Image
Image

ASIAKO LIZTORRAREN HABIA BAT KENDU DUTE ORDIZIAN

2013-11-12 Asiar liztorraNafarroako Etorbideko oinezko zubiaren azpitik kendu dute Ordiziako Babes Zibileko boluntarioek

Ordiziako Babes Zibileko boluntarioek Asiako liztorraren (Vespa velutina) habia bat kendu zuten joan den larunbatean (azaroak 9) Nafarroako Etorbideko oinezko zubiaren azpitik. Ordiziako Udalak hitzarmen bat egin du Ordiziako Babes Zibilarekin, eta aurrerantzean, Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatutako jarduerari segida emanez, babes zibila arduratu Ordiziako udalerrian antzematen diren habiak kentzeaz.

ORDIZIAKO UDALTZAINGOAREN OHARRA SANTU GUZTIEN EGUNARI BEGIRA

2013-10-28 HilerriaHilerri inguruan aparkatzean ibilgailuetan balioko gauzarik ez uzteko deia egin du

Datorren ostirala, azaroak 1, Santu Guztien Eguna da, eta horri lotuta, Ordiziako Udaltzaingoak ohar batzuk helarazi nahi dizkie herritarrei. Udaltzaingoaren esanetan, jende asko gerturatzen da egun hauetan hilerrira, eta hori dela eta, lapurretarik gerta ez dadin, ibilgailuetan balioko gauzarik ez uzteko eta autoa giltzaz ixteko deia egin nahi die herritarrei.

GURPIL-OHOLEN GAINEKO KONTROL KANPAINA EGINGO DU UDALTZAINGOAK

MonopatinaZenbait gaztek gurpil-oholen erabilera desegokia egiten dutelako hasiko dute kanpaina

Ordiziako Udaltzaingoak gurpil-oholen (monopatinak) gaineko kontrol kanpaina egingo du, herrian zenbait gaztek gurpil-oholen erabilera desegokia egiten dutela sumatu dutelako. Ordiziako trafikoari buruzko udal ordenantzak hau arautzen du gurpil-oholen erabilerari buruz:

ALTAMIRA KALEA LAU EGUNEZ TRAFIKOARI ITXITA EGONGO DA

2013-10-17 ItxitaAltamira kalea 2 etxeko teilatuan egingo diren lanengatik itxiko da bidea

Bihartik astelehenera bitartean, urriaren 11tik 14ra, trafikoari itxita egongo da Altamira kalea, kale bereko 2. zenbakidun etxeko teilatuan egingo diren lanengatik.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image