Image
Image

ZABALIK DAGO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ORDAINTZEKO BORONDATEZKO EPEA

Herritar guztiei gogorarazten zaie  apirilaren 10erabitarteko lanegunetan, hau ere barne, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2019ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagozkien ordainagiriak.

Ordainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko apirilaren 10ean kontutik pasako dira. Adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko ihardunbideari ekingo zaio besterik gabe, eta ordaindu ez diren kuotak gainordaina, berandutza interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzte beren gain.

OHARRA: Ordainagiria helbideratuta ez dutenek, eta martxoaren 25a baino lehen finantza erakundeetan aurkeztu beharreko ordainagiriinprimakia jasotzen ez badute, Herritarren Arretarako Udal Bulegora (HAUB) etorri beharko dute agiri hori eskuratzeko.

PERTSONAK ETA EKONOMIAREN SUSTAPENA, 2019KO AURREKONTU PROIEKTUAREN ARDATZAK

Udal gobernuak  etorkizuna garatzen jarraitzeko behar diren aurrekontuak aurkeztu ditu,  ongizatea eta dinamismoa hobetzeko, ekonomia jarduera, gizarte zerbitzuak eta inbertsioak bultzatuz

Ordiziako Udal Gobernuko kideek (EAJ/PNV – PSE),  José Miguel Santamaría alkateak, Josi Iturrioz Ogasun zinegotziak eta Iñaki Dubreuil Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak beren 2019rako aurrekontu proiektua aurkeztu dute prentsaurrean eta proiektua  ostegun honetan oposizioko alderdiei azaldu zaie.

Aurrekontu hauen nahia Ordizia indartzen eta eraldatzen jarraitzea da, azken lau urteotan egin den moduan. Udalerriko jarduera ekonomikoa –industria, merkataritza, turismoa, ostalaritza- eta enplegua, gizarte zerbitzuak eta pertsonen ongizatea sustatzea eta kaleak eta auzoak hobetuz Ordizia erosoagoa, atseginagoa eta dinamikoagoa egiteko inbertsioak burutzea lehenesten dira. Hau da, Udalaren jardueraren muinean pertsonak eta ekonomia daude.

Legealdiko ardatzen inguruan lanean

FAMILIA UGARIENTZAT OHZ ORDAINTZEKO HOBARIA

Laguntza %50 eta 75 artekoa da

Ordiziako Udalak, 2019ko urteari dagokion Ondasun Higiezinengatiko Zergan (OHZ)hobaria eskatzeko epea urtarrilaren 31ra arte ireki du.

Eskaeraren baldintzak honakoak dira: hobaria %50ekoa da familia ugari Orokorrentzat eta %75ekoa familia ugari berezientzat. Hori emateko ezaugarriak eta ekarri beharreko agiriak:

·         Ohiko Bizitokia: familia guztia erroldatuta egotea.

·         Etxearen balio katastrala 130.000 eurokoa edo gutxiagokoa. Balio katastrala altuagoa balitz, hobaria kopuru horretarainokoa izango da.

·         2017ko Errenta aitorpenaren kopia, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartua.

·         Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak emandako familia ugariaren titulua indarrean.

·         Beste Ondasun Higiezinen jabe ez direla adierazteko Zinpeko adierazpena (garaje bat, trasteleku bat edo jarduera profesionalean aritzeko lokala izan ezik). Herentziazko higiezinetan jabegotza zati-banatuta egotea onartuko da, beste etxebizitza baten baliora iristen ez bada.

·         Ez dute hobaririk izango 60.000 eurotik gorako errenta duten familiek.

Informazio gehiago behar izanez gero 943885850 telefonora dei daiteke.

2019ko ZERGA EGUTEGIA ZEHAZTU DA

Ordiziako zergadunei jakitera ematen zaie 2019ko ekitaldiko Zergen Egutegi Fiskala. Zergak eta tasak ordaintzeko epeak ezartzen dira bertan. Epeak adierazitako egunean bukatuko dira, baina egun hori baliogabea baldin bada, epea hurrengo lanegunean bukatuko da.

Atxikitako dokumentuan daude jasota, ele bitan, epeak eta gainontzeko xehetasunak.

Egutegi Fiskala 2019 Calendario fiscal (pdf)

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image