FAMILIA UGARIEI LAGUNTZAK EMANGO ZAIZKIE AURTEN ERE

%50 eta 75 arteko hobaria dago OHZ ordaintzeko

Ordiziako Udalak, 2017ko urteari dagokion Ondasun Higiezinen Zergan (OHZ) hobaria eskatzeko epea otsailaren 28ra arte zabaldu du. Familia ugariei zuzendutako hobaria da; %50ekoa da hiru seme-alaba dituzten familientzat eta %75ekoa hiru baino gehiago dituztenentzat. Era berean, hobaria ohiko etxebizitzari aplikatuko zaio bakarrik, 130.000 euroko gehienezko katastro-balioraino. Eta familia osoaren2015ko errenta, 80.000 eurotik beherakoa izan beharko da.

Honakoak dira udal arreta bulegoan aurkeztu behar dira dokumentuak: indarrean den familia ugariaren tituluaren kopia; behar bezala betetako eskaera, ohiko etxebizitza adieraziz; eta 2015ko errenta aitorpenaren kopia.

Informazio gehiago behar izanez gero 943885850 telefonora dei daiteke.

ZABALIK DAGO ERREZIBOAK ORDAINTZEKO EPEA

Ordiziako zergadun guztiei jakinarazten zaie, urriaren 1etikazaroaren 10era bitartean, borondatezko epean 2016ko ekitaldiko ordainagiriak kitatu ahal izango dituztela Zabor bilketa, Ibi Iraunkorra, Garaje Sarrera eta Hilerriko kanonei dagozkien errolda fiskalenak.

Zergadunek ordainketak herri honetako edozein Aurrezki Kutxa edo Banketxetan egin ditzakete.

Adierazitako epea amaituz gero, premiamenduzko prozedura exekutiboa hasiko da, ordaindu ez diren kuotak, errekarguarekin , berandutza interesekin eta dagozkion kostuekin kobratuko direlarik.

AURREKONTU OREKATU, PARTE-HARTZAILEAK, PARTEKATUAK ETA BERRITZAILEAK

Uda ostean 2017koak prestatzeko lan mahaia sustatuko da

Udalbatzak aurreko astean 2016 ekitaldiari dagokion aurrekontua onartu zuen. Hauek EAJ-PNV eta PSEren gobernu akordioari erantzuten diote. Aurrekontua 14.763.398 eurokoa da, San Jose Egoitza, Majori Kiroldegia, Herri Antzokia eta Ordizia Lantzen erakunde autonomoei egiten zaien ekarpena eta inbertsioetarako zuzentzen diren 457.270 euro kontuan izanda.    Kontu hauek ondorengo lau oinarri dituzte:  Egonkortasuna, herritarren partaidetza,  alderdi politikoen ekarpenak eta berrikuntza. Helburua Ordizia hobetzea dute. Jose Miguel Santamaria alkateak,  Jose Ignacio Iturrioz eta Iñaki Dubreuil zinegotziek kontuen azpimarragarriena eman dute ezagutzera.

OHZ ORDAINTZEKO HOBARIA FAMILIA UGARIENTZAT

Laguntzak %75 eta 50 artekoak izango dira

Ordiziako Udalak,  2016ko urteari dagokion Ondasun Higiezinen Zergan (OHZ) hobaria eskatzeko epea otsailaren 29ra arte zabaldu du. Familia ugariei zuzendutako hobaria da eta %50ekoa da hiru seme-alaba dituzten familientzat eta %75ekoa hiru baino gehiago dituztenentzat. Era berean, hobaria ohiko etxebizitzari aplikatuko zaio bakarrik, 150.000 euroko gehienezko katastro-balioraino. Eta familia osoaren2014ko errenta, 80.000 eurotik beherakoa izan beharko da.