Image
Image

OHZ ORDAINTZEKO HOBARIA FAMILIA UGARIENTZAT

Laguntzak %75 eta 50 artekoak izango dira

Ordiziako Udalak,  2016ko urteari dagokion Ondasun Higiezinen Zergan (OHZ) hobaria eskatzeko epea otsailaren 29ra arte zabaldu du. Familia ugariei zuzendutako hobaria da eta %50ekoa da hiru seme-alaba dituzten familientzat eta %75ekoa hiru baino gehiago dituztenentzat. Era berean, hobaria ohiko etxebizitzari aplikatuko zaio bakarrik, 150.000 euroko gehienezko katastro-balioraino. Eta familia osoaren2014ko errenta, 80.000 eurotik beherakoa izan beharko da.

TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN ZERGA

2015-02-24 autoakMartxoaren 1etik apirilaren 10era bitarteko lanegunetan ordain daiteke borondatezko epean. Helbideratutako ordainagiriak, berriz, apirilaren 10ean pasako dira kontutik

Ordiziako Udalak herritar guztiei jakinarazten die martxoaren 1etik apirilaren 10era bitarteko lanegunetan, biak barne, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2015eko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagozkien ordainagiriak. Ordainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke. Helbideratutako ordainagiriak, berriz, apirilaren 10ean pasako dira kontutik.

FAMILIA UGARIEK OHZ ZERGAREN HOBARIA ESKA DEZAKETE

2015-01-14 ibiOtsailaren 20an bukatuko da eskaera egiteko epea

Ordiziako Udalak jakinarazpena jaso ez duten familia ugariei gogorarazten die 2015eko OHZ Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren hobaria eskatzeko epea datorren otsailaren 20ean amaituko dela. Informazio gehiagorako 943 88 58 50 telefono zenbakira deitu beharra dago.

ORDIZIAKO UDALAK 2015EKO AURREKONTUAK ONARTU DITU

2014-12-19 aurrekontuakEnplegua, irisgarritasuna, ingurumena, mugikortasuna eta politika sozialak daude 2015eko udal aurrekontuaren oinarrian

Oiangun, Buztuntzan eta 21-Pn egingo dira inbertsio nagusiak

Ordiziako Udalak ia 15 milioi euroko aurrekontua orokorra izango du 2015ean. Udalbatzak atzo iluntzean onartu zituen datorren urterako kontuak, Bilduko udal gobernuaren aldeko botoekin. Aurreko urteetako ardatzei jarraituz osatu dira 2015erako aurrekontuak, baina aurtengoak, inbertsioen atalei begira bereziki, izango du mugarri bat: 'Ordizia Zabalik' aurrekontuen osaketarako prozesua. 1.260.000 euro bideratuko ditu udalak herritarrek eskatutako hainbat proiektutarako eta udalak berak landu dituen hiru proiektu nagusiak garatzeko.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image