musika aitzaki” kontzertu girotua (Abuztua)
  26. Mendizabal II eta III beka argitalpena (Abendua)
  27. Hiribilduaren maketa
  28. “Jostailugilea” musikala (Martxoa)
  29. “Ordizia eta azoka” dokumentala
  30. Bertsozientzia (Maiatza)
  31. Ordizia osasuntsua – Ordizia saludable hitzaldiak (Urtean zehar)
  32. Kulturlab (Kultur arloari buruz hausnartzeko proiektua)
  33. Ordizialab (Herriaren garapen ekonomikoaren inguruko proiektua)
  34. Lorenzo Pujanari omenaldia (Maiatza eta Iraila)
  35. Euskal jantzien passarela (Abendua)
  36. Euskadiko Aurresku txapelketa (Iraila)
  37. “Urdaneta y su tiempo” berargitalpena (Iraila)
  38. “Kronisten eta bidaiarien Ordizia” liburuxka (Azaroa)

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik