SAMPERIO KALEKO ASFALTATZEA

Kalea itxi egingo da ostegunean eta ostiralean

Ordiziako Udalak Samperio kaleko zati bateko (3 zenbakitik 26ra bitarte) asfaltatze lana kontratatu du. Obra aste honetan egingo da, ostegunean eta ostiralean, eta irauten duen bitartean trafikoarentzat kalea erabat moztuta egongo da.

Garajea dutenek ere ezin izango dute bertara autoa sartu edo atera. Beraz, ibilgailua behar izanez gero aurrez ateratzea gomendatzen da. Larrialdiren bat sortuz gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea gomendatzen da, 943-805616 telefonora deituz, arazoa aztertu eta irtenbidea eman ahal izateko. Trafiko seinaleak ere arretaz jarraitzeko eskatzen da.

Lanaren kostua 48.288 eurokoa da.

EUSKAL HERRIA KALEA, ITXITA

Obragatik, astelehenetik ostiralera

Datorren astelehenetik goizeko 09:00etatik ostiralera, hilak 18tik 22ra, Euskal Herria kalea trafikoari moztuta egongo da kutxatila (arketa) bat konpontzenko egingo diren lanengatik.

Victor Mendizabal eta Euskal Herria kaleetako garajeetara ibilgailu-sarrerak, Victor Mendizabaletik egin ahal izango dira eta irteera Amerika kaletik.

Nekazaritza kooperatibara ibilgailua gerturatzeko, edo hurrentzeko, Araba kaletik izango da aukera.

Zalantzak argitzeko Udaltzaingora jo daiteke, nahi izanez gero telefonoz 943805616 zenbakira deituz.   

TRASTE ZAHARRAK, ASTELEHEN ILUNTZEAN

Beira edukiontzia dagoen tokietan utzi edo Garbigunera eraman behar dira

Baliorik gabeko traste zahar, altzari eta erabiltzen ez diren aparailu elektrikoak zabor bilketako puntuetara ateratzeko eguna astelehen gaua dela gogorarazi nahi da, asteartean jasotzen baitira jai eguna ez bada.  Trasteak uzteko puntuak beira jasotzeko edukiontzia dutenak dira, iglu berdea dutenak, hain zuzen. Beraz, ez dute zabor bilketarako dauden gune guztiak balio. Halaber, edukiontziak trasteen euskarri gisa ez erabiltzeko eskatzen da.

HONDAKINEN MAHAIAN PARTE HARTZEKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO

Lau pertsona hartuko dira herritarrak ordezkatzeko

Udala, zabor bilketa sistemaren kontsulta prozesua definitzeko hondakinen mahaia osatzen ari da. Besteak beste, mahaiak lau herritar ere izango ditu. Parte hartu nahi duenak bere datuak eman behar ditu (izena, adina, generoa eta telefonoa) abenduaren 21erako. Izena emandako pertsonak lau baino gehiago balira, zozketa egingo da adina eta generoa kontutan hartuta.

Hondakinen mahaian zehaztuko dira zabor bilketa sistema aukeratzeko egingo den kontsultarako galdera, data eta metodologia.

Izena emateko, herritarren arreta bulegora joan daiteke (udaletxean, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:30etara) edo korreoa bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.