Image
Image

ESTOLDERIA ALDATZEKO LANAK HASIKO DIRA GAUR HIRIBURUETA KALEAN

2014-06-30 hiriburuetaLan horiek direla, kale hori bi astez itxita egongo da ibilgailuentzat

Hiriburueta kalean estolderia aldatzeko lanekin hasiko dira gaur, eta hori dela eta, kalea bi astez itxita egongo da ibilgailuentzat. Lanak egingo dituzten enpresako langileak gaur bertan hasiko dira materiala eramaten bertara, eta gaur-biharretan hasiko dira hodi berriak sartu ahal izateko zulatze lanak egiten.

OSTIRALEAN IREKIKO DA OIANGUKO TABERNA

2014-06-03 tabernaEgunero eskainiko du zerbitzua irailaren 30era arte, 11:00etatik gauerdira

Datorren ostiralean, hilak 6, hasiko da Oianguko taberna udako zerbitzua ematen. Taberna irailaren 30a arte egongo da zabalik, eta egunero eskainiko du zerbitzua, 11:00etatik gauerdira bitarte. Ordiziako Udalak Fran Romerori eta Ainhoa Castrori esleitu die tabernaren kudeaketa datozen lau hilabeteetarako. Era askotako jakiak eskainiko ditu bikoteak, eta girotze ekintzak antolatzeko asmoa ere iragarri dute.

ZINEKO ESKAILERAK BERRITZEN ARI DA ORDIZIAKO UDALA

2014-03-18 eskailera Aurrefabrikatutako harmailak erabiliz ari dira eremua egokitzen udal langileak

Joan den ostegunean hasi ziren udal langileak Domingo Unanue plazatik Etxezarreta kalera igotzeko eskailerak berritzen. Lehen egokitzapen lanak egin ondoren, aurrefabrikatutako harmailen bidez ari dira eremu hori egokitzen, eta behin azken erremateak eginda, zineko eskailerak astebururako zabalik egotea espero da. Herriko mugikortasuna hobetu eta oinezkoen segurtasuna bermatu nahi ditu Ordiziako Udalak lan horiek eginda.

PARKE BERRIA ESKARABILLAN

2014-02-19 eskarabilla Parte hartze dinamikaren barruan auzotarrek egindako eskaera bat zen

Segurtasunerako zorua eman, azken egokitzapen lanak egin eta hiri-altzariak kokatu ondoren, joan den astetik erabilgarri dago Eskarabilla auzoko parke berria. Ordiziako Udalak 2012ko udazkenean sustatutako Auzoz auzo dinamikaren barruan Eskarabillako auzotarrek egindako eskaera bat izan zen auzoan parke bat egitea, eta 2013an zehar auzoetan egin beharreko lanean artean lehenetsitako proiektu bat izan. Bonberia zenaren parean jarri da parkea.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image