Image
Image

ORDIZIAKO UDALAK EZ DITU ZERGAK ETA TASAK IGOKO 2015EAN

2014-10-30 zergaketatasakEra berean, hainbat hobaria ere onartu ditu Udalbatzak, behar gehien duten herritarrak aintzat hartuta

Ordiziako Udalak ez ditu 2015eko Zergak eta Tasak igoko. Atzo iluntzean egin zen osoko bilkuran hartu zen erabakia, Bilduren aldeko botoekin, eta EAJren eta PSE-EEren abstentzioarekin. Azken urteetan KPIaren araberako igoera soilik aplikatu du udalak zerga eta tasetan, baina, 2013ko abuztutik 2014ko abuztura KPIaren indizea negatiboa izan denez, 2015erako zergak eta tasak bere horretan uztea erabaki du. Horrez gain, eta behar gehien duten herritarren egoera aintzat hartuta, hainbat hobaria ere onartu ditu.

TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

2014-02-17 ibilgailuzerga Martxoaren 1etik apirilaren 10era ordaindu ahal izango da, borondatezko epean

Ordiziako Udalak herritar guztiei jakinarazten die 2014ko martxoaren 1etik 2014ko apirilaren 10era bitarteko lanegunetan, biak barne, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2014ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagozkien ordainagiriak. Ordainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke. Helbideratutako ordainagiriak 2014ko apirilaren 10ean kontutik pasako dira.

FAMILIA UGARIEI JAKINARAZPENA

20110420PHT18238 original2014ko Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) hobaria eskatzeko epea otsailaren 15ean bukatuko da

Jakinarazpen ofizialik jaso ez duten Ordiziako familia ugariei udalak gogorarazi nahi die hilabeteko epean, otsailaren 15ean, bukatuko dela 2014ko OHZ Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren hobaria eskatzeko epea. Informazio gehiagorako 943 88 58 50 telefono zenbakira deitu behar da.

POLITIKA SOZIALAK INDARTZEN DITUEN AURREKONTUA ONARTU DU ORDIZIAKO UDALAK

2013-12-19 Aurrekontuen prentsaurrekoaUpabi eta N-1eko lotura eta Urdaneta kalearen erdia oinezkotzea dira 2014ko inbertsio nagusiak

Udal Gobernuak EAJren proposamenak aurrekontuan txertatzea adostu du jeltzaleekin

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image