AUTOBUS GELTOKIETAN ALDAKETAK EGUBERRIETAKO AZOKA DELA ETA

2013-12-18 AutobusaOrdizia kaleko autobus geltokia, esaterako, ez da erabilgarri egongo

Abenduaren 24ean Ordizian ospatuko den Eguberriko Azoka Berezia dela eta, aldaketa batzuk izango dira autobusen geldialdietan:

-Beasain norabideko Goierrialdeako autobus geltokiak (Tximista, Gudarien Etorbidea, Ordizia eta Urdaneta 40), Joseba Rezolako geltokietan (Renfe, bomberia) , Otegi-Enea (ANEXO)ko geltokian eta Urdaneta 78 (Malkasko) ko geltokian jarriko dira.

HAINBAT KALE TRAFIKOARI ITXITA EGONGO DIRA EGUBERRIETAKO FERIAN

2013-10-17 ItxitaGoizeko lehen orduan etengo da autoen zirkulazioa eta arratsaldean irekiko da

Datorren asteartean, abenduak 24, Eguberrietako aparteko feria ospatuko da Ordizian, eta horren ondorioz hainbat kale trafikoari itxita egongo dira, eta ezingo da herria zeharkatu. Beasain alderako autobus zerbitzua ere eten egingo da kaleak garbitu bitartean.

Garagartza plaza trafikoari itxiko denez, zirkulazio guztia Sanperio kaletik San Joan auzora desbideratuko da, eta handik N-1 autobidea erabili beharko dute gidariek Beasain aldera joan ahal izateko.

Goizeko lehen orduan, 07:00etan, etengo da autoen zirkulazioa eta arratsaldean irekiko da atzera.

ASIAKO LIZTORRAREN HABIA BAT KENDU DUTE ORDIZIAN

2013-11-12 Asiar liztorraNafarroako Etorbideko oinezko zubiaren azpitik kendu dute Ordiziako Babes Zibileko boluntarioek

Ordiziako Babes Zibileko boluntarioek Asiako liztorraren (Vespa velutina) habia bat kendu zuten joan den larunbatean (azaroak 9) Nafarroako Etorbideko oinezko zubiaren azpitik. Ordiziako Udalak hitzarmen bat egin du Ordiziako Babes Zibilarekin, eta aurrerantzean, Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatutako jarduerari segida emanez, babes zibila arduratu Ordiziako udalerrian antzematen diren habiak kentzeaz.

ORDIZIAKO UDALTZAINGOAREN OHARRA SANTU GUZTIEN EGUNARI BEGIRA

2013-10-28 HilerriaHilerri inguruan aparkatzean ibilgailuetan balioko gauzarik ez uzteko deia egin du

Datorren ostirala, azaroak 1, Santu Guztien Eguna da, eta horri lotuta, Ordiziako Udaltzaingoak ohar batzuk helarazi nahi dizkie herritarrei. Udaltzaingoaren esanetan, jende asko gerturatzen da egun hauetan hilerrira, eta hori dela eta, lapurretarik gerta ez dadin, ibilgailuetan balioko gauzarik ez uzteko eta autoa giltzaz ixteko deia egin nahi die herritarrei.