Fundación Su Eskola Gipuzkoa Fundazioa

Sueskola_TximeneaTorrea_

Helbidea : Upabi Aldea, 2
Telefonoa : 943 08 80 50
Faxa: 943 08 80 51
E-Posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Webgunea : www.sueskola.net

 


HEZKUNTZA PROGRAMA

SUESKOLAren prestakuntza eskaintzak segidan azaltzen diren ikastaroak jasotzen ditu:

  • Suteak Itzaltzeko Oinarrizko Ikastaroa.
  • Suteen prebentzio eta itzalketa ikastaroa.
  • Arnasketa ekipo autonomoen ikastaroa.
  • Larrialdi kimikoen ikastaroa.
  • Bigarren esku-hartze taldeentzako ikastaro gorena.

Ikastaro hauez gain, talde bakoitzaren beharren arabera neurrira diseinaturiko ikastaroak ere ematen dira.


EZAUGARRIAK

  • SUESKOLA Fundazioa suteen prebentzio eta itzalketa alorreko prestakuntzan lan egiten duen entitate bat da. Teknologiarik berritzaileena eta pedagogi metodologia aurreratuenak erabiliaz estatu osoan erreferente bat delarik.
  • SUESKOLAk partikularrak, enpresatako langileak, itsasoan lan egiten duten langileak eta larrialdietako zerbitzuetako kideak prestatzen ditu talde bakoitzari dagokion formakuntza emanez.
  • SUESKOLAk prestakuntza hau ematen duen Ordiziako instalakuntzak teknologia aldetik sektore honetan bakarrak dira. Teknologia honek Fundazioa aitzindari bihurtzen du Estatu osoan praktikei ematen dien segurtasun maila gorenagatik eta ikastaroei ematen dien praktikotasunarengatik. Pedagogi alorretik ere SUESKOLAn ematen diren ikastaroak goren maila ziurtatzen dute.