Image
Image

KPIAREN ARABERAKO IGOERA EZARRI DIE ORDIZIAKO UDALAK ZERGA ETA TASEI

20110420PHT18238 originalEkitatea, progresibitatea eta birbanaketa izan dira ezarpen hori egiteko erabilitako printzipio nagusiak

Ordiziako Udalak KPIaren araberako igoera ezarriko die 2014 udal zerga eta tasei. Hala onartu zuen Udalbatzak joan den ostegunean egin zuen osoko bilkuran. KPIaren araberako igoera hori %1,5ekoa izango da. Krisi ekonomiko larri honen aurrean, gutxien duten herritarren eskubideak bermatzea izan du Bilduko udal gobernuaren lehentasuna.

ZABOR BILKETA, IBI IRAUNKORRA, GARAJE SARRERA ETA HILERRIKO KANONAK ORDAINTZEKO BORONDATEZKO EPEA ZABALIK

20110420PHT18238 originalOrdainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke.

Helbideratutako ordainagiriak 2013ko azaroaren 10ean kontutik pasako dira.

2013KO AURREKONTUAK ONARTU DIRA

20110420PHT18238 originalAtzoko osoko Bilkuran 2013ko aurrekontua onartu ondoren, Udal gobernuak prentsaurrekoa eman du 2013ko aurrekontuaren inguruan

Azken hilabeteetan 2012ko aurrekontuaren ejekuzioa aztertu da eta sailez sail, teknikariekin batera egindako lanketaren bitartez, 2013ko aurrekontua osatu da. Aurten, herritarren parte hartzea bermatuz, inbertsioetako 100.000€ ordiziarrek euren auzoetan identifikatutako beharrei erantzuteko bideratu dira. Honetarako, bilera batean eskaerak jaso, teknikoki baloratu eta bigarren bilera batean, proiektu zehatzak adostu dira herritarrekin batera.

2013. URTEKO TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

IbilgailuHelbideratutako ordainagiriak 2013ko apirilaren 10ean kontutik pasako dira

Herritar guztiei jakinarazten zaie 2013ko martxoaren 1aetik 2013ko apirilaren 10era bitarteko lanegunetan, biak barne, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2013. urteko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagozkien ordainagiriak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image