AURREKONTU PARTE HARTZAILEEN BILERA
Bizilagunek 100.000€ zertan gastatu nahi dituzten erabakiko da
Urtarrilaren 9an Aurrekontu parte hartzaileen bilera egin zen Udaletxeko pleno aretoan, bizilagunek 100.000€ zertan inbertituko lituzketen jakiteko. Auzoz auzo egin ziren proposamenak plenarioan jaso ziren.
Datorren asteazkenean, otsailaren 6an, bigarren bilera egingo da bizilagunekin, arratsaldeko 19etan, leku berean. Helburua da aurrez egindako proposamenen balorazio ekonomikoak ezagutzera ematea eta aurreikusita dauden 100.000€ horiek zertan gastatu zehaztea.