Image
Image

FAMILIA UGARIEI LAGUNTZAK EMANGO ZAIZKIE AURTEN ERE OHZ ORDAINTZEKO

%50 eta 75 arteko hobaria dago

Ordiziako Udalak, 2018ko urteari dagokion Ondasun Higiezinen Zergan (OHZ) hobaria eskatzeko epea urtarrilaren 31ra arte ireki du . Familia ugariei zuzendutako hobaria da; %50ekoa da hiru seme-alaba dituzten familientzat eta %75ekoa hiru baino gehiago dituztenentzat. Era berean, hobaria ohiko etxebizitzari aplikatuko zaio bakarrik, 130.000 euroko gehienezko katastro-balioraino. Eta familia osoaren 2016ko errenta, 80.000 eurotik beherakoa izan beharko da.

Honakoak dira udal arreta bulegoan aurkeztu behar dira dokumentuak: indarrean den familia ugariaren tituluaren kopia; behar bezala betetako eskaera, ohiko etxebizitza adieraziz; eta 2016ko errenta aitorpenaren kopia.

Informazio gehiago behar izanez gero 943885850 telefonora dei daiteke.

2017KO ERREZIBOEN ORDAINKETA

Ordiziako zergadun guztiei jakinarazten zaie, urriaren 1etikazaroaren 10era bitartean, borondatezko epean 2017ko ekitaldiko ordainagiriak kitatu ahal izango dituztela Zabor bilketa, Ibi Iraunkorra, Garaje Sarrera eta Hilerriko kanonei dagozkien errolda fiskalenak. Zergadunek ordainketak herri honetako edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin ditzakete.

Adierazitako epea amaituz gero, premiamenduzko prozedura exekutiboa hasiko da, ordaindu ez diren kuotak, errekarguarekin , berandutza interesekin eta dagozkion kostuekin kobratuko direlarik.

UDAL GOBERNUA AURREKONTUEI BURUZ MINTZATU DA

Oposizioak Ordiziako aurrekontuak atzera botata herritarren interesen gainetik interes politikoa jarri dutela esan du Udal Gobernuak

Ordiziako oposizioko alderdiek ezezkoa eman zioten Osoko bilkuran aurreko ostegunean udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu proposamenari. Atzera bota zuen ekarpenik egin gabe. Espero zen horrelako jarrera, urtarrilaren 23tik ixilik egon baitira esku artean aurreproiektua izanik. Helburua ezer egiten ez uztea dela esan dute EAJ-PNV eta PSEko ordezkariek.

Hona hemen adierazitakoak:

IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ORDAINKETA

Udalak  gogorarazten du  apirilaren 10era bitarteko lanegunetan ordaindu ahal izango direla borondatezko epean trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari dagozkien ordainagiriak.

Ordainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke. Helbideratutako ordainagiriak 2017ko apirilaren 10a kontutik pasako dira. Adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe, eta ordaindu ez diren kuotak gainordaina, berandutza interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzte beren gain.

Ordainagiria helbideratuta ez dutenek, eta martxoaren 25a baino lehen finantza erakundeetan aurkeztu beharreko ordainagiri-inprimakia jasotzen ez badute, Herritarren Arretarako Udal Bulegora (HAUB) etorri beharko dute agiri hori eskuratzeko.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image