Image
Image

TRASTE ZAHARRAK, ASTELEHEN ILUNTZEAN

Beira edukiontzia dagoen tokietan utzi edo Garbigunera eraman behar dira

Baliorik gabeko traste zahar, altzari eta erabiltzen ez diren aparailu elektrikoak zabor bilketako puntuetara ateratzeko eguna astelehen gaua dela gogorarazi nahi da, asteartean jasotzen baitira jai eguna ez bada.  Trasteak uzteko puntuak beira jasotzeko edukiontzia dutenak dira, iglu berdea dutenak, hain zuzen. Beraz, ez dute zabor bilketarako dauden gune guztiak balio. Halaber, edukiontziak trasteen euskarri gisa ez erabiltzeko eskatzen da.

HONDAKINEN MAHAIAN PARTE HARTZEKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO

Lau pertsona hartuko dira herritarrak ordezkatzeko

Udala, zabor bilketa sistemaren kontsulta prozesua definitzeko hondakinen mahaia osatzen ari da. Besteak beste, mahaiak lau herritar ere izango ditu. Parte hartu nahi duenak bere datuak eman behar ditu (izena, adina, generoa eta telefonoa) abenduaren 21erako. Izena emandako pertsonak lau baino gehiago balira, zozketa egingo da adina eta generoa kontutan hartuta.

Hondakinen mahaian zehaztuko dira zabor bilketa sistema aukeratzeko egingo den kontsultarako galdera, data eta metodologia.

Izena emateko, herritarren arreta bulegora joan daiteke (udaletxean, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:30etara) edo korreoa bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

 

HERRIKO TALDEENTZAKO LOKALAK EGOKITZEN HASI DA UDALA DORREAN

2015-02-12 dorreaEkainerako lanak bukatuta egotea aurreikusten du udalak

Ordiziako Udala herriko taldeentzako lokalak egokitzen hasi da Dorrea eraikinean, Correosek garai batean erabiltzen zuen egoitzan. Udal aurrekontuak osatzeko herriko eragileekin egindako 'Ordizia Zabalik' partaidetza prozesuan lokalen beharra adierazi zioten udalari herriko taldeek, eta udalak lehenetsitako 45 proiektuen zerrenda sartzea erabaki zuen. 49.750 euro bideratuko dira lokalak egokitzera, eta lanek hiru eta hilabete eta erdi iraungo dute.

ORDIZIAKO UDALAK KOLUNBARIO BAT JARRI DU HILERRIAN

2015-02-05 kolunbarioKolunbarioak 50 hobi ditu, eta herritarren eskaeraren arabera, beste hiru kolunbario jartzeko aukera dago hilerrian

Ordiziako Udalak errautsak jaso ahal izateko kolunbario bat jarri du gaur hilerrian. Memorial Parks motako kolunbario hau granito trinkoz egina dago barruz zein kanpotik, pentagono itxurakoa da eta 2 metroko diametroa du. Guztira 50 hobi ditu (0.30x0.30x0.30 metrokoak). Udalak 2013an erabaki zuen bide honi ekitea, eta iazko udan lau kolunbario jarri ahal izateko lur-saila egokitu zuen hilerrian; gaurkoa instalatuta, beste hiru jartzeko aukera legoke oraindik, beti ere herritarren eskaeraren arabera. Udalak 12.000 euro (BEZa parte) aurreikusi zituen aurrekontuan erosketa hau egiteko. Zerbitzua ematen, berriz, datozen egunetan hasiko da udala.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image